Lmentala 17. zk. / nº 17 - 2014ko otsaila / febrero 2014
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren klasikoak (I). Giné y Partagás

Atal honetan Psikiatriaren historiaren ordezkari gailen batzuk aurkeztuko ditugu eta hori egin nahi dugu egile bakoitzaren azalpen biografiko bat emanez, egindako idazlanik aipagarrienen erreferentzia batzuekin batera. Asmo nagusia da psikiatrek – bereziki gazteenek- gure berezitasunaren maisuak hobeto ezagutzea. Ez dugu bakoitzaren berri aditu bat osatu nahi, ezta eskema kronologiko jakin bati jarraitu; bai ordea, bibliografiaren laburpen bat eman, “fitxa” gisara, ez horregatik formalegia, profesionalek hobeto ezagutu dezaten hautaturiko pertsonaia.

Nahiz eta, biografien datak ematerakoan, zorrotzak izaten saiatu garen, batzuetan adostasunik ez da egon kontsultatu ditugun egileen artean. Gauzak horrela, asmoa ez zenez “fitxa” bakoitzaren berri aditua ematea, horrela gertatu denetan, gai bakoitzean autorerik jantzienak bildutakoak hautatu ditugu.

Lehengo fitxa Juan Giné eta Partagas-i buruzkoa da, psikiatria espainiarraren “aita” ere deiturikoa.

Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 1. Fitxa: Giné y Partagás.
SAREA GARA

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Aitortza Plana: 2013ko Aitortzak

Joan den urtarrilaren 17an aitortza ekitaldia egin zen Bilboko egoitzan. Bi omenaldi egin ziren batera, bata BOMSeko planari zegokiona eta bestea 2013an erretiroa hartu duten langileei zuzenduta.

Lehenegoari dagokionez, esan beharra dago, bere testuinguruan kokatzeko, 2013ko ekitaldian BOMSeko Aitortza Plana ezarri zela. Horren bitartez, Zuzendaritzak eta Erdi Mailako Arduradunek proposatzen dituzte banako langileen eta lan-taldeen errekonozimendua, gero Sareko Zuzendaritzaren Batzordeak onar ditzakeenak. Horrela, aitortu ahal dira garrantzizko helburuak lortzea, kanpoko errekonozimenduak erdiestea, berrikuntza, ezagutza garatzea eta hedatzea, inplikazioa, konpromisoa eta parte hartzea edo egindako lan-ibilbidea.

Plana orain da abian eta aitortza lehen aldiz egin dugu publikoaren aurrean eta era formalean. Denera 5 aitortza egin dira: banako bi eta beste hiru lan-taldekoak. Guztien arrazoiak kontsultatu ahal dira erantsitako artxiboan.

-Zaldibarko gainbegiraleak eta erizainak
-Teresa Conguet Ferruz, Bombero-Etxaniz OMZko erizaina
-Saioa Olondo (Areetako EOko erizaina), Concha Bolado Bueyo (Ercillako OMZko erizaina) eta Teresa Rodríguez Burgos (Durangoko EOko erizaina)
-Carmen Aguirreburualde, Uribeko OMZko gizarte langilea
-Lmentala Buletina

Aratxu Lozano

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Aitortza Plana: izendatuak eta arrazoiak

Argazki bilduma

Lmentala zorioneko dago

BOMSen egindako aitortzen ekitaldian Lmentala aldizkariak pozteko arrazoia izan zuen errekonozimenduetako bat lortu baitzuen. Jose M. Díaz Zorrozuak, erredakzio idazkariak, ziurtagiria jaso zuen Carlos Pereiraren eskutik , Batzorde Editorial osoaren aldetik. Poztasuna partekatu nahi dugu, jakina, denbora honetan zehar lagundu diguten guztiokin, buletina denon lanari esker gauzatu baita.

Orain, inoiz baino gogotsuago, ezin dugu animatzeko aukera galdu ahal denik eta jende gehienak parte har dezan, argitalpena guztiontzat interesgarriagoa izateko.

