Lmentala: 99. zk.- 2022ko abendua / Nº 99. - Diciembre 2022
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Gabonak, Urte Zaharra... eta gero arte, Carlos!

Hau dugu aurtengo azken buletina, Gabonen eta 2023. urtearen atarian, eta, halaber, BOMSeko zuzendari gerentearen, eta horregatik, hain zuzen ere, gure zuzendari kudeatzaile Carlos Pereiraren erretiroaren atarian.

Carlos 1998an etorri zitzaigun osasun mentalera, Zamudioko ospitalera heltzearekin batera. Ia bizitza profesional guztia eman du kudeaketa-lanetan, eta horren zati handi bat, ia 25 urte, osasun mentalaren esparruan: marka guztiak hautsita, seguru asko.

Ederto dakigu Carlosek ez dituela batere gogoko, ez agur hunkigarririk, ezta lan-biografiako goraipamenik ere; horregatik, besterik gabe eskertuko dizkiogu, urte hauetan guztietan, izan dituen lan-dedikazioa, erantzukizuna, aldarte ona eta gurekiko hurbiltasuna. Beraz, ongi merezituta duelako, oso erretiro zoriontsua opa diogu.

Eta, jakina, Eguberri on eta zorionak.

Elkarrekin Ikasten VIII. Jardunaldia

Urriaren 26an, Elkarrekin Ikasten VIII. Jardunaldia izan zen Deustuko Unibertsitatean. Urtero bezala gaien aldetik anitza eta aberatsa izan zen, BOMSeko arlo ezberdinetako profesionalek hartu baitzuten parte.

Bertaratu ziren pertsonek aukera izan zuten hainbat proiektu eta aurkezpen interesgarriren berri izateko:
- Euskararen errekuperaziorako III. zainketa-plana BOMSen, eta Bermeoko Ospitaleko 3. Errehabilitazio Unitateko euskara batzordearen praktika ona
- BOMSeko Plan Estrategiko berria
- Laneratzeko bideak irekitzen
- Zer suposatu du Covidek BOMSen?
- Arrisku kardiobaskularrak akutuetan ospitaleratutako pazienteengan
- Genero-indarkeria: gure Batzordearen aurrerapenak
- Erizaintzako esku-hartze gidak SETetan: esperientzia eta ebidentzia
- BOMSeko ingurumena kudeatzeko sistema

Ekitaldi honetan ohitura den legez, profesionalen aintzatespenak itxi zuen ekitaldia.
Aurten BOMSek profesional hauek aintzatetsi ditu:
-Bermeoko Ospitaleko biltegiko Begoña Iraundegi, Aintzane Bilbao eta Ana Zabala;
-Bermeoko Ospitaleko 3. Errehabilitazioa, Zaldibarko Ospitaleko 1. Errehabilitazioa eta Zamudioko Ospitaleko 1. Errehabilitazioa Ospitalizazio unitateetako diziplinarteko taldeak;
-Lehenak diziplinarteko taldeak eta Barrualdeko eta Bilboko eskualdeetako TAK taldeak; Informatika-zerbitzuko Leire Erkoreka;
-Eskarne Zallo (Galdakaoko OMZ), Leire Erkoreka (Informatika-zerbitzua) eta Jose Diaz (Euskara-zerbitzua).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Aurkezpenak eskuragarri daude esteka honetan.

BOMSek modu aktiboan hartu du parte Matazak indarkeria sexistaren aurka ekimen solidarioan

Osakidetzak, BOMS, Araba ESI, Donostialdea ESI eta Bilbo-Basurtu ESI erakundeen bitartez, “Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko sareak ehunduz” ekimenean parte hartu du.

Mataza indarkeria sexistaren aurka Astigarragan sortu zen 2014an. Ekimenaren helburua sare kolektibo handi bat ehuntzea izan zen, emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen guztiak ikusarazteko eta horiek prebenitzeko. Proiektuak harrera bikaina izan zuen, hazten joan zen eta 13.000 metro baino gehiago ehuntzea lortu dute. Ehunak munduko leku askotan izan dira, besteak beste, Osakidetzako hainbat erakundetan eta BOMSeko hainbat zentrotan.

Argazki bilduma

Aurkezpena, genero-indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta

BOMSeko berdintasuneko erreferenteak aurkezpen bat prestatu du, azaroaren 25a genero-indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Durangoko Ospitaleko pazienteekin tailer batean partekatzeko.

Aurkezpen hori beste zentroetara zabalduko da helburu berarekin.

Beheko estekan duzue ikusgai edukia.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Aurkezpena

BOMSen parte hartzea Euskaraldiaren 3. edizioan

Azaroaren 18an abiatu zen Euskaraldia ariketa kolektiboaren III. edizioa eta egun horretan bertan martxan jarri genituen edizio honetan BOMSen osatu ditugun 11 Ariguneak: komunitarioan, 3 ospitaleetan eta Bilboko egoitzan. Behean dituzue Arigune horietako batzuen argazkiak: Novia Salcedoko, Bermeoko eta Ajuriaguerrako OMZ, Informatika-zerbitzua eta Prestakuntza, komunikazioa eta euskara zerbitzua.

Guztira, Arigune horietan zein Ariguneetatik kanpo BOMSeko 51 profesional aritu dira Belarriprest eta Ahobizi roletan. Ariketak hainbat erronka planteatzen dizkie hiztunei: ahobiziei elkarrizketa guztiak euskaraz hastea eta euskarari eustea, baita euskara ulertzen duen solaskideak gaztelaniaz egiten dionean ere. Belarriprestek gonbidapena egiten diete solaskideei beraiei euskaraz egiteko, eta gaztelaniaz zein euskaraz erantzun badezakete ere, belarriprest askok beren buruari jarri dioten erronka euskaraz erantzutea izan da. Horrelako ariketek hiztun elebidunoi egoera eta momentu bakoitzean aukeratzen dugun hizkuntzaz hausnartzeko aukera ematen digu.

Ariketa egiten ari ginela Radio Bilbaoko kazetari bat hurbildu zen egoitzara BOMSek aurtengo Euskaraldian izan duen parte hartzearen berri jasotzera. Beheko estekan duzue elkarrizketa.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Radio Bilbaok egindako elkarrizketa. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran)

Argazki bilduma

“Buenamente” irratsaioa

Ilusio handia egiten digu proiektu hau iragartzeak, Lehenak-en denbora luzea baitaramagu horren zain: irratsaioa estreinatu dugu!!!

2020an sortu zen geure irratsaioa edukitzeko gogoa, lehen aldiz "Radio barrio" ra (97 FM) joan ginenean. Harrezkero, lanean aritu gara gure espazioa izateko eta gure kezkei ahotsa emateko.

“Buenamente” topagune bat da, esperientziak eta entretenimendua partekatzeko. Programan, umorearen, informazioaren, musikaren eta elkarrizketen bidez, konpainia onean ibiliko gara elkarrekin, urrats bakoitzak balio baitu. Sintoniza gaitzazu hileko azken asteartean, arratsaldeko hiruretan. Eta, aste horretan bertan, ostegunean, goizeko zazpietan, eta igandean, arratsaldeko bostetan.

Gainera, gurekin harremanetan jar zaitezke iradokizunak egiteko edo posta elektronikoaren bidez parte hartzeko: buenamente97irratia@gmail.com

Mila esker, proiektu hau babestu eta gauzatzen lagundu diguzuen guztioi.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Esteka utzi dizuegu, jarrai gaitzazun

Lan munduan txertatzeko bideak irekitzen

2020az geroztik, pertsonei laguntzen diegu euren bizi-proiektuetan; horregatik, programa bat garatu dugu beren lan-gaitasunak hobetzeko, terapia okupazionalaren eta gizarte-lanaren ikuspegitik. Azken urteotan egindako lanean identifikatu eta aztertu ditugu kontsultara etorri diren pertsonen lan-arloko prestakuntzari buruzko beharrak.

