Lmentala: 108. zk.- 2024ko urria / Nº 108. - Octubre 2024
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

"Elkarrekin Ikasten" BOMSeko X. prestakuntza-jardunaldia

Azaroaren 7an, Deustuko Unibertsitateko Mendeurrena eraikinean urtero bezala, elkartuko gara Elkarrekin Ikasten BOMSeko X. prestakuntza-jardunaldian.

Sareko arlo ezberdinetako profesionalek hainbat gai interesgarri aurkeztuko dituzte bertan. Animatu eta etorri!

Izena emateko epea urriaren 27an bukatuko da.

Beheko loturetan dituzue egitaraua eta eskaera egiteko formularioa.

Ezin baduzu beheko esteka zabaldu, aldatu Chrome nabigatzailera

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egitaraua

Erlazionaturiko Loturak

  1. Izena emateko formularioa

Haur eta Nerabeen Osasun Mentalaren I Jardunaldiak

BOMSek Haur eta Nerabeen Osasun Mentalaren I Jardunaldiak antolatu ditu:
“Haur eta nerabeen arlo komunitarioko arreta: eskaera berriak, erantzun berriak”

Jardunaldiak azaroaren 28 eta 29an izango dira Deustuko Unibertsitateko Mendeurrena eraikinaren auditorioan.

Beheko loturan dituzue egitaraua eta izena emateko formularioa.

Ezin baduzu beheko esteka zabaldu, aldatu Chrome nabigatzailera

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egitaraua

BPSO Euskadi II. Sinposioa

BOMSen uste dugu erabaki partekatuak hartzen ditugula artatzen ditugun pertsonekin batera; eta hori egiaztatu nahian, Sareko eguneko ospitale batzuetako paziente eta profesionalak elkarrizketatu ondoren, horien iritziak bildu ditugu bideo batean.

Egia esan, horren bidez, gogoeta egiteko proposamena egin nahi dugu: orain arte pazienteen zainketan lortu dugunaren gainean; baina, bereziki, hobetzen jarraitzeko moduaren inguruan. Guretzat tresna ona al da, edo izan daiteke, "Pertsona eta familia ardatz dituen zainketa-gida"?

Bideoa datorren azaroaren 4an erakutsiko dugu Gasteizen, BPSO® Euskadi II. Sinposioan. Bertan, zainketen bikaintasunarekin konprometitutako hainbat zentrok (CCEC ®) aurkeztuko dituzte gidetan oinarritutako beste jardunbide egoki batzuk.
Gonbidapena egiten dizugu, azaroaren 7an (osteguna), gurekin ikusteko bideoa Elkarrekin Ikasten Jardunaldian.

BOMSeko Informatika eta Komunikazio sailak, eta BPSO jardunbide egokien gidak hedatzeko lantaldea

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bideoaren trailerra (beharrezkoa izanez gero, deskarga ezazu eten puntuak dituen botoian, eta ireki artxiboa)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Programaren aurrerapena

BOMSek ingurumen-kudeaketako ISO 14001 ziurtagiria lortu du

ISO 14001 ziurtagiria nazioarteko estandar bat da, eta esparru sendo bat ematen die erakundeei ingurumen-kudeaketako sistema eraginkor bat ezarri eta mantentzeko. ISO 14001 ziurtagiria lortu izanak erakusten du BOMSek ingurunearekin duen konpromisoa kudeaketa jasangarria eginez.

Lehen fase honetan, Sareko egoitza eta Zamudioko Ospitalea ziurtatu ditugu, eta datorren urtean Zaldibarko eta Bermeoko ospitaleetara zabalduko dugu, jarraipena emateko iraunkortasunarekin eta ingurumen-erantzukizunarekin dugun konpromisoari.


EUSLE metodologia

Oporrak bukatu eta ikasturte hasierako asmo onen zerrenda egiteko garaia da: erretzeari utzi, gimnasiora joan, gitarra jotzen ikasi, lankideekin euskara gehiago egin…

Euskara Zerbitzuan ez dakigu gitarra jotzen, baina lankideekin euskara gehiago egiteko ariketa bat eskaini ahal dizuegu, Eusle ariketa.

Oinarrian Euskaraldiaren antzeko ariketa da, hau da, parte hartzeko ezinbestekoa da taldekide guztiek gutxienez euskara ondo ulertzea eta ariketan parte hartu nahi izatea. Parte hartzeko adostasuna behin lortuta, rol banaketa egiten da, bolada batean taldeko batek Eusle rola izango du (Euskaraldiko Ahobizi), hau da, euskara ulertzen duten guztiei euskaraz egingo die; eta taldekideek beste rola izango dute, Belarriprest, hau da, euskaraz aritzeko gonbidapena egingo diete solaskideei: “niri egidazu euskaraz, ulertzen dut eta; nik euskaraz edo gaztelaniaz erantzungo dizut… (egoeraren, gogoaren, gaiaren,… arabera)”.

Beheko estekan dagoen bideoan ariketari buruzko informazio gehiago duzu (Bideogune: Hamaika arrazoi euskara ikasi eta erabiltzeko_2 zatia)

Ariketan parte hartu nahi baduzue, jarri harremanetan BOMSeko Euskara Zerbitzuarekin, telefonoz: 849158 (Ramon) edo helbide elektroniko honetara mezu bat idatziz: RSMB.EUSKERA@osakidetza.eus

Erlazionaturiko Loturak

  1. Eusle bideoa

Nola nabigatu Interneten segurtasunez

Lmentalaren zenbaki honetan funtsezko aholku batzuk ematen dizkizuegu gailu ateragarriak seguruago erabiltzeko.

Ingurune digitala gero eta konplexuagoa denez, ematen dizkizuegun aholku labur hauek alde handia eragin dezakete segurtasunez lan egitearen edo zibereraso bati atea irekita uztearen artean, aintzat hartuta ondorio larriak ekar ditzakeela, bai maila pertsonalean, bai korporatiboan. Horregatik gomendatzen dizuegu infografiari begiratzea: minutu bat besterik ez duzu beharko.

BOMSeko Informatika Saila

Ezin baduzu beheko esteka zabaldu, aldatu Chrome nabigatzailera

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Gailu ateragarriak

BOMSeko erizainak elkarrizketatu ditu “El Correo” egunkariak

Irailaren 1ean, Osasun Mentaleko Erizaintzaren Munduko Egunaren harira, El Correo egunkariak elkarrizketatu ditu gure lankide erizainak Ainara Etxebarria, Iñaki Omagoxeaskoa, Luis Felipe Moreno eta Ana Merino.

Esteketan, artikukulu osoa duzue irakurgai.



Erlazionaturiko Loturak

  1. Elkarrizketaren lehen zatia irakurri.
  2. Elkarrizketaren bigarren zatia irakurri.

Argazki bilduma

Bejondeizula, espezialista-promozio berria!

Hauek dira irailaren 24an Psikiatria- eta Psikologia-prestakuntza aldia bukatu duten egoiliarrak: Alexander Bilbao, Andrea López, Uxía López, Irati Armentia eta Ainhoa Fernández. Horietako batzuek gurekin jarraituko dute lanean (urte askotan, espero dugu).

Guztioi opa dizuegu zorte ona zuen lan-etapa berrian!

Eva Garnica (IUM)

Dementzia: zein dira arrisku-faktoreak?

“Intxaurrak burmuinarentzat“ kanalaren azken bideoan, berrikusi ditugu zein diren dementzia eragin dezaketen 14 arrisku-faktoreak, Lancet aldizkariak argitaratu berri duenez.

Eva Garnica

Erlazionaturiko Loturak

  1. YouTubeko bideoa

Forges eta medikuntza

Antonio Fraguas (Forges, ezizenez) gure herrialdeko umorista grafiko ezagunenetako bat izan zen, bada, eta izango da. Umore grafikoan egindako ia 50 urteko ibilbidean, berak sortutako binetetan ohikoak izan dira “Marianoak”, “Blasilloak” eta naufragoak, baina horien artean ez dira falta izan medikuak, pazienteak eta, maiztasunez, psikiatrak.

Ez dakigu nondik zetorkion Forgesi medikuntzarekin, oro har, eta psikiatriarekin, bereziki, erakutsi zuen interes handia, eta, batez ere, gure mundu txikiaz zuen ezagutza agerikoa, bai eta gure lanbidearen handitasunak eta miseriak modu satirikoan islatzeko zuen gaitasun hori ere. Meritua du, gainera, inork txarrean ez hartzeak; are, osasun-arloko profesionalen esker ona eta aintzatespen orokorra jasotzeak.

J.U.

Ezin baduzu beheko esteka zabaldu, aldatu Chrome nabigatzailera

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artikulu osoa irakurri

Osasun mentala eta rock & rolla (XXIII): Peter Green

Beharbada, oso zaleak ez direnek ez dute jakingo izen hori ondo kokatzen; segur aski ezagunagoa egingo zaie 1967an sortu zuen taldearena: Fleetwood Mac. Egia da nahiko denbora gutxi igaro zuela bere bandan (1970ean utzi zuen); hala ere, taldeak hasierako osaketari eutsi dio ia gaur egun arte, gorabeherak gorabehera eta aldaketak aldaketa; baina hori (Fleetwood Mac-en istorioa) beste istorio bat da.

Peter Greenek gitarra jotzen hasi zuen ibilbide musikala, Eric Clapton ospetsuaren ondorengo gisa, John Mayall-en bandan (The Bluesbreakers), bluesaren figura handienetako bat izan eta joan den uztailean hil dena 90 urte zituela. Handik gutxira bere taldea sortu zuen (Fleetwood Mac), baina 1970ean utzi zuen (ziurrenik bere buruko arazo hasiberriek bultzatuta), bakarkako ibilbideari ekiteko. 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, bere osasun mentala hauskortasun-froga garbiak ematen hasi zen, eskizofrenia-diagnostiko bat jaso eta ospitaleratze psikiatrikoak kateatzearekin batera.

80ko urteetan bere karrerari lotu zitzaion berriro, eta estudioko bost album argitaratu zituen 1984ra arte. Garai hartan, mundutik isolatu zen, eta hainbat urtez bakarrik bizi izan zen Richmond-eko etxe txiki batean, harik eta 1991n familiak esku hartu eta amaren etxera eraman zuen arte. Han, tutoretzapean, sendatzen hasi zen. Laster Peter Green Splinter Group sortu zuen, eta, 10 urteko jardunean, estudioko zazpi disko eta zuzeneko bat argitaratu zituen. Proiektua bukatu zen Peterrek bira bat bertan behera utzi eta Suediara bizitzera joatea erabaki zuenean. Musikari gisa 2010ean egin zuen azken agerpen publikoa, Peter Green Friends deituriko biran.

Peter 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen ematen gaixotasunaren lehen zantzuak, eldarniozko ideia mistikoak eta erlijiosoak erakusten hasi zenean (LSD kantitate handien kontsumoak lagunduta). 1977 eta 1979 artean, epailearen aginduz, ospitaleratze luzea izan zuen Londresko Horton ospitale psikiatrikoan eta The Priory klinikan, Fleetwood Mac-en managerra arma batekin mehatxatu ondoren, desoreka psikotiko baten testuinguruan. Garai hartan Jane Samuelsekin ezkondu eta alaba bat izan zuen, baina ezkontza ez zen oparoa izan.

Black Magic Woman dugu bere kanturik ospetsuenetako bat, 1968an Fleetwood Mac-ekin argitaratua, zeinaren bertsiorik ezagunena Carlos Santanak grabatu zuen 1970ean. Green 2020ko uztailaren 25ean hil zen, lo zegoela, 73 urte zituenean.

J.U.


Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago
  2. Black Magic Woman. Peter Green eta Fleetwood Mac
  3. Black Magic Woman. Carlos Santana

Aukera bat milaren artean

Cristina Durán (1970) eta Miguel Ángel Giner Bou (1969) ilustratzaile valentziar bikoteak 2009an argitaratu zuten liburuki hau, autobiografikoa eta oso pertsonala, 2003an jaiotako Laia alabaren bizitzako lehen urteak kontatzen dituena. Hasiera batean arazorik gabe erditu ondoren, neskatoak odoljario subaraknoidea du, eta jaioberrien zainketa intentsiboetako unitatera eramaten dute.

Lanaren izenburuak gurasoek espezialistei egindako galdera aipatzen du. Espezialistek esku-hartze teknikoa planteatu diete, edo utzi esan ohi den moduan "naturak bere bidea jarrai dezala". Erantzun zaienean baietz, milaren artean neskatoa bizirik ateratzeko aukerarik dagoen galdetuta, alaba zaintzen eta mantentzen jarraitzeko eskatu dute.

Juan Medrano

Ezin baduzu beheko esteka zabaldu, aldatu Chrome nabigatzailera

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irakurri artikulua osorik

Azken hiruhilekorako prestakuntza-jarduerak BOMSen

Eskuragarri duzue Intraneten azken hiruhilekorako BOMSen antolatuko diren prestakuntza jardueren plana. Sakatu beheko estekan.

Erlazionaturiko Loturak

  1. BOMSeko prestakuntza-jarduerak
KOLABORATZAILEAK

109. zenbaki honetako kolaboratzaileak:

Eva Garnica

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu, eta Argitalpen Batzordea
LOTURAK