Hilabete hauetan entretenitu gara bitxikeria batzuekin, Zaldibarreko Ospitalea sortu aurretik, bainuetxea izan zen garaikoak. 1923ko egun batean hark bezero agurgarriak aldatu zituen (horien artean batzuk neurotikoak ere bai), beste batzuen ordez, xarma gutxiagokoak eta ez horren diagnostiko erakargarriekin. Bermeoko Ospitalearen egoera ikusita, beharrezko ikusi zen Zaldibarrekoaren zati bat arineketan zabaltzea. Inaugurazioa horrela jaso zuen garaiko prentsak:
“Zaldibarreko zoroetxea instalazio eredugarria izango da. Aurrekontua 1.250.000 pezetakoa da. Hiru pabilioi handik osatuko dute: Barnetegia, Benefizentzia (honek bere barne ditu harrera lekua eta ospitalearen eremua), eta langileen eta mirabeen gelak hartzen dituena.
Hori guztia prozedura modernoekin eraikiko da, Hueto eta Basterra jaunek baieztatu ahal izan dutez honen antzerako eraikinetara egindako bisitaldietan Frantzian, Belgikan, Alemanian, Eskozian eta Ingalaterran.
Zaldibar emakumezko eroek erabiliko dute, eta horien itxialdirako ez dira burdin hesirik erabiliko, ezta gaixoen bihotza iluntzen duen sistemarik ere. Horiek ordezkatuko dituzte zaintza onak, maitasunak eta txerazko hitzek”.
EL NERVION. 10708. zenbakia – 1923ko uztailaren 30ekoa, 3. orrialdea
“Denek aretoak zeharkatu eta horien banaketa bikaina miretsi zuten. Gero luncha eskaini zitzaien, zeinetan ez zen brindis zalapartatsurik egon; bai, ordea, adeitasun eta txera handiak”.
Arratsaldeko zazpietan bukatutzat jo zen ekitaldia, eta hiru eta erdietan irtendako gonbidatuak Bilbora itzuli ziren auto-ilaran”.
EL LIBERAL 1923ko uztailaren 29koa
O.M.