Laburpen orokor moduan adierazi daiteke parte hartze globalak gora egin duela %72,2era arte; orain dela 5 urte, lehenengoz egin zenean, baino nahiko gorago, orduan %54,3k hartu zuten parte. Egoiliarren gogobetetze orokorra 5etik 3,93koa da; hori ere gorantz doa, lehenengo urtean 3,73 izan zen. Osasun mentaleko BAEEn (EIR) kasuan, are gehiago igo da (4,50) eta Psikiatriako BAME-en kasuan (4,0). BAPEen (PIR) kasuan pixka bat gutxiago (3,53).
BOMS dela eta, kontuan izanda parte hartzaileen kopuru proportzionala baxua dela eta horrek esan nahi duena, nahiz eta batez besteko gogobetetzean beherakadatxoa antzematen dugun, aurreko inkestarekin konparatuz, ikusten dugu puntuazio hori EAEkoa baino altuagoa dela. Bereiztuta ikusten dugu , BAMEen (MIR) kasuan, goraxeago dagoela (4,14), eta beheraxeago, BAEE-n (EIR) kasuan (4,25) eta BAPEen (PIR) kasuan (3,33).
Oro har, gogobetetzea 7 eragileren inguruan egituratzen da:
• Tutorea.
• Irakaskuntzaren antolamendua. Eskaintza prestakuntzan eta ikerkuntzan, eta irakaskuntzaren antolamendua.
• Gaitasun osagarriak. Ondorengoekin zerikusia duten aldagaiak: Ikerkuntza, kudeaketa, informazioaren erabilera, ebidentzian oinarritutako medikuntza.
• Pertsonen arteko gaitasunak. Ondorengoekin zerikusia duten aldagaiak: komunikazioa, balore profesionalak, etikoak …
• Staff. Ondorengoekin zerikusia duten aldagaiak: Staff-ak eskaintzen dituen aukerak trebetasun klinikoak hartzeko eta gainbegiratzea ohiko lanaldian eta zaintzetan.
• Saioak. Saio guztiak irakaskuntza zetroko orokorrak izan ezik.
• Ikastaro eta biltzarretara joatea
“Tutorea” eta “Staff”-a eragileek lortu dute egoiliarren artean gogobetetze-maila altuena, 3,97 eta 3,88, hurrenez hurren. Azpimarratzekoa da gogobetetzean eragin handia duela egoiliarrek ikustea prestakuntzako banakako plana dutela eta betetzen ari dela.
Datu horiek eskainitako prestakuntzaren kalitatean hobetzen jarraitzen lagunduko digute eta , bestalde, poztu egiten gaituzte, eta tutore, irakasleei eta egoiliarrei eurei ere eskerrona adierazteko balio digute.
O.M.