O.M.

Argazki bilduma

Osasun Mentaleko Zentro berria Buenavistan (Portugalete)

Joan den abenduaren 11n inauguratu zen Buenavistako Osasun Zentroa. Osasun arloko arreta emango dio Portugaleteko eta Santurtziko udalerrien zati bati, eta abenduaren 13tik horixe da Portugaleteko Osasun Mentaleko Zentroaren kokalekua (ordura arte Herribitartekoa izan zen) Eraikinaren bigarren solairuan dago eta telefonoa honako hau da: 944 59 65 10, eta faxa: 944 59 65 11.

Oso itxura bitxia izateagatik Portugaleteko “Guggenheim” izena jarri diote inguruan. Osasun zentro berriak 6,2 milioi euroko inbertsioa behar izan du eta denera 4.000 m2 baino gehiagoko azalera dauka, 3 solairutan banaturik. Diseinuaren eta eraikinaren banaketaren asmoa da iraunkortasuna eta eraginkortasun energetikoa bateratzea.

Beheko solairuan egongo dira: harrera lekua, Ama Berrien Atala, Pediatria, odola ateratzeko gela eta froga osagarrien aretoa. Lehenengo solairuan ezarri dira Familia Medikuntza eta Helduen Medikuntza Komunitarioa. Bertan medikuen eta erizainen kontsultak daude. Solairu bietan hartzen dira Portugaleteko eta Santurtziko biztanleak kupo mistotan. Denera 13.720 lagun dira (12.204 heldu eta 14 urtetik beherako 1.516 pertsona).

Bigarren solairuan, arestian aipatu bezala, Portugaleteko osasun mentala artatzen duen lan-taldea dago (4 psikiatra, psikologo bat, bi erizain -osasun mentalean espezializaturik, gizarte langile bat, administrari laguntzaile bat eta zaindari bat), BOMSeko egoiliarrekin batera. Horiek guztiek ematen diote asistentzia 18 urtetik gorako biztanleriari, hau da, Portugalen erabiltzaile izan litezkeen 45.000 biztanleei, duela hamar urtetik ona San Juan de Dios Ospitaleko eremuko eraikin batean artatuak izan direnak.

2013ko lehenengo hamar hilabeteetan, Portugaleteko OMZko lan-taldeak 1.874 banako paziente artatu eta 13.000 asistentzia parte-hartze egin zituen. Prozesu psikotiko baten diagnostikoa jaso zutenek eman zuten lanik handien.
Orain Portugaleteko lan-taldeak erabiltzen dituen lokaletan egongo da etorkizunean Santurtziko Osasun Mentaleko Zentroa.

Inauguraziora joan ziren Iñigo Urkulu lehendakaria, Jon Darpon osasun kontseilaria, Jon Etxebarria Osakidetzako zuzendari orokorra eta Portugaleteko eta Santurtziko alkateak, Mikel Torres eta Ricardo Ituarte, hurrenez hurren.

J.Me.

Argazki bilduma

Durangoko Eguneko Ospitalea lekualdatu da

Urtarrilaren erdialdean Durangoko Eguneko Ospitalea aldatu dute Durangoko erdialdera (Landako Etorbidea, 3), bertan alokatu eta egokitu diren lokal berrietara. Aurrekoak udalaren eraikin historiko batean zeuden kokaturik, baina zaharra zenez, estalkia egoera kaskarrean zegoen.

O.M.

Argazki bilduma

Mezu seguru bat hilero. Otsaila: erorikoak prebenitzea denon kontua da



I.M. & J.F.

Argazki bilduma

Gertakariak pazientearen segurtasunean 2013an

Gertakariak jakinarazteko sistema (SNASP) ezarri zenetik urtebete igaro denean, emaitzak aztertzeko garaia da; baina lehenengo eta behin, eskerrak eman behar dizkiegu pazienteen segurtasuna hobetzen lagundu duten pertsona guztiei 2013. urtean zehar; segurtasun arloko lan-taldeei eta kudeatzaileei ez ezik, baita profesionalei ere, euren denborako minutu batzuk erabiltzeagatik akatsen edo gertakarien berri emateko, batzuetan ezinbestean gertatzen direnak asistentzia-zereginetan.

2013. urtean 87 gertakari jakinarazi zioten SNAPSi. Horien artean %82,8 ospitaleetan sortuak ziren. Pazientearengan izandako eragina kontuan hartuta, gertakarien % 9,2 ez zen pazientearenganaino iritsi (horien artean daude arriskuak, eta gertakari izatera heldu ez zirenak). Pazienteari erasan zioten haietatik %60,9k ez zion kalterik egin edo kalte txikia ekarri zion. Talde profesionalen artean, erizaintzak eman zuen gehien gertakarien berri (%71,3).

Izandako gertakarien erdiek (%49,5) bazuen zer ikusirik medikazioarekin, eta horietatik %43,75 dosi-akatsak izan ziren. Bigarren gertakari-talde handia pazienteen istripuena izan zen (%30,9); horietatik %70 erorikoak ziren.

Eragile bat baino gehiagok lagundu zuten akatsak gertatzen. Horiei buruz zehaztasun gehiago emango dugu erantsitako artxiboetan.

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Gertakarien analisia
  2. Gertakarien datuak

DPBLO arraioa! (7). Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (I)

Lmentalaren hil honetako zenbakian, erizaintzako eguneroko praktikara bideratutako Komik sail berria hasiko dugu. Sail hau Ana María Fernández Cagigasek koordinatuko du. Ana Maria BOMSeko erizaina izateaz gain, osasun mentalaren arloan datu pertsonalak babesteko Legeari buruzko online ikastaroan irakasle aritzen da. Ikastaro horren 2014ko edizioa PRESTAKUNTZAN atera da.

Aurreko bi edizioetara joan zaretenok ondo dakizuenez, ikastaroan datuak babesteko gai guztiak jorratzen dira. Horretarako, ikastaroak alde teorikoa eta alde praktikoa ditu. Horrez gain, eztabaidatzeko foroa dago eguneroko praktikan sortzen diren gaiak lantzeko, eta eztabaidatzeaz gain, hain zaila den errealitatea ulertzeko. Hori dela eta, ikastaroan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

A.F., E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Versión para imprimir

Erlazionaturiko Loturak

  1. Komiki: Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (I)
EX CATHEDRA

La Revolución Delirante-ren III. Jardunaldiak

La Revolución Delirante-ren III. Jardunaldietan BOMSEko arlo ezberdinetako profesional talde batek mahai bat aurkeztu zuen gai honi buruz: “Tratamientos Involuntarios”, eta horien barruan, zehatzago jorratu zuen nahi gabeko tratamendu anbulatorioa (TAI). Andrea de Sayas Gallok, Zaldibarko Ospitaleko erizain espezialistak, paziente baten kasua izan zuen mintzagai, Ezkerraldea Eskualdeko pazienteen artean larrienetakoa eta disruptiboenetakoa. Jarraian, Silvia Mulero Garciak, Ezkerraldeko TAKeko gizarte-langileak azaldu zuen TAI kontzeptua, legediaren datuak erabiliz, beste herrialde batzuetako adibideak jarriz eta aldeko eta kontrako argudioak baliatuz neurri horren inguruan. Azkenik, Iván Ruiz Ibáñezek, Ezkerraldeko TAKeko psikiatrak eztabaida piztu zuen publikoaren artean galdera polemikoen bitartez.

Iván Ruiz

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Texto completo

Erlazionaturiko Loturak

  1. La revolución delirante
TXOKO-BOMS

Omenaldia BOMSeko lankide erretiratuei

Bizkaiko Osasun Sareak omenaldia egin zien joan den hilaren 17ko ekitaldi batean 2013an erretiratu diren langileei. Egoitzaren areto nagusian bildu ziren 31 lagunei zuzendu zitzaien Carlos Pereira, zuzendari gerentea,

Osakidetzaren esker ona emateko. Pazienteen eta erabiltzaileen alde haiek egindako lana goraipatu zuen eta oroigarri gisa opari bana eman zien Ana Isabel Rodríguez Iturrizar erizaintza zuzendariarekin batera.
Omenaldia egindakoen zerrenda ikusgai dago erantsitako artxiboan.

J.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Erretiratuak

Argazki bilduma

Turroi-bilketaren kanpaina

Joan den abenduan, Erantzukizun Sozial Korporatiboko batzordetik, ekin genion turroiaren bilketaren kanpainari ondoko lemapean: “Aurtengo Gabonetan, turroi apur bat jan gabe umerik geratu ez dadin”.

BOMSeko profesionalen erantzuna aparta izan da; 247 turroi tableta batu dira eta Gabonetako gozokien beste 20. Batzordetik eta Jakien Bankuaren izenean eskertu nahi dizuegu. Zuen erantzunak adore eman digu kanpaina mota hauetan parte hartzen jarraitzeko.

MILA ESKER GUZTIOI ¡!!!!!!

40 urte baino gehiagoz terapeuta okupazionaleko lanean Bermeoko Ospitalean

Agur esaten digute gure lankideek, Itziar Bilbaok eta Manoli Badiolak, terapia okupazionaleko monitore lanean 40 urte baino gehiago eman ondoren.

Gure lan-historia 1969an hasi zen. Garai hartan bazegoen Laborterapia izeneko berariazko atal bat, artean antolatu gabe, baina bai etorkizunean planifikatzeko asmoarekin.
Monitoreek prestakuntza jaso zuten 6 hilabetez programa teoriko egoki baten bitartez, euren lanari ongi egokitua eta eduki praktiko batekin, tailerren bidez ematen zena terapia okupazionalaren hainbat arlo teknikotan aritzeko, bai gaixo kronikoei bai akutuei zuzenduta.
Bermeoko Ospitalean bazeuden 500 paziente baino gehiago urte haietan, patologia ezberdinek jotakoak.

Egitura sortu zuten terapeuta okupazional batekin eta terapia okupazionaleko 8 monitorerekin:
1 Erietxe barruko Laborterapia (garbiketa): 135 paziente
2 Erietxe barruko Terapia Industriala: 70 paziente
3 Terapia Okupazional Artistikoa: 40 paziente
4 Erietxe kanpoko Terapia Okupazionala: 15 paziente
Manoli Badiolak 1976an abian jarri zuen Mungian azken tailer hori, Rieles Gan enpresan.
1978an Itziar Bilbaok zabaldu zuen lehengo pisu pilotua gaixo kronikoak errehabilitatzeko.
Ordudanik gure lankideak aitzindariak izan dira euren lanean eta parte hartu dute era aktiboan ekimen berri guztietan, Club Soziala sortzean, hainbat jaitan (Ospitaleko Eguna, Aratusteak, Gabonak,…), zinean, pisu eskolan, Ospitalez barruko eta kanpoko Eguneko Zentroan, pisu babestuetan eta abarretan. Inoiz ez dute lanarekiko ilusioa galdu eta horrela erakutsi diete egunez egun lankideei eta pazienteei.

Lankideok opa diegu garai berri honetaz gozatzea eta izan daitezela orain arte ezagutu ditugun bezain aktiboak.

Bermeoko lankideok.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lmentalaren 12 zenbakia. Berria Laborterapiari eta terapia okupazionalari buruz Bermeon.

Gipuzkoar bat BOMSen (Josepori elkarrizketa)

Euskaldunen ezaugarri garrantzitsuena tradizioari dioten atxikimendua da. Baina herri, hiri edo lurralde historiko bakoitzean aldeak eta ñabardurak daude, bere kulturaren berezitasunak, baloreak eta bizipen horiek partekatzen dituztenen sentimenduen ondorioz.

