Lmentala 11. zk. / nº 11 - 2013ko uztaila / julio 2013
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Uribe-Areetako eguneko ospitalea

Uribe-Areetako eguneko ospitale berria Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko bitarteko asistentziala da. Zentro honek eguneko etengabeko arreta intentsiboa ematen die osasun mentaleko arazoak dituzten Getxoko eremu geografikoko pertsonei, modu anbulatorioan. Buru-nahasmendul larriak dituzten pertsonentzako bitarteko baliabide eta ospitalizazioaren ordezko aukeren sarearen barruan dago.

Gaur egun sarean hamalau eguneko ospitale daude Bizkaiko eremu geografikoan banatuta eta Tratamendu Asertibo Komunitarioko bost talde eta 500 paziente baino gehiago artatzen dituzte gaur egun.

Areetako eguneko ospitaleak eskualdeko baliabide asistentzialak indartuko ditu, bereziki, Uribe Eskualdean ezgaitasunari lotutako buru-nahasmendu larriak dituzten pertsonei zuzenduak, eskuragarritasuna hobetuz eta errehabilitazioa eta gizarteratzea lortzeko prozesuak erraztuz. Horrez gain, ospitaleetako egituretan emandako zerbitzuak, kasu honetan, Zamudioko Ospitalean zegoen errehabilitazioko eguneko ospitalean ematen zirenak berriztatu egin dira. Aipatutako eguneko ospitalea errehabilitazioko unitatean zegoen eta azken 15 urteotan buru-nahasmendu larria duten Bizkaiko lurralde osoko pertsonei eman die arreta, besteak beste, Uribe eskualdeko 20 paziente baino gehiagori. Baliabide hau berrantolatzea eta Areetara lekualdatzea aurrera pausua da eskuragarritasuna, normalizazioa eta gizarteratzea hobetzeko eta eredu asistentzial komunitarioa garatzeko. Zentroak eremu komunitarioan arreta emango die udalerri horretatik Bizkaiko beste eguneko ospitale batzuetaraino edo Zamudioko Ospitalera bertaraino joan behar izan dutenei. Uribe eskualdeko osasun mentaleko baliabide komunitarioak osatzen ditu, osasun mentaleko zentroan bertan dagoen Algortako Uribeko eguneko ospitalearekin batera.

Eguneko ospitalean diziplina anitzeko taldea dago eta eskualdean artatzen duten osasun mentaleko langile eta bitartekoekin koordinatuta lan egiten du. Jarduera asistentziala da osasun mentaleko arazo larriak dituzten eta komunitatean euskarri hurbila eta intentsiboa behar duten pertsonei eguneko arreta ematea. Helburu nagusiak dira errehabilitazioa, gizarteratzea, berriro gaixotzeak eta berriro ospitaleratzeak prebenitzea. Buru-nahasmendu larriaren prozesu asistentzialaren barruan dago.

Zentroa laster hasiko da martxan eta hogeita hamar pazienterentzako lekua du, astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 15:00etara.


Jose Uriarte

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Uribe-Areetako eguneko ospitalea

Erlazionaturiko Loturak

  1. Deia (2013/06/20)
  2. El Correo (2013/06/20)

Argazki bilduma

Gernikako OMZ Gernikako ospitale berrira lekualdatu da

Joan den ekainaren 10ean inauguratu zen formalki Gernikako Ospitalea, lehen EHZ (Erresoluzio Handiko Zentroa) deiturikoa, Galdakao-Usansolo Ospitalearen menpekoa. Duela 10 urte hasi zen proiektua Busturialdeko eta Lea Artibaiko (Markina, Ondarroa eta Berriatua izan ezik) 56.000 auzokideri arreta emateko.

Ospitaleak oraindik ez du oherik izango eta honako zerbitzuen basea izango da: etxeko ospitaleratzea, neurologia, erradiodiagnostikoko probak (TAK eta mamografiak) oftalmologia, errehabilitazioa eta ZIU mugikorra. Aurreikusita dago urrirako larrialdien zerbitzua zabaltzea eta datorren urterako kirurgia anbulatorioa. Horrez gain, egun horrexetatik aurrera Gernikako osasun mentaleko gure zentroaren egoitza berria dugu.

