Lmentala 9 zk. / nº 9 - 2013ko maiatza / Mayo 2013
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Programa Kontratua 2013

BOMS 2013ko Programa Kontratua (PK) hasi da negoziatzen Osasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzarekin. PK dokumentu bat da, Osasun Sailarekin zerbitzu-erakunde bakoitzak hartzen dituen konpromisoak jasotzen dituena. Lotuta dago eskainiko diren osasun zerbitzu- motari, -kantitateari eta -kalitateari, eta garatuko diren egitasmoei. Zerbitzu-erakundeak jasotzen duen finantzazioa konpromisoen betetze-mailaren menpe dago.

Oraingoz, aukeraturik ditugu proiektuak:
• Haurren eta Nerabeen Buru-nahasmendu Larriaren prebalentziaren gaineko ikerketa Bizkaian. Tratamendu Intentsiboaren Programa finkatzea Buru-nahasmendu Larrian-HN (haurrak- nerabeak)
• Errekuperazioaren ereduaren ebaluazioa, BOMSen ibilbide kronikoko buru-nahasmendu larriak pairatzen dituzten pertsonen arretan. DREEM Proiektua Bizkaian.
• Osasun fisikoa hobetzeko programa, Buru-nahasmendu Larria duten pertsonentzat, BOMSeko zerbitzu komunitarioetan artaturik izaten direnean.
• Lehenengo Gertakari Psikotikoaren Arretarako Programako pazienteen eta sendien gogobetetze ikerketa.
• Instituzioen arteko koordinazioa, abordatzea eta prebenitzea osasun mentaleko arazo larriei lotutako arrisku-egoerak.
• Altak Bizkaiko Osasun Mentaleko baliabideetan.
• Mendekotasunak artatzeko koordinazioa Bizkaian.
Oraindik ez dira ezarri gainerako konpromisoak, baina ez dira aldaketa gehiegi espero, iazko helburuekin alderaturik.

M.L.

Segurtasun klinikoaren inguruko gorabeheren txostena, 2013ko lehenengo hiruhilekoa

Geldiro-geldiro, urratsez urrats, aurrera goaz asistentziaren arriskuaren kudeaketan eta segurtasun klinikoaren kulturan. Dagoeneko lehenengo gorabehera batzuk jakitera eman dizkigutenez, zenbait emaitza eskaini ahal ditugu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari dagokionez.

Ziur gaude emandako prestakuntza-saio ugariak eragina izango duena eta jakinarazpen kopurua handitzen joango dena. Dakizuenez, ikasteko aukera emango digute bai analisiak, bai segurtasunaren inguruko arriskuen eta gertakizunen kudeaketa sistematikoak; eta horrekin batera, gure pazienteen segurtasuna hobetuko dugu.

Oraindik ozta-ozta sumatu ahal dugun norako baterantz abiatu berri gara, baina seguru gaude bide onean aurrera goazela, pixkanaka, pausoz pauso.

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

Psikologo klinikoarentzako orientazioa buru-nahasmendu larriaren prozesuan esku-hartzeko BOMSen

Zerbitzuak BOMSen integratzeak egoera berri bati eman zion bidea. Horren ondorioz, aukera dugu ikuspuntu asistentzialak, teknikak, prozedurak, materialak eta abar partekatzeko; ospitale psikiatrikoetan eta bitarteko egituretan emakumezko psikologoak garatzen ari ginenak, hain zuzen ere.
Dokumentu hau da topaketa horren emaitzetako bat, zeinetan gutxieneko adostasuna egiaztatu dugun eguneroko lanari ekiteko. Helburua tresnak biltzea da, buru-nahasmendu larria duten pertsonekin izandako esku hartzeetan erabilitakoak.

Nahiz eta jatorria, batik bat, ospitale eremua izan, beste zerbitzu mota batzuetan ere erabil daiteke, gaixo-talde mota hori artatzen badute.
Espezialisten formazioan erabil litekeela azpimarratzen da, baita profesional berriak psikologia arloko lanean hastea errazteko ere.
Proposamena zabalik dago, beraz, bizirik, eta beste ekarpen batzuekin aberastera zuzenduta, esperientzia profesionalak eta zientifiko originalak garatzen diren heinean.
Laburra da, erraza, erabilgarria izateko diseinaturik; gure iritziz, esku hartzean oinarrizkoak diren eremuei lotutako eranskinetan antolaturik.