Behar horietan oinarrituta, dinamika batzuk egituratu genituen, 8 saiotan gauzatzekoak zirenak, eta, programa amaitutakoan, horien inguruko datuak aztertu ditugu. Oso pozik gaude emaitzekin, zeren hobekuntza antzeman baitugu ekintzak aurrera eramateari eta proposatutako helburuen asebetetzeari dagokienez. Bideo batean bildu ditugu parte-hartzaileen esperientziak. Beherago duzue ikusgai.

Janire Ibarrondo

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideoko lotura

BOMSeko intranetean zehar bidaiatzen (VIII)

BOMSeko profesionalok intraneta dugu informazio-kanal nagusietako bat. Bertan eskura ditzakegu guretzat oso baliagarriak izan daitezkeen albisteak, deialdiak, legezko informazioa, oharrak, bideoak eta beste. Hala ere, intranetak informazio ugaria duenez, batzuetan zail gerta dakiguke bilatzen duguna aurkitzea.

Abenduko zenbaki honetan, mintzagai izango dugu “Ikerkuntza” atala, Sareko langileontzat oso erabilgarria baita ezagutza-arlo hori.

Leire Erkoreka

Erlazionaturiko Loturak

  1. Ikusi bideoa. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran)

Intxaurrak burmuinarentzat: osasun mentala hobetzeko egin ditzakezun zazpi gauza

Hainbat gomendio Eva Garnicaren Intxaurrak burmuinarentzat kanaleko sarrera berrian. Beti bezala, elikadurarekin, ariketarekin eta bizimoduarekin lotutako gomendioak.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Aurrera bideoa

Irakaskuntzako berripapera: non egingo dituzte errotazioak psikiatriako espezialitate berriek?

BOMSeko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko (IUM) berripaperaren zenbaki berria. Bertan, Eva Garnicak, IUM-ko ikasketa-buruak, azaltzen digu zelan eragingo dien psikiatriako gure egoiliarrei haur eta gazteen psikiatria espezialitate berriak.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irakaskuntzako berripapera, 2022ko azaroa

Ziortza Urberuagari elkarrizketa

Lmentalako zenbaki honetan, Ziortza lankideari egin diogun elkarrizketan, bere esperientziaren bidez, ezagutuko ditugu traineruen, gure kirolik adierazgarrienetako baten, sekretuak.

Antzinatik, gure arrantzaleen tradizioan ondo errotuta izanik, agian beste edozein jarduerak baino hobeto islatzen dute helburu komun bat lortzeko lankidetzaren giza espiritua; kasu honetan, ontziko patroia buru dutela.

Itxura batean, traineruan arraun egin ahal izateko, indar gordina besterik ez da behar; baina Ziortzak ederto azaldu digunez, beste gaitasun batzuk ere beharrezkoak dira; batetik, teknika; hau da, jakitea zer mugimendu eta erabaki hartu behar diren une eta postu bakoitzean; bestetik, elkarlanean aritzeko gaitasuna, koordinatuta lan egiteko doitasunezko makina baten gisara; eta, azkenik, erantzukizuna, jakitun izan behar baitugu egiten dugunak gainerako kideei eragiten diela, eta, ondorioz, gure ontziarekin lortu nahi dugun helburuari ere.

Nolakotasun horiei buruz hausnartzen badugu, ikusiko dugu gure lanpostuetan egunero behar ditugunetatik oso bestelakoak ez direla. Izan ere, hemen denok batera egiten dugu arraun gure erabiltzaileen onerako. Eta horregatik guztiagatik animatzen zaituztet elkarrizketa irakurtzera.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ziortza Urberuagari elkarrizketa

Argazki bilduma

Komikiak eta psikiatria: Nork josten zizkion galtzerdiak Prusiako erregeari gerran zegoen bitartean?

Gure atalaren emanaldi hau Zidrou gidoilari belgikarrari eta bere lanei eskainiko diegu, baina zehaztasun handiagoz jorratuko dugu horren izenburu deigarria duen honako lan hau. Bertan kontatzen digu ama baten eta desgaitasuna duen haren semearen istorioa, eta haren bidez, egiazko omenaldia egiten die euren bizitza, maitasunik eta pazientziarik handienaz, zaintzera eman duten amei.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Juan Medranoren artikulua

Liburuez eta psikiatriaz: Kostas Karyotakis

Gure “Liburuez eta Psikiatriaz” atalaren emanaldi berri bat, Beatriz Rodriguez Cabok oparitutakoa. Oraingo honetan, poeta greziar baten istorio liluragarria da: igerilari bikaina zen bera, bizitzeaz nazkatuta zegoena…

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irakurri artikulua

Osasun Mentala eta Rock & Rolla (XVIII). Sinéad O´Connor

Baldin eta bizitza korapilatsu eta, une askotan, mingots eta tragikoa dituen musika panoramako pertsonaiarik badago, Sinéad O Connor dugu hori. Berrikien gertatu zaionarekin hasita, esango dugu, bere 17 urteko semeak, Shanek, bere buruaz beste egin zuela aurtengo urtarrilean, ospitale batetik ihes egin ondoren, bertan baitzegoen ospitaleratuta arrisku hori saihestu nahi izategatik, hain zuzen ere.

Sinéad irlandarra da; zehatzago esanda, Dublingoa, eta 1966an jaioakoa. Bere lehen diskoa, The Lion and the Cobra (1987), urrezko diskoa izan zen, eta Sinéad-ek Grammy sari bat lortu zuen bertan egin zuen ahots-interpretazioagatik; baina behin betiko ospea bi urte geroago lortu zuen “Nothing Compares 2 U” abestiarekin (aurretiaz, Princek idatzia eta grabatua, baina askoz ere eragin eta arrakasta txikiagoak izan zituena). Abestia argitaratu zen diskoak (I Do Not Want What I Haven 't Got, 1990) milioika kopia saldu zituen, eta Sinéad-ek lau izendapen berri lortu zituen Grammyetarako. Musika alternatiboaren diskorik onenaren saria irabazi zuen, baina ez zuen jaso nahi izan, argudiatuta Grammyak, artistikoak baino gehiago, garaikur komertzialak zirela. Sinéad-ek kolaborazio oso ezagunak egin ditu beste artista batzuekin; besteak beste: U2, Roger Waters, Elton John eta Peter Gabrielekin.

Ez dugu ahazteko ere telebistako Saturday Night Live saioan egin zuen agerpena, Joan Paulo II.aren argazki bat zuzenean hautsi zuenekoan, “zure benetako etsaiaren aurka borroka zaitez” esatearekin batera, edo apezpiku zismatiko batek Tridentina Eliza Latinoko emakume apaiz ordenatu zuenekoa (gerora, artxidiakono izatera iritsi zen). 2018an islamera aldatu, eta izen berria hartu zuen: Shuhada Davitt (lehenago, Magda Davitt hartua zuenaren odez). Bere web orrian (https://www.sineadoconnor.com/), haren zuri-beltzeko argazki bat dago, bere ohiko larru-arras orrazkeran, aldamenenean bi gauza dituela; batetik, Michel Stipe, REMeko liderra eta abeslaria izan zenaren esaldi bat, eta bestetik, bere liburua (“Rememberings, autobiografia bat” izenekoa) erosteko esteka bat. Orrialdean bertan ohartarazten digute ez dagoela inongo kontzerturik edo birarik aurreikusita.

J.U.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideoko esteka. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran)

2023ko egutegi futbolzalea

2023aren atarian gaudenez, Etxea doktoreak, ohi bezala, prestatzen duen urteko egutegia aurkezten dizuegu. Oraingo honetan, Qatarko Munduko Koparen atzealdeko futbol-egutegia da, hain zuzen ere.

Goza ezazue umorez!

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egutegi futbolzalea
KOLABORATZAILEAK

99. zenbaki honetako kolaboratzaileak:

Beatriz Rodriguez Cabo, Leire Erkoreka Anda, Juan Medrano Albeniz, Jon Lizarraga Sobrino, Eva Garnica, Janire Ibarrondo eta Ainara Berasaluze.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu, eta Batzorde Editoriala
AGENDA
BOMSEKO BESTE ARGITALPEN BATZUK
LOTURAK