OMZ berriak abantailak ditu instalazio berriengatik, argitasun handiagoa du eta metro karratu asko ditu erabilgarri, bulego gehiago eta denek erabiltzeko eremuak ditu, erantsita doan argazki erreportajean ikus daitekeen moduan.


O.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Noticia en El Correo (10/06/2013)
  2. Noticia en Deia (10/06/2013)
  3. Noticia en Deia (11/06/2013)

Argazki bilduma

Bermeoko sutea

Joan den 11n Bermeoko sute famatuarekin jaiki ginen. Zorionez, ez zen inor hil eta emergentzietako taldeko 5 zauritu baino ez ziren egon, baina beste mota bateko galerak egon ziren. Hau da osasun mentaleko zentroko taldearen ikuspuntutik kontaketa/berria/azterketa.

(gehiago irakurtzeko erantsitako fitxategian)

Gorka Rodríguez

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berria osorik
  2. Bermeo sutan bideoa

Argazki bilduma

Berri gehiago Bermeoko jaiaz

Ekainaren 13an ospatu zen Bermeoko Ospitalean urteroko jaia. Ainhoa Zalabarria terapeuta okupazionalak diosku:

"... antza denez, ez dago memoriarik, ez artxiborik ospitalean idatzia dokumentatzeko. Nik monitoreengandik jaso dudana da 1971ra arte jaia ekainaren lehenengo astean egiten zela, Corpus egunean, igandean kanpora begira, ateak zabalik jai bat egiteko eta gaixoen senideak eta herriko jendea etortzeko; horrela gaixotasun mentala partekatu eta ezagutarazi nahi zen gaixotasunarekin lotutako eragin soziala eta estigma murrizteko. Futbito txapelketak egiten ziren senitarteko eta pazienteen artean, pazienteek laborterapian egindako produktuak saltzen zituzten, zezen mekanikoa zegoen eta jarduera ezberdinak.

90. hamarkadatik aurrera eguneko zentroetako erabiltzaileei egiten zitzaien gonbitea jai hau partekatu eta gozatzeko, ospitalez kanpoko bitarteko baliabideak hurbilagotik ezagutzeko eta pertsonen arteko harremanak sustatzeko.

Gaur egun ekainaren lehengo ostegunean (aurten ez) egiten da eta gaur ere kanpoko baliabideetako senide eta lankideei jaiaz gozatzeko gonbidapena luzatzen zaie" .

Argazki bilduma

Euskara Lan-talde Teknikoa abian jarri du Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak

Pertsonal buruaren zuzendaritzapean, langile talde batek hartzen du parte organoan, 2013ko maiatzean osatu denetik.

Lan-kategoria ezberdinetako ordezkarien zeregina izango da Euskara Planaren inguruan helburuak proposatzea eta hartutako neurriak ezagutzera ematea; eta horiekin batera, etengabeko prestakuntzan, euskaraz lan daitezkeen gaiak proposatzea.

Lan-talde teknikoak euskararen erabilera erraztu nahi du erabiltzaileen eta langileen artean. Azken horiek ere badituzte proposamenak egiterik aipaturiko ildoetan.

Azken helburua asistentzia kalitatea hobetzea izango da, komunikazio bideak egokituz.

J.D.

Aldaketak errehabilitazioan

Ekainaren amaieran, Concha Peraltak Zaldibarko Ospitaleko azpiakutuen unitateko burutza utzi du eta Zamudioko Ospitaleko Errehabilitazioko unitateko burutza hartu du. Orain arte hor Uxue Picaza egon da eta orain Uribe Eskualdeko haur eta gazteentzako talde asistentzialera joan da. Biak izan dira profesional onak eta beren zerbitzuetan horrela aitortzen zaie. Zorte ona opa diegu lanpostu berrietan.

