Lmentala 82. zk. / nº 82 - 2020ko urtarrila / Enero 2020
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

URTE BERRI ON!
SAREA GARA

“Bikain ziurtagiria” lortu dugu !!!

Osakidetzako erakunde guztietatik BOMSek lortu du eredu berriko lehen Bikain ziurtagiria, eta gogoratu behar da Bermeoko Ospitaleak ere lortu zuela zilarrezko saria 2010eko deialdian, eta lehenengoa izan zela orduko hartan ere Osakidetza guztian.

Eusko Jaurlaritzak urtero saritzen ditu euskararen kudeaketa bikaina egiten duten erakunde publiko eta pribatuak, eta aurten Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea sarituetako bat izan denez, BOMSeko zuzendariek ziurtagiria jaso dute, erakunde osoaren izenean, Donostiako Kursaal Jauregian abenduaren 11n egindako ekitaldian .

BOMSek 450-500 puntu-tartea eskuratu du, eta horrek esan nahi du aurrerapauso handiak eman ditugula euskararen erabileran, bai erabiltzaileei ematen diegun zerbitzuan, bai gure barne-harremanetan.

Eskerrik asko guztioi BOMSeko zuzendaritzatik.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Albiste osoa irakurri
EX CATHEDRA

Prestakuntza praktikoko esperientzia: "Errekuperazioa eta terapia okupazionala. Eguneroko praktika berrikusten "

Urriaren 31n, azaroaren 14an eta 28an, BOMSeko egoitzan, prestakuntza saio bat eman zieten Sareko terapeuta okupazionalek eurekin lan egiten duten erizaintzako laguntzaileei, “Errekuperazioa eta Terapia Okupazionala. Eguneroko praktika berrikusten" izenburuarekin.

Ideia sortu da erizaintzako laguntzaileek gero eta eskari gehiago egiten dutelako. Izan ere, nork bere lana egiteko tresnak eduki behar dituenez, terapeuta okupazionalok helburu batzuk lortzea proposatu ditugu:
• Terapia okupazionaleko programa ezagutzera ematea BOMSen.
• Terapeuta okupazionalekin lan egiten duten erizaintzako laguntzaileei tresnak eta estrategiak helaraztea.
• Terapeuta okupazionalen eta erizaintzako laguntzaileen arteko koordinazioa hobetzea .

Prestakuntzan erizaintzako 13 laguntzailek hartu dute parte, Zaldibarko eta Zamudioko ospitalekoak eta arlo komunitariokoak (Bizkaiko eskualdeetako eguneko ospitaleak).

Ikastaroa, gehien bat, praktikoa izan da, hainbat dinamika erabili dira eta talde-lana bultzatu da. Saioak hamabost egunean behin egin dira, parte-hartzaileek aukera izan zezaten ikasitako guztia euren lantokietan praktikan jartzeko, iradokizunak eta zalantzak komentatzeko eta izandako esperientziak partekatzeko.

Terapeuta okupazional arduradunok eskertu nahi dizkiegu gure lankideei uneoro erakutsi dituzten ahalegina eta inplikazioa, eta espero dugu aukera izan dezaten ikasitakoa ahalik eta ongien jartzeko praktikan.

Agur bero bat.

Eneko Gutierrez, Janire Ibarrondo, Joana Losada eta Leire Santana

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

BOMSeko Basauri batu da Lau teilatu kantatzera EITBko "Maratoian"

Ez dirudi harrobia dugunik hurrengo Eurovisioneko jaialdirako, baina argi dago gure lankideek soberako borondatea dutela eta hain gaizki ere ez dutela egiten!

Jakin ez dutenei esango diegu, haurren minbiziaren kontrako elkartasunezko tele-maratoiarekin bat egin dutela Bermeoko, Zaldibarko eta Basauriko OMZko, EOko eta Lehenak-eko abesbatzetako gure lankideek.
Kontua zen "Lau teilatu" abestu ondoren grabazioa bidali behar zela EITBra, eta horrela egin dute 50.000 lagunek baino gehiagok. Orain arte 1.200.000 euro inguru bildu dira, haurren minbiziari lotutako hainbat proiektu finantzatzeko.

Eskerrik asko, BOMSen izenean, erakutsi duzuen elkartasunagatik.
Erantsitako esteketan, grabazioak daude. BOMSeko Intranetean ere daude entzungai.

Oscar Martinez Azumendi

Erlazionaturiko Loturak

  1. : ‘Lau Teilatu’, las tres versiones (Atención, si aparecen dificultades en el enlace, quizás es mejor entrar directamente en la sección de noticias de la Intranet)
  2. ‘Lau Teilatu’, Basauriko erara

Nerea Bellido, brontzezko domina Espainiako karate-ligan

Joan den abenduaren 8an jokatu zen Espainiako karate-ligako finala Valdepeñasen (Ciudad Real).

Parte-hartzaile bakoitzak bere pisuaren araberako kategorian jokatzen duenez, Nerea Bellido Echebarrieta gure lankidea 68 kg-tik gorako aldean lehiatu zen. Maila handiko karateka ez ezik, Nerea erizaina da, halaber, Bermeoko OMZn, eta garaikur asko jaso ditu egindako kirol-ibilbide luzean.

Beheko estekan ikus daitezke finaletako une zirraragarri batzuen irudiak. Laburpenaren 6:55. minutuan ikusten da gure laguna, irabazleen podiumean irribarretsu.

Bejondeizula, Nerea!

Oscar Martinez Azumendi

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emakumezko karate-ligako finalaren laburpena

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

Eva Garnicaren gomendio osasungarriak "Ivoox"-en

Eva Garnikak “iVoox” plataforman aholku osasungarriak proposatzen dizkigu gure bizitza-estilorako, eta egun hauek ezin aproposagoak dira horiek jarraitzen saiatzeko. Ez horrenbeste, urtarrileko aldaparen depresioa prebenitzeko, baizik eta egindako gehiegikeriak konpentsatzeko. Seguru ez direla alferrikakoak izango.

Eva Zamudioko Ospitaleko psikiatra da, eta BOMSeko Irakaskuntza Unitateko espezialitateko tutorea. Elkarrizketa egin diogu, zeren aspalditik interesaturik dabilen dietetikaren eta osasun mentalaren arteko loturan. Gainera, Lmentalan lehenago ere jorratu izan dugu gaia gure egoiliarrekin lankidetzan egindako topaketa zientifiko batzuetako aurkezpen batzuetan.

Eta, esan bezala, uste dut ondo etorriko zaigula aholkuok gureganatzea, neurri batean bada ere. Bien bitartean, sakatu “gustatu zait” elkarrizketa irakurri eta gero.

Oscar Martinez Azumendi

Erlazionaturiko Loturak

  1. Episodio 201: Prevenir y Tratar la Depresión a través de cambios en el Estilo de Vida, con Eva Garnica

Arloteak, etxegabeak eta bizitokirik ez dutenak

Lehen "arloteak" esaten genien, gaur egun "etxegabeak" terminoa erabiltzen da. Kontua da gero eta hitz berri gehiago sortzen ari direla termino horiei lotuta.

Horregatik ez da harritzekoa “BBVA La Fundéu” horretaz arduratu izana. Fundazioa Efe agentziako Urgentziazko Espainieraren Sailetik sortu zen. Bertan BBVA bankuak eta Efe agentziak hartzen dute parte, eta RAEk (Espainiako Errege Akademia) aholkularitza ematen dio. Kontua da oso erabilgarria dela kontsultatzeko hizkuntzaren gainean ditugun zalantzak.

Bestetik, La Fundéuk gaur eguneko hizkuntzari buruzko gaiak jorratzen ditu, eta horien berri ematen du mezu elektroniko bidez, harpidetza-zerbitzu interesgarri baten bitartez. Aurretiaz “sintecho” (etxegabeko) terminoaren esanahia azalduta zeukan, eta duela egun batzuk “sinhogarismo” terminoa azaldu du. Dioenez, baleko neologismoa da, ez da beharrezkoa letra etzanez ez komatxoz nabarmentzea; “etxerik ez duen pertsona”ri buruz ari da. Erantsitako loturetan irakurgai daude La Fundéuk emandako adierak bi terminoei buruz. Dena den, orain garrantzi handiagoa dauka arazoa bera ikusarazteak terminoaren inguruko zalantzak argitzeak baino.


Oscar Martinez Azumendi

LEHENENGO PERTSONAN

Narrazio poetikoa

Partekatu gura dut Txurdinagako EOko erabiltzaile batek idatzi duen testua.

Narrazio poetikoa izan nahi du, eta haren bidez helarazi nahi dugu zer garrantzitsua den nork bere burua zaintzea osasun mentalaren esparruan.

Gogorarazten dizuegu, egun berezi hauetan, garrantzitsua dela nork bere burua zaintzea eta oxigenoa hartzea beste batzuei lagundu ahal izateko.

Zuen gustukoa izatea espero dut.


Janire Ibarrondo

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Con calma

Iparraldeko gazteluak

Ekai Lopez Saituak baditu energia, jakin-min eta egonezin handiak gauza berriak eta askotarikoak egiteko orduan. Gozatu egiten du mundua modu grafikoan islatuz eta buletineko irakurleekin partekatuz.

Espero dugu berak amesten dituen gazteluen irudiek eta iruzkinek guri balio izatea egunerokotik aldentzeko eta mundu magiko batera bidaiatzeko.

Carmen Devesa

Gernikako Eguneko ospitalea

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Iparraldeko gazteluak

Zentro-arteko ping-pong txapelketaren bigarren edizioa

Ahotsa eman nahi diogu Bilboko Eskualdean oraindik orain egindako ekimen bati: "Zentro-arteko ping-pong txapelketaren bigarren edizioa"ri.

Partidak azaroan jokatu dituzte Ajuriaguerra, Garamendi eta Txurdinagako eguneko ospitaleetako erabiltzaileek. Aurreko txapelketa udaberrian izan zen, eta izan zuen arrakasta ikusita, esperientzia errepikatu dugu, zentroetako erabiltzaileek proposatutako aldaketa batzuk eginda.

Erantsitako testuan parte-hartzaileen esperientzia jaso dugu.


Janire Ibarrondo

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ping-pong txapelketa

Areto-futbola: zentroen arteko liga (2019/20)

Sailkapen Orokorra - 4. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 GORANTZA 12
2 BILBAO LEHENAK 12
3 ARGIA 6
4 DURANGO 6
5 MANUENE 6
6 GASTEIZ-MONDRAGON 6
7 ZAMUDIO 3
8 Descansa 0
9 ERAGINTZA 0
10 LEONES URIBE 0
11 ASASAM 0
12 BARAKA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. https://www.todotorneos.com/torneo/torneosresultados.php?torneo=293115
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LVII): E. Moniz, W. Freeman eta garuneko lobotomia

Orain deskribatuko dugun prozedura goretsi zuen komunitate zientifikoaren zati handi batek garai batean, eta gainera, heldu zen medikuntzako Nobel saria irabaztera ere. Baina, oso gai eztabaidatua izan da psikiatriaren historian, eta antza denez, lobotomia egin zioten pazienteen senideen elkarte batzuk saiatu ziren sari hori baliogabetzen.

Hala ere, gogoratu behar da artean ez zegoela inolako tratamendu psikiatriko eraginkorrik, eta beste aukera bakarra zela bizi guztiko ospitaleratze psikiatrikoa .

Teknika 1936an garatu zen, duela 80 urte pasatxo, eta bi protagonista nagusi izan ditu: E. Moniz eta W. Freeman. Biak oso adimentsuak eta oso desberdinak aldi berean. Hau duzue historia, garuneko lobotomiaren historia.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Lobotomia
ATSEDENALDIA

Osasun Mentala eta Rock & Rolla (xx): Psycho Therapy, Los Ramones

Los Ramones musika-taldea 1974an sortu zen New Yorken, eta punk mugimenduan aitzindaria izan zen. Abesti errazak eta zuzenak kantatu zituzten, eta horietako batzuetan psikiatriako gaiak jorratu zituzten. 20 urte baino gehiagoko ibilbidean estudioan grabaturiko 14 disko argitaratu zituzten (horiei gehitu behar zaizkie zuzeneko diskoak eta bildumak). Hasierako lau kideetatik hiru (Joey Ramone, Johnny Ramone eta Dee Dee Ramone) hil ziren, taldea desagertu zenetik, hiru urteko tartean; azkena, heroina gaindosi baten ondorioz. 2014an hil zen Tommy Ramone ere, hasierako taldetik bizirik geratu zen bakarra.

Zuzenean grabatutako beren diskoetako batek (Bartzelonako Zeleste aretoan) “Loco Live” zuen izenburua. Agian baten batek ez du jakingo Ramone zela taldekideen izen artistikoa, eta haiek ez zirela anaiak izan (barkatu, mesedez, kontua ondo baino hobeto dakizuenok). Nolanahi ere, taldearen historia hobeto ezagutu nahi baduzu, hemen duzu "End of the Century-The Story of The Ramones" bideoa, espainieraz azpititulatuta.
https://youtu.be/qSc70sZlFy4? List = PLQ4m3YbI-PmsbpUZsNMVJ85ZRmg22-fQ

Oraingo honetan aukeratu dugu“Subterranean Jungle” albumeko abesti bat, euren zazpigarren diskokoa, 1983an argitaratutakoa. “Psycho Therapy” du izenburua eta lelo nagusia. Ez letra ez bideoa ez dira politikoki zuzentzat joko, baina tira, punka da eta Los Ramones dira.

J.U.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Psycho Therapy YouTuben

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Fernando Bahillo Calle, Nerea Bellido Echebarrieta, Carmen Devesa Pardo, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Equipo directivo RSMB, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez, Sonia Herrera Anaya, Janire Ibarrondo Becerril, Íñigo M., Mónica López Ortiz (M.L.), Ekai López Saitua, Joana Losada Otero, Igor Martín, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Roberto A., Leire Santana Lazkanoiturburu, Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK