Bottom up-a hobekuntza-proiektu bat da, BOMSeko eguneko ospitaleetan artatutako BNL duten pertsonen artean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera eta interesa detektatzeko, egiaztapen-inkesta baten bidez.
Inkesta egituratzeko, terapeuta okupazionalok giza okupazioen sailkapena egiteko erabiltzen ditugun arloak: AVDB, AIVD, atsedena eta loa, hezkuntza, lana, aisia eta denbora librea eta parte-hartze soziala.
Inkesta tresna baligarria izango da IEXPAC (Paziente kronikoaren esperientzia ebaluatzeko tresna) eskalan lortutako puntuazio baxuen arrazoiak ezagutzeko.
BPSOko pertsona eta familia ardatz dituen zaintza-gida barruan dagoen eskala horretan bi galdera daude (3.a eta 7.a, zehazki), IKTak gaixotasunari eta tratamenduari buruzko informazioa lortzeko eta historia klinikoa kontsultatzeko baliabide moduan erabiltzeari buruzkoak, eta horien puntuazioak baxuak dira BOMSeko eguneko ospitale guztietan.
Gainera, eguneroko jarduerak gauzatzean IKTen erabilera detektatu ahal izango da.
Eta, azkenik, erabiltzaileek IKTetarako sarbidea hobetzeko duten interesa aztertu ahal izango da, bai eta horiek ikasteko eta/edo erabiltzeko interesa ere, zibersegurtasuna barne.
Une honetan, inkesta BOMSeko 14 eguneko ospitaleetan zabaltzen ari da, eta banaka beteko da, apiriletik abuztura bitartean EO bakoitzeko terapeuta okupazionalaren laguntzarekin.
Hainbat datu bilduko dira: generoa, adina, ikasketak, bizilekua, diagnostikoa, aitortutako desgaitasun-maila, amaitutako ikasketak eta abar, identifikatu ahal izateko IKTak erabiltzeko sarbidea, erabilera eta prestakuntzan dauden antzekotasunak eta/edo desberdintasunak.
Irailetik aurrera, datuak aztertzeko faseari ekingo diogu, eta abenduan amaituko dugu proiektua, zentroei eta erakundeari datuak zabaltzeko kanpainen ondoren.
Gure asmoa da inkesta hau abiapuntu izatea BNL duten pertsonek IKTak nola erabiltzen dituzten antzemateko, bai eta teknologiak (zibersegurtasuna barne) erabiltzeko prestakuntza- eta/edo hobekuntza-beharrak ikusarazteko ere.
Susana Arnaiz, terapeuta okupazionala