Jose Uriarte

Argazki bilduma

BOMSek ekarpena egiten du basafauna berreskuratu eta irauteko

Noizbait pentsatu al duzu zer egiten duen BOMSek iraungitako materialekin eta erabiltzen ez diren gauzekin; hala nola, altzariak, ordenagailuak, eta abar? Baduzu BOMSek eta bere profesionalek parte hartzen duten elkartasun kanpainen berririk?

Bermeoko Ospitaleak, adibidez, urteak daramatza saharar herriari laguntzen. Gehienetan, zeuek eskatzen duzue Sareak laguntzeko, ezagutzen eta parte hartzen duzuen ekimenetan. Hori da Itxaso Santamaria Ortuellako EZHTko (Eguneko Zentro Terapeutiko Hezitzailea) erizainaren kasua. Berak eman zigun material medikoa biltzeko kanpainaren berri, Badajozeko zentro baten alde. Zentroak basafauna berreskuratzeko 1000 animalia inguru artatzen ditu urtean, eta gaur egun kinka larrian dago.

AMUS izeneko zentroa kudeatzen duen elkarteak eskerrak emateko gutun eder bat bidali digu eta zuekin partekatu nahi izan dugu.

Informazio gehiago dago eskuragarri bere Web orrian: www.amus.org.es

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Gutuna

Koordainketa farmazeutikoa indarrean sartu da Euskadin

Uztailaren 1etik aurrera aplikatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan ekarpen farmazeutiko berria 16/2012 ELD-ren arabera. Horrek esan nahi du Euskadin bizi diren herritarrak medikamentuak errentaren arabera ordaintzen hasiko direla.

18.000 eurotik gorako errentak dituztenek %50 ordainduko dute, hortik behera daudenek %40 ordaintzen jarraituko dute eta 100.000 eurotik gorako errentak dituztenek %60. Pentsiodunek araubide ezberdina izango dute eta, oro har, botiken %10 ordainduko dute. Ordaintzeko salbuetsita dauden taldeak dira ezgaitasuna dutenak, diru-sarrerak bermatzeko errentak edo kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenak; denbora luze langabezian egon ondoren subsidioa agortu dutenak.

Euskadin ezarritako sistemak ekidingo du herritarrek aurretiaz kostu osoa ordaintzea, beste erkidego batzuetan gertatzen den bezala.

Herritarren zalantzak eta /edo gorabeherak argitzeko Zuenean 012 telefonoaren bitartez jarri da CAU (Erabiltzaileak Atenditzeko Zentroa) euskarri-sistema bat . Langileen zalantzak argitzeko telefono hauek jarri dira: 945016470 edo 945071963.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuetan

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Nota de prensa
  2. Instrucciones para profesionales sanitarios
  3. Preguntas y respuestas sobre el copago

Osabide Globala bizkarrean (4)

PAZIENTE BERAREN EBOLUTIBO EZBERDIN BIREN ERREGISTROA EGUN BEREAN (ADIBIDEZ, BAT, ARRUNTA, ETA BESTEA, ISILPEKOA)

Adela Sanz

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Registro de dos evolutivos diferentes del mismo paciente en el mismo día

Posta elektronikoa modu eraginkorrean erabiltzeko gomendioak (5)

Postak irakurtzea

Mezu bat erantzun aurretik, ziurtatu behar dugu bertan adierazitakoari ez diotela dagoeneko erantzun mezua jaso duten gainerakoek. Horretarako, gaiarekin zerikusia duten mezuak eta oraindik zabaldu gabe daudenak irakurriko ditugu. Litekeena da gai errazak lehendik erantzunda egotea.

Outlook-ek arauak jartzeko aukera ematen digu postak jasotzeko modua hobetzeko eta karpetetan biltzeko eta gero kudeatzeko. Arauak sortzeko goiko barrara joan behar dugu: Tresnak – Arauak eta alertak.

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Red académica y de investigación española (RedIris). Normas de uso del correo electrónico. RedIris 2008 April 11 [citado 9 Feb 2012]

DPBLO, arraioa! (1). Datu pertsonalen fitxategien inskripzioa

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren (DPLO) aplikazioari buruzko lehenengo bineta honekin hasiko dugu, umore grafikoaren bitartez, eguneroko jardueran aplikatzeak dakarrena hobeto ulertzeko prestatu dugun istorio multzoa. Horretarako, egunero gerta daitezkeen egoera errealak deskribatuko ditugu, hausnartu arte ez baikara askotan konturatzen izan dezaketen eragina. Beraz, edozein lankidek gogoratzen badu DPBLO aplikatu behar duen egoera erreal batean kontatuko ditugun istorioren bat, gure helburua bete dugu.

J.L, L.P, J.Me, E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. ¡Jopé, con la LOPD! (1) Inscripción de ficheros de datos personales (comic).
EX CATHEDRA

Errekuperazioa eta buruko gaixotasun larria

BOMSeko IV. Jardunaldien harira, lantegi pare bat garatu ziren “errekuperazioaren” inguruan. Mariasun Garaik eta Maite Peredak zuzendurik, 70 bat parte hartzaile elkartu ziren, profesionalak eta erabiltzaileak barne.

Gaian sartzeko emandako eduki teorikoez eta bideoaz gain, interesgarriena izan zen, zalantzarik gabe, talde txikietan eztabaidatzeko aukera izatea; guztiok berdintasunetik, errekuperazio ereduan sakontzeko beharrezkoak diren faktoreei buruz; eragina duten eta beharrezkoak diren faktoreei buruz, hain zuzen ere.

Abagunea izan zen, halaber, DREEM delakoa (Errekuperaziorako ingurune lagungarriak garatzeko neurria) hizpidera ekartzeko, orain itzulpen garaian dagoena. Horrek gure asistentzia-testuingurua hobeto ezagutzeko aukera eman ahal digu, errekuperazioan laguntzeko jarduerak garatzeko dagoen aukera dela eta.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Presentación sobre el concepto de "recuperación"
  2. Conclusiones del Taller sobre Recuperación.

Teknologiak eta etorkizuna BOMSeko IV. Jardunaldietan

BOMSeko IV. Jardunaldietako bigarren eguna interesgarria ez ezik, dibertigarria ere izan zen. Mariasun Garayk eta gaixotasun mental larria duten pertsona bik (Iñigo eta Jose Miguel) aurkeztutako errekuperazioaren tailerraren laburpenarekin hasi zen goiza eta euren esku-hartze zoragarria amaitu zutenean azpimarratu zuten gure jardunaldietara gonbidatzea estigmaren aurka borroka egiteko modu bikaina zela.

Teknologia berrien mahaiak zenbaitetan irribarrea eragin zion publikoari. Luxuzko txostengileak izan genituen eta azaldu ziguten zer egin dezakegun interneteko tresna errazekin eta nola erabiltzen ari diren teknologiak osasun mentalean eta medikuntzako beste espezialitate batzuetan (3D inprimagailua, mugikorretarako aplikazioak, etab.).

Carlos Pereirak eta María Aguirrek, Osasun Saileko Ikerkuntza eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak, itxi zituzten jardunaldiak.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Organizaciones sanitarias y web 2.0
  2. Juego en entorno no lúdico
  3. Ciencia ficción y salud mental
  4. Conviviendo con robots

Erlazionaturiko Loturak

  1. Acceso a presentación Tecnología, ni contigo ni sin ti

Argazki bilduma

Los escenarios de la Salud Mental. XXV Jornadas Nacionales AEN

AEN-ren Jardunaldiak direla eta.

Joan den ekainean ospatu dira Almagron (Ciudad Real) AEN-ren XXV. Jardunaldi Nazionalak eta bertara Euskal Herriko profesional asko joan ziren, batez ere, Bizkaitik.
Amaierako hitzaldia Rafael Bengoa sailburu ohiak eman zuen kronikotasunari buruzko estrategien gainean eta horrez gain, neurozientziari buruzko mahai-inguruetako bat Basurtuko Ospitaleko lankideek antolatu zuten.

BOMSetik Fernando Gonzalez egon zen “Simposio sobre Infancia y Adolescencia”-n; horrez gain, lau poster aurkeztu zituzten egoiliar batzuek beste eredu asistentzial batzuetako kide garrantzitsu batzuekin batera. Jardunaldien gaineko berri laburra idatzi du Vital Arcek (BOMSeko Diziplina anitzeko irakaskuntzako unitatea – UDMko BAPE-4) eta erantsita dago. Erantsita daude, halaber, aurkeztutako lau posterrak:

**** Evaluación psicométrica de personalidad y trastorno mental en pacientes diagnosticadas de fibromialgia: Vital Arce Echevarría (BOMS), Laura Narro Moreno (BOMS), Sergi Andrés Fradera (BOMS), Jose María García Regidor (BOMS), Ander Retolaza Balsategui (Basauriko OMZ-BOMS), Arantza Iribarren Corera (Zamudioko Ospitalea-BOMS)

**** Alternativas de intervención del psicólogo clínico en atención primaria: experiencia de tratamiento grupal de psicoprofilaxis en la menopausia: Jose María García Regidor (BOMS), Sergi Andrés Fradera (BOMS), Vital Arce Echevarría (BOMS), Laura Narro Moreno (BOMS), Karmele de la Iglesia (Leioako osasun zentroa), Itziar Cabieces Ibarrondo (Leioako osasun zentroa)

**** Conducta suicida y trastorno límite de la personalidad: A propósito de un caso clínico. Bárbara Gallastegui Amores (Galdakao- Usansolo Ospitalea), Gotzon Amenedo Oñate (Galdakao-Usansolo Ospitalea), Concha Peralta Rodrigo (Zaldíbarko Ospitalea-BOMS), J. García Cano (Zaldíbarko Ospitalea- BOMS), Ramona Casado Angoitia (Zaldíbarko Ospitalea-BOMS)

**** Mitos sobre el suicidio en el trastorno límite de la personalidad. Bárbara Gallastegui Amores (Galdakao-Usansolo Ospitalea), Gotzon Amenedo Oñate (Galdakao-Usansolo Ospitalea), J. García Cano (Zaldíbarko Ospitalea- BOMS), Concha Peralta Rodrigo (Zaldibarko Ospitalea- BOMS) Ramona Casado Angoitia (Zaldibarko Ospitalea-BOMS)

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Los Escenarios de la Salud Mental (Crónica)
  2. Evaluación psicométrica de personalidad y trastorno mental en pacientes diagnosticadas de fibromialgia (póster)
  3. Alternativas de intervención del psicólogo clínico en atención primaria: experiencia de tratamiento grupal de psicoprofilaxis en la menopausia (póster)
  4. Conducta suicida y trastorno límite de la personalidad: A propósito de un caso clínico (póster)
  5. Mitos sobre el suicidio en el trastorno límite de la personalidad (póster)

Argazki bilduma

Gorputza eta nerabezaroa

Bartzelonan maiatzaren 24an eta 25ean egon nintzen topaketa honetan “ IV Jornadas de la Asociación Internacional para la Psicoterapia y el Psicoanálisis Relacional (IARPP)”, hemen duzue erantsita topaketa horretan ikasitakoari buruzko gogoeta.

Dei diezaiogun EL SENTIR CORPORAL DE LA MENTE SUFRIDORA. Erantsitako dokumentuan irakur dezakezue.

Itsaso Santamaría Sanz (Ortuellako ZHT-ko erizaina)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. El sentir corporal de la mente sufridora (crónica)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Cuerpo y adolescencia. 4ª Reunión IARPP (Web)
TXOKO-BOMS

Gaizka Portillori elkarrizketa

Biologiaren ikuspuntutik, gizakiok Homo Sapiens (latineko “homo” gizona eta “sapiens, jakintsua) deritzon animalia espeziea gara. Hominido “jakintsu” honen ezaugarria eboluzio-berrikuntzak dira: harrizko eta hezurrezko tresna desberdinak, erritualak eta, batez ere, figurazko artearen agerpena errealitatea islatzeko, unea harrapatzeko gero gogoratzeko eta, beharbada, etorkizun ezezagunari aurre egiteko modua.
Milaka urtetan gizakiaren eboluzioa teknikaren hobekuntza motela izan zen eta horrekin batera pentsamenduaren eraldaketa eta horren isla artean.Hala ere, XVIII. mendearen bigarren zatian eta XIX. mendearen hasieran industriaren iraultza heldu zenean, eboluzioaren prozesuak izugarrizko aurrerapena izan zuen ikuspuntu teknologikoaren aldetik eta horrek pentsamendua eta artea aldatu egin zituen.
XIX. mendean argazkilaritza agertu zen eta horrek aldaketa ekarri zuen. Zein zentzu du errealitatea irudikatzeak pintura eta eskulturaren bidez, errealitatea zuzenean hartzen bada argia jasoz? Hementxe egon daiteke figurazko adierazpenetik urruntzen diren lehenengo mugimendu artistikoen jatorria. Dena den, argazkilaritzak ere garapen teknologikoa izan du, komunikabide tresna bezala eta, jakina, adierazpen artistiko bezala eta arte hau bihurtu du homo sapiens-en garapenaren azken mende bietan gertaturiko aldaketen oroitzapen kolektiboa.

Lmentalaren ale honetan Gaizka Portillori, BOMSeko lankideari, egin diogu elkarrizketa. Argazkilaritzaren zaletu amorratua da. Berak ematen dituen erantzunetan ikusi ahal izango dugu zer ezkutatzen den artista baten atzean, zein trikimailu gordetzen dituen eta, batez ere, nola egiten diren hainbeste sentimendu eragiten dizkiguten argazki horiek.

Gaizkaren argazki-albuma

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Gaizka Portillori elkarrizketa

Erlazionaturiko Loturak

  1. Galería fotográfica de Gaizka Portillo
PERISKOPIOA

Sarea Komunikabideetan

Azken hilabeteotan askotan agertu da BOMS komunikabideetan arrazoi desberdinak direla medio: Bioeskolaren aurkezpen “ofiziala”, zentro berrien inaugurazioa -Gernikako OMZ Erresoluzio Handiko Zentroan, Uribe eskualdeko eguneko ospitalea Areetan, etab.-

Oraingoan bi berri dakarzkizuegu:

Los abuelos están tristes: El Correon argitaratutako artikulua, bizitzaren azken faseko depresioari buruz Juan Medranok idatzi duena.

En Euskadi tenemos una red de Salud Mental viva, compleja y en movimiento: El Médico aldizkariak eta Bamberg y Lundbeck izeneko fundazioak antolatutako Euskal Herriko osasun mentalari buruzko lan-bilera baten berri laburra, non parte hartu baitzuten Carlos Pereirak, Jose Uriartek eta Francisco Chicharrok.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Reunión Salud Mental en Euskadi

Erlazionaturiko Loturak

  1. Los abuelos están tristes
LEHENENGO PERTSONAN

Joan den ekainaren 7an jokatu zen Euskadiko osasun mentaleko zentroen arteko areto-futboleko XVI. Ligaren finala Barakaldoko Lasesarre kiroldegian. 16 urte daramatzagu borrokan dagoeneko. Aurten 11 taldek hartu dute parte: ARGIA, AVIFES, BARAKALDOKO EO, BILBOKO EO, DURANGOKO EO, ERAGINTZA, ARRASATE, URIBE-KOSTAKO EO, GASTEIZ, ZALDER eta ZAMUDIOKO EO.

Final handia Arrasate eta Gasteizko taldeen artean jokatu zen. Lehia handia egon zen, azkenean markagailuak adierazi zuen bezala, Arrasatek 3-2 irabazi zuen ozta-ozta eta edizio honetako txapelduna izan da.

Javi Peña (Barakaldoko EOko monitorea)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Final XVI Liga de Fútbol Sala de Salud Mental de Euskadi (Crónica)

Argazki bilduma

Rosana: “ ameslari@k ezin dira bezatuak izan !!!!!

Rosana Ermua hiribilduan bizi da, gozatu egiten du marrazkien eta margolanen bidez mintzatzen; zehaztasun oso finarekin daude landuta eta kolore bizi dardarkariak dituzte. Bere konposizioei halako alegiazko aire iradokitzailea darie, zeintzuetan onirikoa miresgarriarekin nahasten den, zeintzuetan ametsetako paisaiak eta ustekabeko erretratuak birsortzen dituen.

Lanak gauzatzeko hainbat euskarri erabiltzen ditu, gehienetan paper arrunta, baina baita tamaina ezberdinetako kartulinak, okumena eta beste batzuk ere. Azaldu du “zuritan” hasten dela margotzen, aurretiazko ideiarik erabili gabe, eta arituz sortzen duela, teknika pertsonalaz baliatuz, puntuekin, marrekin, biribilekin, karratuekin,…itxura eta ehundura ezberdinetako irudi geometrikoekin; eta horrela jarraitzen du, euskarriaren eremu guztiak betetzeraino. Erabiltzen dituen materialak “pilot” boligrafoak izaten dira, errotuladoreak, koloretako lapitzak, akuarelak eta errotuladore iraunkorrak, zuriak eta zilar kolorekoak.

Bere artelanak Ermuko kafetegietan eta jatetxeetan daude ikusgai. Bere lanen erreprodukzio batzuk salgai dauzka, 10 eurotik gora (originalen kopiak dira, argazki-paperean egindakoak, DIN 3 edo DIN 4 tamainan, marrazki originalaren neurria nolakoa den). Norbaitek horietako irudi iradokitzaileren bat eskuratu nahi badu, harremanetan jar daiteke berarekin, Ermuko Eguneko Ospitalearen bitartez.

O.M.

Argazki bilduma

Berri gehiago Bermeoko jaiaz

Ekainaren 13an ospatu zen Bermeoko Ospitalean urteroko jaia, Lmentalaren aurreko alean aurreratzen genuen moduan. Orduan azken urteotan jai hori iragartzeko programak ere jartzen genituen berrian.

Ale honetarako, Bermeoko eguneko ospitaleko pazientea den Ekaik idatzitako berri labur bat dugu, bertaratuetakoei egindako elkarrizketez hornitua.

Eta berria osatzeko, jaian saltzeko eguneko ospitalean hilabeteetan egindako bitxi batzuen irudiak ditugu.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Cronica y entrevistas Fiesta Bermeo 2013

Argazki bilduma

Tantxangorria

Asteazken batean txori kantari bat agertu zitzaigun poz-pozik. Biharamunean marrubiak, ogia eta ur pixka bat eman genizkion. Indarberritzen ari zela zirudien, hegaz egiten ere hasi zen gelatik.Kutxatxo batean utzi genuen eta hara non biharamunean hilik aurkitu genuen. Bere irudiak oroitzapen labur bat utzi du gure bihotzetan. Txoritxoaren argazki batzuk erasten ditugu.

Besarkada bat. Agur.

Jose Carlos Durantes
Ermuko EO

Argazki bilduma

Ni, Karles.

Gorago aipatu ditugu AEN-ren jardunaldi nazionalak Almagron eta Bizkaitik han egin ziren ekarpen ezberdinak. Han jakin zen nortzuk izan ziren lehiaketa garrantzitsu biren (egoiliarrentzako kasu klinikoena eta istorio laburrena) irabazleak. Lehiaketok garrantzitsuak dira nazioartean eta gure lurraldetik koordinatuak izan ziren.

Istorio finalista batzuk liburu moduan editatu ziren eta han bertan aurkeztu zen. Orain Lmentalan lehiaketan irabazi zuen istorioaz goza dezakegu. Sergio Allepuz Giral egileak eskizofreniak jotako 48 urteko hildako lehengusu nerabeari eskaini zion eta baimena eman digu.

Liburuak 50 bat istorio jasotzen ditu, gaixotasun mentalarekin harremanen bat duten pertsonek idatziak, bai paziente moduan, bai senitarteko, lagun edo Espainiako eta Latinoamerikako profesional moduan. Erreferentzia bibliografikoa: Óscar Martínez Azumendi eta Irantzu González Llona (Comps). Escenarios. Colección Estudios nº 50. Asociación Española de Neuropsiquiatría. Madrid, 2013. 292 pp.


O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Yo, Karles.
ATSEDENALDIA

Durangoko Eguneko Ospitaleko sukaldaritza. Gaur: “Mingaina saltsan tomatea eta piperrekin”

6 Lagunentzat

Osagaiak:
. 20 xerra mingain egosia
. 2 piper gorri
. Tomate naturala (500 gramoko lata bat)
. Tipula bat
. Gatza
. Olioa

Prestatzea:

Piperrak garbitu eta zerrendatan ebakiko ditugu.
Baratxuria eta tipula xehatuta zartaginean jarri, olio berotan; gero piperrak gehitu.
Bost minutuz egiten utzi eta tomate naturalarekin nahastu.
Beste alde batetik, mingain xerrei gatza bota, irinetan pasatu, eta arrautzetan ongi busti eta gero, frijitu.
Saltsa prestaturik dagoenean mingaina gehitu eta egonean utzi 5 minutuz.

Bada ordua saltsan egindako mingain platerkada on bat jateko!

On egin!

Nieves Belacortu, Araceli Caballero, Eneko Gutiérrez, Mª Teresa Rodríguez.

Argazki bilduma

Hacia el Amanecer (Seix Barral)

Michael Greenberg New Yorkeko idazlea da eta eleberri honetan kontatzen du Sallyk, bere alaba nerabeak, 1996ko udan jasan zuen gertaera maniako psikotiko zalapartatsua. Garai hura zaila eta nahasia izan zen idazlearentzat. Greenbergek deskribatzen du sentitzen dituen harridura eta ezintasuna, alabaren gaixotasunaz bizi bitartean. Uda garaiko bero errean kokatzeak giro zamatsua eta presio-ukitu egokia ematen dizkio kontakizunari. Hori gutxi balitz bezala, kontakizunaren arabera, Greenbergek psikosi kronikoak jotako anaiaz arduratu behar du aldi berean.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Comentario completo

Mierdavit ®

Psikofarmako klasikoen ezaugarria zen idorreria itzela sortzea. Horrek ekartzen zuen tratamenduei hainbat laxante gehitu behar izatea (eta esan behar da medikamentu horiek gaur eguneko Osasun Sistema Nazionalak ez dituela finantzatzen, kasu jakin batzuetarako izan ezik).

Produktu askorekin probak egiten baziren ere, lagun askok ez zuen lortu idorreria arintzea, eta berdin gertatzen zen arazoak medikazio psikiatrikoarekin zer ikusirik ez zuenean. Eta hara non, Mierdavit® heltzen den; produktu miragarria, harrigarria, Zamudioko Ospitaleko kafearen barrukoei eragiteko gaitasunean oinarritua. Aparteko aurkikuntza horri esker, mundu guztiak bazuen egunero ongi obratzea.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Mierdavit ®

Don Celes. "Licantropía" (1976)

Luis del Olmo. "Don Celes. Desventuras de un personaje de tinta china". Ed. CLA. Bilbao, 1976.

Argazki bilduma

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Sergio Allepuz Giral, Garbiñe Apraiz Urigüen, Arrate Azkarraga Bilbao, Vital Arce Echevarría, Nieves Belacortu Araquistai, Ainhoa Bilbao Maiza, Araceli Caballero Bengoa, Jose M. Díaz Zorrozua (J.D.), José Carlos Durante, Ekai, Mariasun Garay Arostegui, Marta García García, Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez, Jon Lizarraga Sobrino, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez, Noelia Pena Ramírez, Javi Peña Bustillo, Isabel Perteagudo Sot, Gaizka Portillo Benito, Mª Teresa Rodríguez Burgos, Gorka Rodríguez Navas, Pilar Rodríguez Suárez, Rosana, Itsaso Santamaría Sanz, Adela Sanz Cañibano, Bernardo Suárez Monasterio, José Juan Uriarte Uriarte, Ainhoa Zalabarria Zarrabeitia.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK