Orain artekoez gain, BOMSeko profesional guztien eskura dago asistentzia-jarduera egiteko prestazio “berri” bat. Osabide Globalen BIDEO-KONTSULTAK dira. Prestazio horrek pazienteei arreta emateko ditugun aukerak handitzen ditu, komunikazioa ahalbidetzen baitu, ingurune seguru batean, zentrora joan beharrik gabe. Ez du aurrez aurreko arreta ordezkatzen, orain arte posible ez zen egoeretan jarraipena erraztea osatzen du. Osasun-arretako bideokontsultak aurrez aurreko elkarrekintzaren hurbilketa dira, eta telefono-kontsulten “eguneratze bisuala” dira.
Bereziki erabilgarria da eragozpen fisikoengatik edo bidaian daudelako desplazatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Eremu geografiko zabala artatzen duten zentroetan ere oso erabilgarria da, non pazienteek denbora asko eman behar izaten duten zentrora joaten. Bideokontsulten ebidentziak eraginkortasuna, segurtasuna eta gogobetetasun handia nabarmentzen ditu pazienteetan. Nolanahi ere, pazientearen eta profesionalaren artean akordio bat baldin badago baino ez dira gauzatzen.
Ikuspegi teknologikotik, ez da ekipamendu berezirik behar. Pazientea ordenagailutik zein mugikorretik artatua izan daiteke, eta profesionalak pazientearen historia klinikora zuzenean sartu daiteke, beste aplikazio baten beharrik gabe. Gainera, Osabide Globalen bidez egiten denez, Datuak Babesteko Legeak ezartzen dituen segurtasun- eta konfidentzialtasun-baldintza guztiak betetzen ditu.
Azkenik, aipatu beharra dago, deia egitea eta burutzea oso erraza dela. Intranet korporatiboan dago pazienteentzako eta profesionalentzako informazio guztia.
Edonola ere, lehen BIDEOKONTSULTA egin aurretik, Informatika Sailari eta KSUri jakinarazi, behar diren baimenak kudeatzeko eta agendetan dagozkion doikuntzak egiteko.
BIDEO-DEIA pazienteekiko zuen asistentzia-jardueraren beste tresna bat izan dadin erabiltzera animatzen zaituztegu.
A.A. eta R.D.