Hil honetako Lmentalan gure lankide Josepok Donostiara eramango gaitu, urtarrilero, danborra eskuan, milaka donostiar eta gipuzkoarrek patroiaren eguna nola ospatzen duten erakusteko. Zergatik egiten duten donostiarrek hori? Hori da erantzuten ahaleginduko garen galdera.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Entrevista: Un gipuzkoano en la RSMB (entrevista a Josepo)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Izada
PERISKOPIOA

Osasun Planaren aurkezpena: 2013-2020

Jon Darpon osasun sailburuak urtarrilaren 17an osasun plan berria aurkeztu zuen. “Osasuna: pertsonen eskubidea, guztion ardura” lelopean biltzen ditu 35 helburu eta 146 ekintza zehatz.
Zeharkako bi arlo hartzen ditu barne: alde batetik, indartzeko euskal osasun sistema berdina eta kalitatekoa guztiontzat, eta horrekin batera, osasuna eta osasun arloko berdintasuna eramateko politika publiko guztietara; eta beste alde batetik, arreta jartzen du bizimodu eta inguru osasuntsuetan.

Plana hiru pertsona-talderi zuzentzen zaio:
1 Gaixoak: arreta jartzen da bereziki kronikotasunean eta menpekotasunean
2 Pertsona nagusiak: zahartze osasuntsua
3 Haurrak, nerabeak eta gazteak: garapenik hoberena eta osasuntsuena

Osasun mentalari dagokionez, bi helburu daude:
2.9 Arreta egokia bermatzea buruko gaixotasuna duten pertsonei, Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategian ezarritako ildoei jarraituz: suizidioaren prebentzioa, banakako arreta plana buruko gaixotasun larria dutenentzat, arlo komunitariorantz bideratzea, suspertze-eredua, patologia duala, lankidetza Osasun Mentalaren eta Lehen Mailako Arretaren artean, eta abar.
5.5. Osasun mentala eta emozionala sustatzea: estresa, antsietatea, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa, eta abar.

Informazio gehiago erantsitako artxiboetan.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Osasun Plana
  2. El Correoko albistea

Saria eman diote Galdakao-Usansolo Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuari

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Avedis Donavedian Istitutuak deituta, saria eman diete Galdakao-Usansolo Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko gure lankideei. Excelencia en Calidad en Salud Mental y Adicciones izeneko sariak aitortzen du urtean zehar zenbait profesionalek egindako lana.

Joan den urtarrilean saria jaso zuen Psikiatria Zerbitzuburuak, Jose A. Martín Zurimendik. Gaur BOMS izena duen sarean lan-ibilbide luzea egin duena. Gure zorionik beroenak berari eta bere lan-taldeari.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Avedis Donavedian Saria

Hemerotekako sagua. 2014ko urtarrila

Atal honetan albiste batzuk jasotzen ditugu. Euskadiko hedabideetan argitaratu dira eta Osasun Mentalaren arloari lotuta daude.
Urtarrileko artikuluak honako hauek dira (edizioa itxi arte):
1. Mano dura contra la droga blanda. EL PAIS. País Vasco. 3 de enero de 2014.
2. Los genes saltarines de la esquizofrenia. EL PAIS. País Vasco. 3 de enero de 2014.
3. Los demonios del cerebro. EL CORREO. Bizkaia. 3 de enero de 2014.
4. Alcohol y adolescencia. EL CORREO. Bizkaia. 7 de enero de 2014.
5. La medicina alternativa, en auge para tratar a niños con autismo. DEIA. 7 de enero de 2014.
6. Una conferencia ayudará a reducir el estrés. DEIA. 15 de enero de 2014.
7. Seis talleres y apoyo a cuidadores. EL CORREO. Bizkaia 15 de enero de 2014.
8. ¿Un borracho Inconsciente? No vamos a enviar a nadie. EL CORREO. ALAVA. (Ciudadanos) 22 enero 2014.
9. Aborto y psiquiatría. EL CORREO. BIZKAIA (Opinión). 22 enero 2014.
10. ¿Qué futuro para una salud mental amenazada. EL CORREO. BIZKAIA (Opinión) 22 enero 2014.
11. Arrigorriaga diseña un nuevo plan para prevenir las adicciones juveniles. DEIA (Hemendik) 23 enero 2014.
12. La crisis enferma. EL PAIS. País Vasco. 27 enero 2014.
13. Alta médica baja social. EL PAIS. País Vasco. 27 enero 2014.
14. Crece la adicción a internet en los menores europeos. GARA. 28 enero 2014.
Erantsitako artxiboan berri osoak daude irakurgai.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Albisteak
LEHENENGO PERTSONAN

Sentitu margotzeko

Hona hemen Ezkerraldeko Tratamendu Asertibo Komunitarioko Taldeko bi pazientek egindako lanak (JC.T.C y JA.L.D). Artea aukeratu dute biek sentimenduak eta emozioak adierazteko, eta halaber aisialdian sortze lana egiteko. Bi margolariek ematen digute aukera euren lanak ikusteko aldizkari honen bidez.

Bitxia da ikustea nola egileen egoera psikologikoa geratzen den agerian lanak gauzatu bitartean (erabilitako koloreak, irudiak, argitasuna, eta abar…).

Gure lanean zailtasunak aurkitzen ditugu, horien artean handienetakoa da buruko nahaste larriaren sintomatologia negatiboa (gelditasuna, bakartzea…); horregatik, ez dugu zalantzarik izaten pazienteen gaitasunak sustatzerakoan eta horiei eusterakoan, sentimenduak adierazteko, aisialdirako eta besteekin harremanetan jartzeko.

ETAC EZKERRALDEA: Javier Ignacio De la Ydalga Arambillet (monitorea), Silvia Mulero García (gizarte langilea), Iván Ruiz Ibáñez (psikiatra) eta Maira Teresa Unzalu Oca (erizaina).

Argazki bilduma

2013/14ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra- 11. Jardunaldia

Taldea - Puntuak

1 BARAKA 15
2 VITORIA 12
3 MANUENE 10
4 DURANGO9
5 MONDRAGON 9
6 ARGIA 5
7 AVIFES 3
8 ZALDER 1
9 BILBAO 1
10 ZAMUDIO 1
11 ERAGINTZA 0
12 URIBE COSTA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

“Gran balneario de Zaldivar, en Vizcaya” (II)

Zaldibarko Ospitalearen iragan dotoreaz hitz egiten jarraitzeko, gaur, Lmentalerako aipu bat berreskuratu dugu, 1888ko udan argitaratua Bartzelonako La Ilustración aldizkarian. “Gran Balneario de Zaldivar”i buruzko 506. orrialdeko aipamen txikiaren aurretik, bainuetxearen irudi interesgarri batek hartzen zuen ia lehenengo orrialde osoa, “Revista Hispano-Americana”ren (eurek azpitituluan jartzen zutenez) ale horretan.

Gainera, erantsitako pdfan, ikusgai utzi dugu artikulu bat, ondoko izenburuarekin: ”Desde Urberuaga de Ubilla”. Nahiz eta Zaldibarri buruz inolako aipamenik ez egin, irakurtzea eta gozatzea merezi du, bai garai hartan esandako hitz goxoengatik gure jendearen eta herrien alde; bai, bigarren parte batean, azalpenak ematen zituelako udan gure bainuetxeetara egiten ziren txangoen inguruan, baita urruneko lurraldeetatik ere, Cadiz barne.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Gran balneario de Zaldivar en Vizcaya. La Ilustración. 5 agosto 1888. Tomo 9, nº 405. p. 497 y 506
ATSEDENALDIA

Bi egunkari

19 urte zituenean Miguel Angel González Purroy-ri, Urbegi-ri, eskizofrenia diagnostikoa egin zioten. Hasieran ez zuen diagnostikoa onartu, baina gero gaixorik zegoela ohartu zen eta ezagutza horretatik arazoari aurre egiten jakin zuen. Horretarako bi testu txiki ditu oinarri, tentuz eta grinaz idatzitakoak: “Diario de un esquizofrénico” (2013an berriro editatua) eta “La esquizofrenia: diario de un viaje” (2004an argitaratua).

Gaixotasunaren hasieran Urbegi argudio bat aurkitzen saiatzen da bizitzako borrokan jarraitzeko. Denboraz eta maite dutenen laguntzarekin Urbegik aurre egiten dio gaixotasunari eta horretara moldatzea lortzen du, eraginik txikienarekin bizi izatea. Diario de un esquizofrénico kontakizun laburren sorta bat da; horietan bere bizitza gardentasunez islatzen du, eta gertatzen zaionaren berri emateko erabakia agerian uzten du, gezurrik gabe. Urbegik kontatzen du eguneroko bizimodua, deskribatzeko gaitasun hunkigarriz eta harrigarriz, gure garaiko gazte baten eguneroko bizimodua da, bizitza autonomiaz eta ilusioz bizi izateko erabakia hartu duenarena, buruko nahasmena gorabehera.

“La Esquizofrenia: Diario de un viaje” liburuan Urbegi berriro agertzen da istorio liluragarri batekin, eleberri eginda. Horretan kontatzen du Santiago de Compostelara egindako bere erromes bidaia. Literatura estilo freskoarekin eta arinarekin aurkezten du zortziehun kilometroko abentura, Orreagatik apostoluaren hilobira doana. Protagonistari eszena bitxiak eta ustekabeak gertatzen zaizkio, batzuetan dibertigarriak, beste batzuetan dramatikoak. Urratsez urrats pertsonen arteko harreman istorio bat hariltzen joaten da, eta horretan tartekatzen dira maitasunerako denbora eta izarren azpiko filosofiarako denbora. Korapiloa azken egunean askatuko da soilik, Compostelako hirian.

Erantsitako estekan dago ikusgai “La Esquizofrenia: Diario de un viaje”ren promoziorako elkarrizketa.

J.Me.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Elkarrizketa

Argazki bilduma

Zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteak

Umoreak, txisteetan eta kontakizunetan agertzen denak, askotan islatzen ditu gizarte batek duen irudi lausoa, estereotipoa eta iritzi faltsuak, zerbait ongi ezagutzen ez duenean; haien bitartez, askatzen da sortzen dion beldurretik. Horren adibide garbia oso hurbil dugu: denok ezagunak ditugun “Zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteak”. Oso nabarmena da txiste mota horiek haurtzarotik gure artean izan direla

Gaiari begirune osoa diogun arren, gure buruaz trufatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Eta atal berri hau inauguratzean konfiantza osoa daukagu, haurrei eta gazteei zuzendutako prentsako “zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteek” balioko dutela arreta erakartzeko osasun mentalari lotuta agertzen diren estereotipoen eta zaintzaileen gainean; eta halaber eguneroko lan seriotik pixka bat urruntzeko eta entretenitzeko. Halatan, gaur hasiko gara han-hemenka ausaz hartutako zati batzuekin, etsipenez gogoratzen ditugun komiki haietatik aterata, eta aurrerago almanaka oso bat emango dugu argitara.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Umorea. Testu osoa

Guasapeatzen...

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A), Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza, Javier Ignacio De la Ydalga Arambillet, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Ana María Fernández Cagigas (A.F.), José Luis Fidalgo Centeno, María García-Puente Sánchez, Enrique González Arza (E.G.), José Luis Gurrutxaga Antoñanzas, Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Aratxu Lozano Otero, Inés Lumbreras Sarasibar, Isabel Macías Romero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Silvia Mulero García, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Iván Ruiz Ibáñez, María Teresa Unzalu Oca, José J. Uriarte Uriarte, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK