Joan den urrian sesio batzuk egin dira, BOMSeko profesionalei 2014-2017rako Plan Estrategikoaren berri emateko. Hiru lan-jardunaldi trinkoren bidez, tailer formatuan, ezagutu dituzte Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko 160 profesionalek datozen urteetarako aurreikusitako lan-ildoak.
Zuzendaritza-taldeko kideek hasiera eman zieten jardunaldiei Plan Estrategikoaren ideia gakoen aurkezpenarekin.
Horren ondoren, hara bertaratu zirenek (talde profesionalen ordezkariak, hain zuzen ere) beren zain zuten parte-hartze handiko jardunaldi bat.
Diziplina anitzeko talde batzuek osaturik, lan-mahai batzuk antolatu ziren, zenbait lerro estrategikoren inguruan gogoeta egin eta sakontzeko.
Zuzendaritza-taldeko liderrek eta asistentzia-liderrek mahai bana dinamizatu zuten, eta arduratu ziren galderak bideratzeaz eta horien gainean guztion arteko eztabaidaz.
Bi dinamika planteatu ziren. Lehenbizikoarekin, Buscando la esencia, taldeek lehenetsi zituzten Asistentzia eta Errekuperazio Ereduan ezarritako proiektu estrategikoak, horiek baitira asistentzia estrategiaren ardatz nagusiak.
Eztabaida behin bukaturik, bide eman zitzaion goizeko bigarren dinamikari: Positivando. Horrek gogoeta egitea ahalbidetu zuen pazienteari, profesionalei eta gizarteari ereduak eskaintzen dizkien alderdi positiboei buruz.
Estrategia ezagutzeko helburua betetzeko ez ezik, tailerrek balio izan dute, halaber, topagune izateko hainbat zentrotako profesionalen, dispositiboen eta kategoria ezberdinen artean, eta horien ikuspuntuak eta sentiberatasunak partekatzeko ere bai.
María José Llarena