Oraingo honetan oso artikulu bitxi bat ekarri dizuegu, 2013 urrun hartan Fundación Educación Médica aldizkarian argitaratutakoa. Bertan, Beautiful Brains taldearen lan musikala aipatzen zuten; eta, egileen esanetan, 1990eko hamarkadan mediku psikiatraz osatutako psikorock estiloko taldearen abestiak, batere serioak ez zirenak, baliagarriak gerta zitezkeen irakaskuntzan.
Artikuluak dioenez, Beautifuil Brains taldea Zamudioko Ospitalean (Bizkaia) sortu zen, eta kasualitatez, toki horretan ere dute jatorria The Txori Herri Medical Association elkarte zientifiko ospetsuak eta haren nazioarteko argitalpen zientifikoak (The Txori Herri Medical Journal).
Formatu desberdinetako grabazioak egiteaz gain (kasete-zintak, VHS bideoak, YouTubeko bideoak), taldeak estudioko hiru CD ere baditu eginda: “Creo en Emil Kraepelin” (1995), “Toma la Medicación” (1999) eta “447” (2011). Artikuluak taldearen kantu mitiko batzuk aztertu zituen, psikorockean aro bat markatu zutenak, eta mundu erdiko eszenatokiak irauli zituztenak; horien artean “Serotonina” arrakastatsua, “Amor Médico-Paciente” erromantikoa, edo “Panfilón” rokeroa (kontzertuetan ondo txalotua izan dena).
Hona hemen letretako zati batzuk, ikus dezazuen, irakaskuntzan aplikatuta, zenbat ikas daitekeen neurotransmisioari (serotonina), sendagaien marketinari (panfiloia) eta nortasun-nahasmendu exotikoei (nortasun bikoitza) buruz.
“Buenas, doctor, hoy le presentamos un producto canÞoìn.]
Cura la depre en cuatro días, esto, doctor, es una maravilla.]
No tiene efectos secundarios, lo hemos probado ya en gatos.]
Y encima quita las espinillas, esto doctor es una maravilla.]
Panfiloìn, Panfiloìn, asesino de la depresioìn. Panfiloìn, Panfiloìn, antidepresivo campeoìn.”
Elkarrizketak emateko zaletasun handirik ez duten arren, jakin dugu azken urteotan lanean aritu direla hainbat eta hainbat talderekin, taldekide berriak batu zaizkiela, beste batzuk joan direla, eta elkarlanean aritu direla ospe handiko artistekin (esaterako, Doctor Deseoko Francis-ekin, noraino eta agertokia partekatzeraino Bilbo Rock aretoan), baina inoiz ere galdu gabe izpiritu rockeroa eta politikoki okerra den euren talentu kritikoa.
J.U.