Basauriko espetxera egin dugun bisitan Maybe Hernani mediku psikiatra ezagutzeko aukera izan dugu. Bera da BOMSeko Urbi-2 Osasun Mentaleko Zerbitzuko arduraduna, eta bertan ari da lanean Marta Barredo psikologoarekin batera. Gainera, Durangoko OMZko psikiatra batek ere ematen du psikiatria orokorreko arreta presondegian, astean behin, arratsaldez.
Basauriko OMZ Bilboko Eskualdearen menpe dago, eta 2011tik zaintzen ari da espetxeratuen osasun mentala, batez ere, adikzioen esparruan.
Maybe eta Martarekin hitz egiterik izan dugu gure pazienteei ematen dizkieten arreta psikiatriko eta psikologikoaz, batez ere, adikzioen esparruan.
Mayberek dio gauza zoragarriak dituela bere lanak: “pazienteek ekartzen dizkizuten istorioak, eta hemen sortzen eta idazten dituztenak ere: abandonu-istorioak, tristurazkoak, babes-faltarenak, amodiozkoak, eromenezkoak, krimenei buruzkoak, heriotzazkoak, eta batzuetan, tontoen istorioak ere bai; baina, guztiarekin ere, gauza batekin egongo gara ados: ez dago ezer indartsuagorik istorio on bat baino”. (Erantsitako artxiboan irakur dezakezue Mayberekin izan dugun elkarrizketa osoa).
Beste alde batetik, Maritxu Alonsok, Bilboko (Basauri) Espetxe Tratamenduko zuzendariordeak, adeitasun handiz erantzun dio gure eskaerari, eta gogoeta bat egin du zentroan ematen den osasun mentaleko arretaren gainean.