Rock progresiboa deiturikoaren barruan, Supertramp izango da talderik ezagunena, seguru asko, publiko orokorrarentzat (baita pop-zale amorratuentzat ere): 70eko eta 80ko hamarkadez ari naiz, eta horrek esan nahi du, gehien bat, zure gurasoen gustuko abestiak egiten zituztela, korrikan hasiko liratekeenak King Crimsonen abestiren bat entzunez gero. Bide batez, esango dugu taldearen izena, Supertramp, liburu batetik datorrela: The Autobiography of a Super-Tramp (“Arlote handi” baten autobiografia).
Taldearen lehen arrakasta Crime of the Century izan zen (1974an argitaratua), Dreamer abestia barnean hartzen zuena, eta, beste kanta batzuekin batera, ilea urdinduta dugunon bizitzako soinu-bandaren parte ere badena; hala ere, kanta horiek ez dira itxuragabetu urteen eta hamarkaden joanean. Hurrengo diskoek izugarrizko arrakasta izan zuten, bereziki Even in the Quietest Moments-ek (Nork ez du Give a Little Bit gogoratzen?) eta Breakfast in America-k (edo, The Logical Song). Eta horiek zeukaten pop-estilo petoa urrun zegoen jadanik Genesis (pop estilorantz lerratu aurretik), Yes eta halako beste talde batzuen esperimentaltasunetik eta progresibotasunetik. 1980an, Paris argitaratu zuten, historiako zuzeneko albumik onenetako bat (gehiegikeria bat esan ote dut?), Supertrampen musikarik onenaren adierazgarria, hain zuzen ere.
Asylum (zahar-etxe, eroetxe) ez da euren abestirik ezagunena: Crime of the Century LP-aren lehen aldearen azken kanta da (disko batek alde bi zituen garaikoa), zeinetan pertsonaia bat aurkeztu zigun: Jimmy Cream; nolabait esateagatik, gizarte-portaera nahiko zoroa agertzen zuena, eta erregu egiten zuena eroetxera ez zezaten eraman...
Itzulpen automatikoa:
Jimmy Cream estaba entusiasmado, su cerebro siempre estaba ganando
No puedo controlar el mío, es una broma
Lo veo en el camino, le pregunto si estaría dispuesto a
prestarme 15 peniques - Me muero por fumar
No hagas que me envíen a ningún asilo
Estoy tan cuerdo como cualquiera
Es un juego que juego por diversión - por diversión
Se lo dije - ¡Mira! - Dije que no soy de la forma en que piensas
Justo cuando esté abajo, seré el payaso, me haré el tonto
Por favor, no arregles que me envíen a ningún asilo
Estoy tan cuerdo como cualquiera
Es sólo un juego que juego por diversión - por diversión…..
…..Nunca he estado loco
¿Cuál es el juego?
Creo que me estoy muriendo
J.U.