Lmentala: 100. zk.- 2023ko otsaila / Nº 100. - Febrero 2023
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

ZORIONAK, LMENTALA !!!

Lmentala 100. zenbakira iritsi da!

Eta tamaina horretako marka ospatzeko, gurekin izan dugu Oscar Martinez Azumendi, aldizkariaren lehen editorea, Lmentalaren historia hasieratik aletu duena.

Eta orain, berrehungarrenera arte.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Oscar Martínez Azumendiren editoriala

Argazki bilduma

Aratxu Lozano, BOMSeko zuzendari gerente berria

Aratxu Lozano, ia 10 urtez Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonen zuzendari izan dena, urtarrilaren 23tik gure erakundeko Zuzendaritza-Gerentziaz arduratzen da.

Urtarrilaren 25ean, BOMSeko liderren urteroko bilera antolatu zen Egoitzako Areto Nagusian. Pandemiaren ondoren, berriro heldu zaio topaguneari, eta bertan jakinarazi zen izendapena ofizialki.

Ondoren, zuzendaritza-taldeko kideek 2022-2025 Plan Estrategiko berriaren ildoak partekatu zituzten bertaratu zirenekin.

BOMSeko argazki-lehiaketa

Otsailaren 11n izango denez Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna Zientzian, BOMSek argazki-lehiaketa bat antolatu du erakundeko profesionalentzat.

Jasotako lan guztien artean, epaimahaiak argazki irabazlea aukeratuko du, eguna ospatzeko asmoz.

Aukeratutako lana etengabe egongo da ikusgai egileak hautatuko duen BOMSeko zentroan; gainera, behar bezala markoztatu eta identifikatuko da lehiaketako argazki irabazle gisa.

Aurkeztutako argazki guztiekin, baldin eta lehiaketaren oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte, erakusketa ibiltaria egingo da gure erakundeko hainbat zentrotan, eta litekeena da intranet korporatiboan eta BOMSeko beste multimedia euskarri batzuetan ere argitaratzea. Parte hartu nahi izanez gero, kontsultatu lehiaketaren oinarriak.

Lehiaketan izena emateko eta argazkiak bidaltzeko helbidea: BOMS.INVESTIGACIONRSMB@osakidetza.eus
Aurkezteko epea: 2023ko urtarrilaren 16ko 15:00etatik 2023ko otsailaren 6ko 22:00etara.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lehiaketaren oinarriak, eta izena emateko helbide elektronikoa

Ana Alejandrori elkarrizketa

Historiaz ondo zamatutako ehungarren zenbaki honetan, toki txiki bat utzi dugu, gure ondoan bere ibilbide profesionala hasten ari den lankide berri bat ezagutzeko. Musikazale amorratua da bera, eta gustuko du une gozagarriak pasatzea lagunartean. Kontatu digu, festetan eta bestelako ekitaldietan beti pozten gaituen horietako fanfarre baten kidea dela.

Berarekin, musika-tresnei buruz gehiago ikasteaz gain, ohartu gara talde-lanak balio duela, bai helburuak lortzeko, bai zoriontasuna transmititzeko, zoazen lekura zoazela ere. Beraz, elkarrizketa irakurtzera animatzen zaituztet.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ana Alejandrori elkarrizketa

BOMSeko intranetean zehar bidaiatzen (IX)

BOMSeko profesionalok intraneta dugu informazio-kanal nagusietako bat. Bertan eskura ditzakegu guretzat oso baliagarriak izan daitezkeen albisteak, deialdiak, legezko informazioa, oharrak, bideoak eta beste. Hala ere, intranetak informazio ugaria duenez, batzuetan zail gerta dakiguke bilatzen duguna aurkitzea.

Otsaileko zenbaki honetan, mintzagai izango dugu “Berdintasuna” atala, Sareko langileontzat oso erabilgarria baita ezagutza-arlo hori.

Leire Erkoreka

Erlazionaturiko Loturak

  1. Ikusi bideoa. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran)

Intxaurrak burmuinarentzat

Onak diren gauzak, baldin eta laburrak badira, are hobeak direnez, Youtubeko “Nueces para el cerebro”ren kontuan, hasiak gara “shorts”-ak igotzen; hau da, minutu batean baino gutxiagoan kontatzeko mezuak. Beherago jarri dizuegu lehenerako esteka: “Zenbat proteina hartu behar duzue?”; baina beste hainbat dituzue ikusgai kanal honetan.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nueces para el cerebro. Youtubeko kanala. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran)

Liburuez eta psikiatriaz: Fierabrasen baltsamoa

Kixotea jakinduria-iturri agortezina da, jakinduria medikoa barne. Eleberrian, ondorio psikotropiko eta sendagarriak dituzten hainbat erremedio deskribatzen dira; ezagunena: Fierabrásen baltsamoa, eta Beatriz Rodriguezek kontatuko digu emanaldi berri honetan.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Fierabrasen baltsamoa

Zinema eta psikiatria

Inauguratu berri dugun atal honi behar bezalako jarraipena eman ahal izateko, beharko genituzke gure artean dauden hainbat zinemazaleren ekarpenak. Bien bitartean, guk hasiera emango diogu sailari pelikula frantziar nahiko berri batekin: Le bal des folles (Zoroen dantza), “El baile de las locas”, gaztelaniazko bertsioan.

XIX. mendean dago girotuta, Jean-Martin Charcot neurologoa zuzentzen duen Pitié Salpêtrière Ospitalean. Bertan, feministatzat jo daitekeen narrazio batean, nahasten dira fikziozko pertsonaien istorioak. Beheko loturan duzue eskuragarri Filmaffinity-k egindako sinopsi hau:

“Paris, 1885. Eugénie, emakume gazte eta grinatsu bat, konturatzen da ahalmen berezia duela hildakoei entzuteko. Familiak, bere sekretua jakitean, Pitié Salpétrière Ospitalera eramango du. Klinika neurologikoaren zuzendaria Charcot doktorea da, irakasle ospetsua bera eta neurologiaren aitzindaria. Bertan ospitaleratzen diren emakumeek gaixotasun mentalak dituzte: histeria, eromena, epilepsia eta beste. Eugénie-ren patua lotuko zaio bere bizitza pasatzen uzten ari den ospitaleko erizain Genevièv-en zoriari. Eta euren arteko topaketak bion etorkizuna aldatuko du, ospitaleak urtero antolatzen duen "Bal des folles"-erako prestatzen ari diren bitartean”.

Filma 2021ekoa denez, ez da karteldegian egongo, baina esango dugu, publizitatea egiteko asmorik gabe, Amazon Prime-n dagoela ikusgai. Horra, bigarren estekan, pelikularen trailerra.

Marta Torreblanca

Erlazionaturiko Loturak

  1. FilmAffinity. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran)
  2. Trailerra. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran).

Komikiak eta psikiatria: Goscinny eta psikiatrak

Juan Medranoren “Komikiak eta psikiatria” saileko emanaldi hau Goscinny gidoilari apartari dago emana. Berak sortu zituen Asterix, Lucky Luke, Iznogud eta beste pertsonaia ezagun batzuk.

“Erromatar hauek zoratuta daude” esaldi ospetsuaz gain, gai psikiatrikoei eta psikiatrei buruzko beste aipamen batzuk ere egin zituen bere gidoietan, eta adibide bat baino gehiago aurkituko dugu horien gainean.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Juan Medranoren artikulua

Osasun Mentala eta Rock & Rolla (XVI): Brian Wilson

Kalifornian jaio zen, duela 80 urte, eta Beach Boys taldearen sortzaileetako bat izan zen 1961ean. Beach Boys musika-taldea berritzaileenetako bat izan da, baita eraginik handienetakoa ere geroko rock-musikaren garapenean. Hamaikagarren albuma, Pet Souds izenekoa, 1966an argitaratu zuten, eta historiako rock diskorik onenetakotzat jo izan da. Ia haren produktu osoa Brianek berak egin zuen.

1967an, Brianek bira betean eduki zuen nerbio-krisi handiak behartu zuen hura bertan behera uztera. Hurrengo urteetan depresio handiak jasan zituen, eta horietan ez zioten batere lagundu LSDren, kokainaren eta alkoholaren kontsumoak. Azkenik, nahasmendu eskizoafektiboa diagnostikatu zioten. Brian Wilsonek, 2006an egindako elkarrizketa batean, adierazi zuen 40 urte zeramatzala eguneroko entzumen-haluzinazioak nozitzen eta haiekin elkarbizitzen.


Deigarria da Brianen bizitzan Eugene Landy psikologoak urteetan jokatu zuen papera. Brianen emazteak kontratatu zuen, haren kontsumoak kontrolatzen eta egonkortasun mentala hobetzen saiatzeko. Landyk, nolabait, kantariaren neurriz gaineko kontrola egin zuen hurrengo 15 urteetan, eta haren bizitzako alderdi guztietan erabat inplikatu zen, harik eta familiak Landy salatu, eta urruntze-agindua lortu zuen arte. Landyk psikologian aritzeko lizentzia galdu zuen Kalifornian, baina Wilsonekin harreman estua jarraitu zuen izaten bizitza osoan (Landy 2006an hil zen).

Wilsonen istorioari buruz, gehiago irakur dezakezue hainbat argitalpen eta webgunetan; adibidez, lehen estekan jaso dugun honetan, eta bere abesti ospetsuenetako bat entzun, bigarrenean.

J.U.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Brian Wilsonen biografia. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran).
  2. Youtubeko lotura. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran)

Etxea doktorea aingeru pribatizatzailearen kontra

Etxea doktorearen marrazki-sailaren beste emanaldi bat, bere ohiko tonu ironikoan, eta zuzentasun politiko urriarekin (Politikoa ez dena ere…).

Batzuetan zalantza dugu ez ote genukeen artazia sartu behar; baina tira, izan dadila jainkoak nahi duena…

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Etxea doktorea aingeru pribatizatzailearen kontra
KOLABORATZAILEAK

100. zenbaki honetako kolaboratzaileak:

Marta Torreblanca, Beatriz Rodriguez Cabo, Leire Erkoreka Anda, Juan Medrano Albeniz, Jon Lizarraga Sobrino eta Eva Garnica.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu, eta Batzorde Editoriala
LOTURAK