Aurrekoan iragarri genizuen Durangoko Eguneko Ospitaleko sukaldaritza tailerraren bukaera, baina lasai egon, oraingoz aurtengoa besterik ez da bukatu. Ikusiko dugu datorren urtean ere tailer berriekin harrituko ez ote zaituztegun. Batek daki…
Bukatzeko, pintxo lehiaketa antolatu dugu profesionalen eta erabiltzaileen artean. Ildo horretan lau lan-talde osatu ditugu eta horietatik lau pintxo eder atera dira: “Rosemae”, “Tortilla de la huerta”, “Durantxori” eta “Roaski”. Ageri denez, izen zaporetsuak eta originalak dira, ondoren zehatzago azaltzen ditugunak.
- “Rosemae” galeper arrautza egosia da, antxoaz, piper gorriz eta olibaz.
- “Tortilla de la huerta”, tortilla goxo-goxoa piper berde batekin lagundurik
- “Durantxori” ohiko txorizo pintxoa da, ogi xerra baten gainean. Txorizo egosi aparta, inondik ere, txerri ekologikoarena.
- “Rosaski” entsaladilla da, ganba goxo egosiek lagunduta.
Zenbait ezaugarri hartu dira kontuan, besteak beste: gustua, sormena, itxura eta originaltasuna; eta honako emaitza hau lortu dute: 1. “Tortilla de la huerta” (8.3 puntu), 2. Rosemae (7,8 puntu), 3. Rosaski (7,4 puntu) eta Durantxori (5,9 puntu).
Beraz, argi dago ohiko patata tortilla, piper berdez lagunduta, irabazle atera dela. Argazkiak erantsi ditugu bistaz goza dezazuen. Guk tailerra bukatu genuen lunch eder batekin. Hemendik zoriondu nahi ditugu sukaldaritza tailerrean parte hartu duten guztiak, profesionalak zein erabiltzaileak; eta besterik gabe, uda ona pasa.
Mª Teresa Rodríguez (DUE Durangoko EOn) y Eneko Gutiérrez (TO Durangoko EOn).