Lmentala 116. zk.- 2026ko apirila / Nº 116.- Abril 2026
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

BOMS aurrera doa eta hobetzen ari da, osatzen dugun pertsona guztien eskutik

Hobetzen jarraitu nahi dugu, eta, horretarako, inkesta sinple bat prestatu dugu, Sarean lan egiten duten pertsonek gure erakundeko zenbait elementuri buruz (prestakuntza, segurtasuna, lan-baldintzak, komunikazioa, etab.) duten gogobetetze-maila ezagutzeko.

Iritzi hori ezagutzeak lagunduko digu, batetik, hobekuntzaren fokua gai garrantzitsuenetan jartzen, eta, bestetik, aurrera egiten jarraitzeko ekintza-planak garatzen.

Sarbidea irekita dago apirilaren 19ra arte. Ondoren, Zuzendaritzak emaitzak aztertu eta zabalduko ditu, baita emaitzetatik erator daitezkeen hobekuntza-ekintzak ere.

Inkestara sartzeko beheko estekan klik egin behar da. Erabat anonimoa da eta ez da denbora asko behar betetzeko. Edozein zalantza izanez gero, harremanetarako telefonoa: 849113

Erlazionaturiko Loturak

  1. Inkesta egin.

III.Euskara planaren tarteko ebaluazioaren emaitzak

III. Euskara Planaren (2022-2028) tarteko ebaluazioa egin da. Elhuyar kanpoko enpresak egindako ebaluazioaren emaitzen arabera, helburuen betetze-maila ertaina izango genuke ( % 53 eta % 72 artekoa).

Talde ebaluatzaileak adierazi dizkigun indargune nagusiak hauek dira:

- Hizkuntza-eskakizunen egiaztatze kopurua (% 66,88)
- Irudi eta komunikazio korporatiboak.
- Zuzendaritzaren inplikazioa eta Euskara Planaren adierazleak erakundearen Plan Estrategikoan eta kudeaketa-planetan integratzea.
- Euskararen kalitatea eta funtzionaltasuna.
- Pertsonen sentsibilizazioa eta motibazioa: Korrikan, Euskaraldian eta Euskararen Egunean parte hartzea.

Era berean, hobetzeko zenbait arlo adierazi dizkigute:

- Euskara Planaren lidergoa zuzendaritza guztien artean banatzea eta bitarteko arduradunen bidez zeharka zabaltzea.
- Euskarazko zerbitzu asistentzialak modu aktibo eta antolatuan eskaintzea.
- Barne-komunikazioan euskara bultzatzea: profesional berrien harrera unitateetan, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimenak sustatzea, bileretan euskara erabiltzea, etab.
- Euskara sustatzea prestakuntzan: BOMSek antolatutako zeharkako prestakuntza presentzialaren eskaintza hobetzea eta euskarazko saio klinikoak abian jartzea.
- Egoiliarren eta praktiketako ikasleen prestakuntzan euskararen erabilera sustatzea: erakundean diharduten egoiliarrei edo praktiketako ikasleei euskaraz artatzeko gaitasuna duten tutoreak esleitzeko aukera sakontzea.


SAREA GARA

Txoko morea: "Hot Girls Wanted: Turned On" telesail laburra


Txoko Morearen bigarren edizio honetan, errepikakorrak ez izateko, oraingoan telesail labur bat gomendatzen dizuegu. Netflixen dago eta "Hot Girls Wanted: Turned On" du izenburua. "Hot Girls Wanted" dokumental ospetsuan oinarritutako sei kapituluko telesaila da. Ekoizpen honetan Interneteko eztandaren eragina jasan duten pertsonen istorioak kontatzen dira, non pornografia, hitzorduen aplikazioak eta harreman birtualak edonorentzat klik batera dauden. Kapitulu bakoitzak sexuaren eta teknologiaren arteko harremana aztertzen du, eta bitartean, intimitate, konexio, deskonexio, auto-sustapen, arraza eta genero-politikei buruzko istorioak kontatzen ditu.

Zuen feed back-a espero dugu, berdintasuna.boms@osakidetza.eus

Ainara Berasaluce Martinez, gizarte-langilea eta BOMSeko Berdintasun erreferentea

BOMSek KORRIKA egin zuen euskararen alde

Igandean, martxoak 29, Bilbora heldu zen Korrika. Deustu auzotik sartu zen, eta bertan geneukan esleituta BOMSek babestutako 3352. kilometroa.

Zortziak eta laurdenak aldera Arantzazu Mugeta Veigak, Barrualdeko eskualdeko erizaintzako gainbegiraleak, eta Estibaliz Beaskoetxea Uriartek, BOMSeko Ekonomia saileko teknikariak, lekukoa hartu zuten Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eskutik, eta ondoren, kilometroa bukatu zutenean, BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolakoei pasatu zioten.

Gainera, Osakidetzako BOMSek Athletic Fundazioarekin batera egin zuen korrika, ohiko lankidetzaren esparruan, San Mamesen lekukoa eramanez.

Gero, eskuz esku jarraitu zuen helmugara iritsi zen arte, eguerdi partean. Orduan izan genuen aukera lekukoan dagoen mezua entzuteko.

Mila esker BOMSekin korrika egitera etorri zareten guztioi!

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Argazkiak

BOMSeko kontakizun laburren I. lehiaketa

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak Kontakizun Laburren I. Lehiaketa deitu zuen.

• Lehiaketaren gaia honako hau izango da: "Martxoaren 8a – Emakumearen Nazioarteko Eguna". Aurkeztutako kontakizunak ospakizun horrekin eta adierazten dituen balioekin zerikusia duten alderdiei buruzkoak izango dira.
• BOMSeko profesional guztiek eta erabiltzaileek parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzea banakakoa edo taldekoa izan daiteke.
• Kontakizunak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzita egon beharko dira, euskaraz edo gaztelaniaz.
• Kontakizunak 500 hitz izan beharko ditu gutxienez, eta 1.500 gehienez.



Lanak emateko azken eguna: apirilak 21

Informazio gehiago jakiteko, sakatu beheko estekan

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Lehiaketaren oinarriak

Emakumeak boterera BOMSen!

BOMSen eremu komunitarioko osasun mentaleko zentroetan erantzukizuneko karguak dituzten pertsonen % 87 emakumeak dira.
Duela gutxi ofizialdu da emakume horietako bosten izendapena: Amaia Echevarria Alfonso, Barrualdea Eskualdeko burua; Virxinia Angosto Barros, Ezkerraldea Eskualdeko burua; Irantzu González Llona, Novia Salcedo Adikzioen OMZko burua; Idoia Álvarez Altube, Durangoko OMZko burua eta Itxaso Alonso Arana, Ortuellako OMZko burua.
Lmentalaren erredakzioak eurekin hitz egiteko aukera izan du hurbilagotik ezagutzeko. Elkarrizketa irakur dezakezue beheko estekan.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa irakurri

Jardunbide egokiak gureganatu ditugu... eta unitate gehiagotara helduko dira.

Bi urtean behin, BOMSek Zainketen Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentro (CCEC, ingelesezko siglengatik ere ezaguna: BPSO) izendapena berritzen du. Hori gertatzen den bakoitzean, bi galdera sortzen dira: zergatik interesatzen zaigu RSMB gisa eta zer inplikatzen du?

BPSO hedatzeko taldea

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irakurri artikulua osorik

Omenaldia 2025ean erretiroa hartu zuten lankideei

Martxoaren 6an BOMSeko profesionalak Egoitzako areto nagusian bildu ginen, 2025ean erretiratutako pertsonei omenaldia egiteko, egindako lana eskertzeko eta etapa berri honetan onena opa izateko.

Omendutako pertsonen senitarteko eta lankideez gain, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Zuzendaritza Taldea ere bertan izan zen, omendutako pertsonei esker oneko hitzak zuzendu zizkieten eta opari bana eman.

Ekitaldira joan zirenentzat antolatzaileentzat bezain hunkigarria izan zelakoan gaude.

Argazki bilduma

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean pediatriako egoiliarrei ongietorria emateko topaketa

Martxoaren 6an, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Haur eta Nerabeen Osasun Mentaleko erizainek topaketa-jardunaldi bat egin genuen pediatriako egoiliarrekin. Egoiliar horiek martxoan eta apirilean egingo dute errotazioa gure zerbitzuetatik.

Jarduera honen helburu nagusia ongietorria ematea izan zen, bai eta errotazioa hasi aurretik harremanetarako lehen gune bat eskaintzea ere, elkarren arteko komunikazioa eta ikaskuntza erraztuko duen giroa ahalbidetuz.


Nerea Bellido Echebarrieta, Itziar Arrizabalaga Uria eta Luis Felipe Moreno Bornez,

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irakurri artikulua osorik

BOMSek parte hartu du basoberritzeko jardunaldi batean


BOMSen komunitate zein ospitale arloetan artatutako ehun pertsona inguruk parte hartu du, joan den ostiralean, otsailak 27, Athletic Club Fundazioak eta Lurgaiak bultzatutako ekimenaren barruan basoberritzeko beste jardunaldi batean. Bertako hainbat espezietako 500 zuhaitz landatu dituzte Undabaso inguruan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan.

Ainara Berasaluce Martinez, gizarte-langilea eta Berdintasun erreferentea eta Aurora Oña Garcia, Zaldibarko Ospitaleko erizaintzako ondokoa

Argazki bilduma

Durangoko EO BBK ARTEGILEAK-en erakusketan

Otsailaren 10ean, asteartea, Durangoko Eguneko Ospitalea BBK Kuna aretora joan zen, BBK ARTEGILEAK ekimenaren 2025. edizioko erakusketaren inauguraziora. Ekimen horrek, batez ere, sorkuntza artistikoa prozesu partekatua dela erakusten du.

BBK ARTEGILEAK, Herriz Herri programaren barruan, Bizkaiko gizarte-zentroetan egiten den erresidentzia artistikoa da, BBK Fundazioak bultzatuta eta ANTespacio elkarteak koordinatuta.

Hiru hilabetez, bost artistak eskuz esku lan egin dute hainbat udalerritako erabiltzaileekin, ez artea «irakasteko», baizik eta elkarrekin sortzeko, entzutetik, enpatiatik eta horizontaltasunetik abiatuta.

Erakusketa hau bidaia horren emaitza da: prozesuen katalogo bat, non marrazketak, musikak, joskintzak eta argazkigintzak komunitatea sortzeko eta eguneroko espazioak esperimentazio-leku bihurtzeko balio izan duten.


Joana Losada, Durangoko EOko terapeuta okupazionala

Argazki bilduma

Psikiatria eta rocka: Sad music

Depresioa duten pertsonek zergatik entzuten duten musika tristea eta Heavy Metal Rockaren efektu lasaigarriak.

Musika tristea entzuteak tristeago jartzen ditu depresioa duten pertsonak? Heavy Metal kontzertu batera joateak amorru eta agresibitate sentimenduak eragiten dizkie bertaratutakoei?

Jendeari galdetzen badiozu ea ona den depresioa duen jendeak balada malenkoniatsuak, desamodiozkoak eta nihilistak entzutea, oro har, ezetz esango dute, askoz hobe dela Estopa, Canijo de Jerez edo Hombres G entzutea Antonio Vega, Enrique Urquijo edo Leonard Cohen entzutea baino.

Era berean, esango dute ezin dela ona izan bolumen osoan entzutea gitarra distortsionatuen zarata, zorua mugitzen duten baxuak eta bateria gorgarriak, zeinen gainetik jenio txarreko aurpegia duen tximaluze tatuatu eta argal baten ahotsa nagusitzen den, "Putaseme hori! lehertu egingo zaitut!" eta "Odola lurretik, ez duzu ihes egingo" bezalako gauzak oihukatuz. Ez bata, ez bestea, alderantziz baizik.


Jose Juan Uriarte Uriarte, Zamudioko Ospitaleko KKUko burua

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Hemen kontatuko dizut.

Liburuak eta psikiatria: El Adversario

Medikuntzako bigarren mailako azterketa batekin hasi zen dena, baina benetako istorio honetako protagonista, Jean Claude Romand, ez zen azterketara aurkeztu. 1974. urtea zen. Onartu beharrean, gainditu zuela esan zien gurasoei eta lagunei.

Hortik aurrera, gezur eta itxurakeria berri bakoitzarekin zailago bihurtzen zen atzera egitea, eta dena aurreranzko ihesaldi bihurtu zen. Horrek ez zezakeen beste bukaerarik izan, lehenago edo geroago, behea jotzea baino.


Jose Juan Uriarte Uriarte, Zamudioko Ospitaleko KKUko burua

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irakurri artikulua osorik

Komikiak eta psikiatria: El color de las cosas

Hemen aipatzen dugun eleberri grafikoa ez da komiki tradizional bat. Oso lan apurtzailea da, hizkuntza grafiko alternatiboen benetako esplorazioa. Historikoki generoa izan denetik oso urrundu egon arren, arrakasta handia lortu du Suitzan eta Alemanian. Frantzian ere, Fauve d`Or (Angoulêmeko Jaialdia) eta Grand Prix de la Critique ACBD sariak jaso ditu, Europako bineten munduan bi sari nagusiak direnak.

Egileak, Martin Panchaud suitzarrak, estilo grafiko minimalista erabiltzen du, non pertsonaiak kasino bateko fitxen antzera irudikatzen diren, bakoitza kolore edo forma jakin batekin.

Juan Medrano Albeniz

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irakurri artikulua osorik

Zinema eta psikiatria: Harvey

Espainian "El Invisible Harvey" bezala estreinatu zen, eta 1945ean Pulitzer saria irabazi zuen Mary Chaseren (1944) antzezlanean oinarrituta dago.

Henry Koster da zuzendaria, eta James Stewart eta Josephine Hull ditu protagonista.
Elwooden (James Stewart) istorioa kontatzen du, beti besteei laguntzeko prest dagoen gazte adeitsu eta atseginarena.

Arazo bakarra zera da, irudizko untxi zuri batek laguntzen diola alde guztietara, Harvey, bi metroko altuerakoa. Mundu guztiarentzat ikusezina da, Elwoodentzat izan ezik.

Jose Juan Uriarte Uriarte, Zamudioko Ospitaleko KKUko burua

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irakurri artikulua osorik

Erlazionaturiko Loturak

  1. Trailerra ikusi

BOMSeko prestakuntza-plana:

2026rako orain arte planifikatutakoa ikusi ahal izateko, sartu beheko estekan.

Erlazionaturiko Loturak

  1. 2026ko prestakuntza-plana

116. zenbaki honetako laguntzaileak hauek izan dira:

Ainara Berasaluce Martinez, Aurora Oña Garcia, Joana Losada Otero,Nerea Bellido Echebarrieta, Itziar Arrizabalaga Uria, Luis Felipe Moreno Bornez, BPSO hedatzeko taldea, Juan Medrano Albeniz
LOTURAK