Lan psikologikoa osotasunaren ikuspuntutik hartzen du eta psikologoa taldearen berezko zerbait da. Gainera gaitasunak eta ezagutzak zehaztuko ditu lanean ongi aritzeko.

Ebaluazioak ere garrantzi handia duen edukia da eta ondorengoa jasotzen du: elkarrizketa psikologikorako gidoi erabilgarri bat, balorazio kognitiborako algoritmo bat eta horren inguruko interpretazioa, proba interesgarriez osaturiko zerrendak alde subjektiboak besterik ez jorratzeko, eta abar. Nabarmentzen da psikologoaren berariazko zeregina kasuaren plangintza egiterakoan eta, arreta berezia jartzen da psikoterapian eta esku hartze psikosozialean; eremu horretan, batik bat, egiten da ekarpena materialekin eta teknikekin. Azkenik, beste funtzio sortzaile batzuk aipatzen dira: koordinazioa, irakaskuntza eta ikerkuntza.

Hau guztia erabilgarria eta lana errazagoa egiteko baliagarria izatea espero dugu.

M.G. / B.I. / M.P. / R.C. / A.I.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Orientación a la intervención del psicólogo clínico en el proceso de trastorno mental grave en la RSMB

Talde-esperientzia bat: "Erandioko asteazkenak"

2011ko udazkenean BOMSeko Psikologia Klinikoaren egoiliarrok asistentzia eta ikerketa jarduera batzuk estreinatu genituen ilusioz eta gogo biziz, Etengabeko Asistentzia eremuaren baitan, gure espezialitatearen egitarau ofizialaren ardatz nagusietako batean. Euskadiko Psikologia Klinikoa garatzerakoan mugarri izan ziren jarduerak. Horien artean Erandioko Antsietatea eta Depresioa artatzeko talde-terapia dago, oraingo honetan zorionak kantatzea merezi duena, laugarren edizioa bete baitu.

Talde terapeutiko horrek, profesionalek eta erabiltzaileek “asteazkeneko taldea” izena jarri diotenak, asistentzia-erantzuna eman nahi dio antsietatearen eta/edo depresio arina-moderatuaren sintomatologia duen paziente mota bati, Osasun Mentaleko baliabide espezializatuetan profesionalen agendak guztiz bete baititu eta, ondorioz, asistentzia-baliabideak gutxitu patologia larriagoak artatzeko eta ezgaitasun kasuetarako.

Baina, zergatik ekin talde-terapiaren bidez? Erantzuna argia eta erabatekoa da: “gehiago eta hobea gutxiagoren truke”. Talde-esparruaren gaitasun terapeutikoa nabaria baino nabariagoa izan da psikoterapiaren historian, baldin eta profesional adituek erabiltzen badute; teknika era egokian baliatu behar delako, eta ezin dugu horren zailtasuna gutxietsi. Gainera, planteamendu horrek asebetetzen ditu klinikatik kanpoko alderdi batzuk ere (gero eta erabakigarriagoak direnak), esate baterako, horren entzute handiko eraginkortasuna (osasun arloko helburu bat gauzatzea, ahal denik eta gasturik txikiena eginda); aparteko protagonismoa hartu duen hitza, hain zuzen ere, ekonomikoki horren garai gorabeheratsu honetan.

Sergi Andrés / Vital Arce


Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Una experiencia grupal: "los miércoles de Erandio"

Manuene Eguneko Ospitalea: paziente berriarengana hurbiltzen ikasten dugu

Manuene Eguneko Ospitalea egokitzen doa azken urteotan toxikoen kontsumoan gertatu diren aldaketei. Paziente “eredu” berri batek hurbiltze terapeutiko berria eskatzen du. Hori horrela, Manuenek hiru tratamendu lerro eskaintzen du:

Lehenengo tratamendu-lerroan dauden pazienteek oraindik ez dute ikusten substantzia-kontsumoak eragiten dien kaltea, baina susmoa dute erabaki bat hartzeko garaia hurbilago dagoela; horiek ibilbide motibazionala egingo dute.

Bigarren lerroan egongo lirateke kontsumoaren zergatiari buruz gogoeta sakona egin nahi dutenak eta, astean zehar zenbait terapiak lagunduta, drogetatik betiko urrundu nahi dutenak.

Badago hirugarren talde bat, aurrez tratamendu osoak burutu dituzten pazienteena. Horiek gaitasuna erakutsi dute abstinentzia tarte luzeei eusteko. Oraindik dute aukera bizitza-egitasmo berriak aurrera ateratzeko; horregatik eskaintzen zaie ibilbide integratzailea egitea.

J.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Juan Antonio Abeijón doktorearen diapositiba-erakusketa, Eguneko Ospitaleko ibilbide terapeutikoen inguruan

Agurrak…

Apirilaren 15ean, astelehenean, ospatu zen BOMSeko egoitzan Maria Echebesteren agurra, kargua utzi egin baitu. Maria zuzendari medikoa izan da sarea sortu zenetik, eta pertsona garrantzitsu bat BOMSen integrazioaren egitasmoan, Carlos Pereira zuzendari gerenteak azpimarratu bezala, hari zuzenduriko hitzaldi laburrean.

María BOMSeko Uribeko Eskualdeko burua izango da, Jose Antonio de la Ricaren ordez. Azken hori Osasun Sailak fitxatu du lankidetzan aritzeko Ekintza Soziosanitarioko Baterako Planaren garapenean. Biei opa diegu “indarra lagun izan dezatela” euren ibilbide berrietan.

M.L.

Posta elektronikoa modu eraginkorrean erabiltzeko gomendioak (3)

MEZUAREN GORPUTZA: LABUR-LABUR

Esaldi laburrek paragrafo amaiezinek baino eragin handiagoa dute. Beste aldetik, tresna mugikorretan, batez ere, pantaila oso txikia da eta ezin da azkar irakurri testuaren edukiaz jabetzeko.

Mezuak laburrak badira, Outlooken aurrebistaren bitartez, banan-banan zabaldu beharrean, irakur daitezke. Aurrebistari ematen diogu goiko tresna-barraren bitartez: ikusi: aurrebista automatikoa

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Red académica y de investigación española (RedIris). Normas de uso del correo electrónico. RedIris 2008 April 11 [citado 9 Feb 2012]

Osabide Globala bizkarrean (2)

PROGRAMATU GABEKO JARDUEREN ERREGISTROA (LARRIALDIAK, TELEFONO BIDEZKO KONTSULTAK, TXOSTENAK EGITEA,..)


--------------------------------------------------
* Hutsen zerrenda; joan den hileko alean “Informes de alta” egiteari buruzkoa
- Osabide Global-en bidez alta-txostenak egitea oraindik garatze bidean dago Bermeoko eta Zaldibarreko Ospitaleetarako.
- “Motivo de la Consulta” esparrua, O.G.ren historia klinikoan jasotakoa, ez da automatikoki iraultzen, txostena egin ahal izateko; aitzitik, “Antecedentes” eta “Impresión Diagnóstica”esparruak irauli ahal dira, besterik gabe.
--------------------------------------------------


A.S.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Registro de actividades no programadas (urgencias, consultas telefónicas, realización de informes...)
EX CATHEDRA

BOMSi behin betiko akreditazioa, Osasun Arloan Lanbide Anitzeko Irakaskuntza Unitate bezala

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Lanbide Antolamenduko Zuzendaritza Orokorretik ebazpena jaso dugu joan den apirilean. Horretan akreditazioa ematen zaio BOMSeko Lanbide Anitzeko Irakaskuntza Unaitateari egoilarrei prestakuntza emateko.

Gaur arte behin behineko akreditazioarekin jardun dugu, orain baieztaturik geratu dena. Horrek gure irakasteko gaitasuna handitzen du: Psikiatria arloko Barneko Mediku Egoiliar 3/urtean, Barneko Psikologo Egoiliar 1/urtean eta Barneko Erizain Egoiliar 4/urtean.

Zalantzarik ez dago BOMSi harro sentitzeko zioa ematen diola. Horrekin batera, esker ona eman behar zaio lagun askori, bereziki tutoreei eta gainerako profesionalei, egoilarren prestakuntzarekin konprometiturik daudenak eta lotura zuzena dutenak. Horiek akreditazioa ahalbidetu dutelako euren gaurko eta lehengo lanarekin.


O.M.

BOMS: IV. Jardunaldiak badatoz

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak IV. Jardunaldiak antolatuko ditu Euskalduna Jauregian ekainaren 6an eta 7an. Aurtengo edizioan “Etorkizuna, Berrikuntza Teknologikoa, Aldaketa Sozialak eta Osasun Mentala” izango dute aztergai.

Lehengo egunean adituek zuzendutako aldibereko tailerrak egingo dira: Errekuperazioa eta Gaixotasun Mental Larria, REHACOP tailerra eta Bideo-interbentzioko terapiako tailerra.

Bigarren egunean hainbat profesionalen parte hartzea izango da gai hauen inguruan: Errekuperazioa eta Gaixotasun Mental Larria, teknologia berriak osasunean erabiltzeko esperientziak, zientzia, etorkizuna, teknologia berriak eta giza-natura.

Izena emateko epea maiatzaren lehen astean zabalduko da eta maiatzaren 23an amaituko da.
TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Jaled Saleh-Agha Brijawij-i

Ekialde Hurbila da, historiako liburu guztien arabera, nekazaritza, artzaintza, idazketa eta lehenengo zibilizazioak agertu ziren lehenengo lurralde historikoa. Gainera, berezia da etengabeko ezegonkortasun politiko konplexuak sortzen dituen gatazka armatuak direla eta.

Komunikabideak etengabe ari zaizkigu informatzen Sirian gerra zibil odoltsua dagoela, Bashar al-Assad presidentearen jarraitzaileen eta Oposizioaren artean. Arrazoiak komunikabide horien bitartez dakizkigu, gutxi gorabehera, baina gatazka guztietan bezala, ez da informazio osoa ematen eta iturriaren araberakoa izaten da; izan ere, errealitatea konplexua izaten da.

Gertatzen ari dena hobeto ulertzen ahalegintzeko, kontuan izan behar dira talde bien interesak eta aliantza estrategikoak. Adibidez, Rusia, Siriaren betiko aliatua izanik, Tartusen du Mediterraneoan geratzen zaion itsasontzi-base bakarra; Siriak, bere aldetik, aurreko gatazken ondorioz, (1967 Sei eguneko gerra, Israelek Altos de Golá anexionatu zuen eta siriarrek bertatik kontrolatzen zuten estatu hebrearraren iparraldeko muga osoa ) Iranen aliatua da Israelekin duen gatazkan. Mendebaldeko herrialdeak, batez ere, Estatu Batuak, Oposizioaren alde daude, baina ez guztiz, al-Qaedaren elementuak sar baitaitezke. Panorama beltz honen aurrean, argi eta garbi dagoena da kaltetuena populazio zibila dela.

Jaled Saleh-Agha Brijawij, 80 hamarkadatik gurekin lan egiten duen osasun mentaleko erizaina, siriarra da Zaldibarko Ospitalean hasi zen lanean, gero Ortuellako osasun mentaleko zentroan, 9 urtez eta azkenik, Bilboko eguneko ospitalean (Garamendi) dago zabaldu zenetik eta bertatik eskaini digu elkarrizketa hau.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Jaled Saleh-Agha Brijawij-i
  2. Siria gatazka baino lehen
PERISKOPIOA

Raúl Velasco, idazlea eta Nikosia Irratiko ekoizlea, “Para todos la 2” saioak elkarriztetatuta

Gaixotasun mentalak komunikabideetan ikuspuntu ezkorra izan ohi du eta, kasu batzuetan, alarma soziala sor daiteke. Bat-batean estigmaren aurkako borroka-kanpaina suntsituta geratzen da.

Zorionez, salbuespenak badaude, hemen aurkezten dizuegunaren modukoa. “Para todos la 2”programan Raúl Velascori egin zitzaion elkarrizketa. Idazlea da eta Radio Nikosiaren produktorea. Eskizofrenia diagnostikatuta du eta gaixotasun mental larriaren ERREKUPERAZIOAren esanahiaren ikuspegi ederra ematen digu. “El escritofrénico. Un tratado sobre la curación de la psicosis” liburuaz ere hitz egiten du. Merezi du irakurtzea.

M.L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Entrevista a Raúl Velasco

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Bonbilla lantegia

Bilboko TAKera hainbat istorio heltzen da egunero. Horietako asko benetan bizi izandako istorioen kontaketa dira, beste batzuk irudimenak sorturikoak, eta badaude batek non kokatu ez dakizkienak, batzuen zein besteen zati bat dute eta.

Kontakizun hau, Sergiok paperean idatzitakoa, bere buruan irudikaturiko istoriotzat har liteke, eta ez da oinarritzen benetan gertatutako ezein gertakizunetan; baina gogoetara bultzatzen gaitu, ezagutzen dugun lagun askok bizi izandakoak izan litezkeelako uneren eta lekuren batean. Horrek kontakizuna errealitatera hurbiltzen du.

Norberari dagokio ezagutzea istorioan duen rola. Horrekin zer egin, guztion betekizuna da.

R.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bonbilla lantegia

2012/13ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Clasificación General - JORNADA 10
____Equipo________ J G E P TF TC Puntos
1 DURANGO______ 8 7 0 1 55 20__ 21
2 VITORIA_________8 6 0 2 45 29__ 18
3 BARAKA________ 9 4 2 3 44 37__ 14
4 BILBAO_________ 6 4 0 2 44 32__ 12
5 ARGIA __________8 3 2 3 27 28__ 11
6 ZAMUDIO________5 3 1 1 20 17__ 10
7 AVIFES__________8 3 1 4 20 32__10
8 MONDRAGON____ 6 2 1 3 30 30__ 7
9 ERAGINTZA ______7 2 0 5 19 33__ 6
10 ZALDER_________7 1 1 5 27 39__ 4
11 URIBE COSTA___ 6 0 0 6 14 48__ 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Mariano Bustamanteren trebetasun grafikoak

Badakigu Lmentalaren aurreko aleengatik (Lmentala 3) Mariano Bustamante doktorea lehenengo zuzendaria izan zela Instituto Neuro Psiquiátrico Nicolás Achúcarro distiratsu berrian, eta baita lehenengo kontsultategiaren sustatzaile ere Bizkaiko Probintzia Zerbitzu Psikiatrikoan, 1966an (Lmentala 1).

Pertsonaia ospetsu horri buruzko ezagutza areagotzeko, haren biografia ekarri dugu hizpidera erantsitako dokumentuan. Horrekin batera, Lmentalerako lehenengo albiste esklusibo bezala!, gehitzen ditugu Bustamante doktore berak egindako irudi batzuk, tartean familiako argazki bat dagoela (bera 4 urterekin, erdian), joan den mendeko hasierako urteetakoa. Material grafiko horiek berreskuratu ditugu bere familiaren eskuzabaltasunari esker eta Iñaki Markez gure lankideari esker, bilduma pertsonalean gordetzen dituena.

Erantsitako dokumentua: Iñaki Markez. El Dr. Mariano Bustamante, un neuropsiquiatra de la generación del 27. Norte de salud mental. 2005; 24: 63–68.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Norte de salud mental. 2005; 24: 63–68

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

Durangoko Eguneko Ospitaleko sukaldaritza. Gaur “Txahal-xerrak arrautza eta irinetan pasatuta ”

Ondoren esango dizuegu nola egin ditugun txahal-xerrak: alde batetik arrautzak irabiatu behar dira plater batean eta horrekin batera, beste bat prestatu behar dugu ogi birrinduarekin. Xerrak irabiatutako arrautzetan pasatu eta gero ogi birrindutik pasatu eta erretilu batean utzi.

Patatak zuritu eta zatitu ondoren, oliotara bota, zartagin batera. Ondoan beste zartagin batean arrautza eta irinetan pasatutako xerrak frijitu eta zartagin biak zaindu, buelta eman erre ez daitezen.

Irudietan erakusten dizuegu nola egiten diren.

On egin!

T.R. (DUE) / A.C. (Auxiliar de enfermería) / M.G. (Auxiliar de enfermería) / E.G. (Terapeuta Ocupacional)

Argazki bilduma

Txori-Herri Medical Journaleko (I) iragarkiak. Kortxolix

Lmentalaren konpromiso garbia da iraganeko materialak irakurleontzat berreskuratzea, bai duten berezko balore historikoagatik, bai duten bistako interes artistikoagatik. Oraingo honetan atsegin dugu iragarki serie txiki bat berriro editatzea baldintza biak batzen dituelako. Alde batetik, arlo historikoa, Txori-Herri Medical Journal klasikotik dator-eta; eta bestetik, alde artistikoa, azken hori irakurleak berak balioetsiko du (irakurleak ere barkatu beharko ditu gustu txarreko ohartxo eskatologiko batzuk, baita gure gertuko auzokideen gainean egindako gehiegizkoren bat ere; egia esan, erraz justifika daitezkeenak, egilearen gaztetasun ausarta eta lotsagabea kontuan hartuta).

Egilea Jon Lizarraga da. Garai hartan MABE Zamudioko Ospitalean estreinako urratsak ematen zituen, eta gaur egun Ezkerraldeko Bitarteko Egiturak koordinatzen ditu.
Mila esker Jon, irudien erreprodukzioa utzi izanagatik. Barkatzen jakingo dute.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Anuncio Kortxolix

Argazki bilduma

Irakurgaia: Monte Miseria

Samuel Shem (1944an jaio zen, Stephen J. Bergman bezala), amerikar psikiatra eta eleberrigilea da, “La Casa de Dios”, klasikoak ezagutzera emana, 1978an argitaratua. “Monte Miseria” 90eko hamarkadaren amaieran plazaratu zen; lehenengo liburuaren aztarna berantiarra da, zeinetan psikiatria osoa eta psikiatrak ederto astintzen dituen.

“La Casa de Dios”en, Roy Basch protagonistak, ospe handiko ospitale bateko bere egonaldiaren berri ematen du, zeinetan osasun sistema zorrotz batek zukutu egiten duen. Sistemak balore handiagoa ematen dio itxurari, pazienteei eskainitako zerbitzuari baino. Eleberriaren amaieran, Royk “pikutara joateko” esaten die bere zaintzaileei eta kontseilariei; eta gizatasunik gabeko medikuntzaz gogaiturik, erabakia hartzen du psikiatrian espezializatzeko, ea medikuntzaren adar horrek aparteko zentzua gehitzen dien bere lanbideari eta bokazioari.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Monte miseria

Don Celes. “ISRS izeneko antidepresiboen aurretik” (1971)

Luis del Olmo. "Don Celes. Desventuras de un personaje de tinta china". Ed. CLA. Bilbao, 1971.

Argazki bilduma

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Juan A. Abeijón Merchán, Sergi Andrés Fradera (S.A.), Garbiñe Apraiz Urigüen, Nieves Belacortu Araquistain (N.B.), Ainhoa Bilbao Maiza, Vital Arce Echevarria (V.A.), Araceli Caballero Bengoa (A.C.), Ramona Casado Angoitia (R.C.), Rubén De Pedro Ullate (R.D.), Jose M. Díaz Zorrozua (J.D.), Mariasun Garay Arostegui (M.G.), Maite García Fernández (M.G.), Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez (E.G.), Begoña Iriarte Campo (B.I.), Arantza Iribarren Corera (A.I.), Jon Lizarraga Sobrino, Mónica López Ortiz (M.L.), Iñaki markez Alonso, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Maite Pereda Muñoz (M.P.), Teresa Rodríguez Burgos (T.R.), Jaled Saleh-Agha Brijawij, Adela Sanz Cañibano (A.S.), Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK