Lmentala 33. zk. / nş 33 - 2015eko uztaila/julio 2015
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko VI. Jardunaldiak

1998tik urtero egiten dugun moduan, aurten ere ospatu ditugu “Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko VI. Jardunaldiak”. Aurten 350 lagunek baino gehiagok eman dute izena, eta tailerretan 150tik gora izan dira.Horregatik uste dugu aurtengo edizioan indarguneetako bat parte hartzea izan dela.

Gai kliniko eta instituzionalen arteko nahasketak jardunaldi entretenigarriak, anitzak eta interesgarriak ekarri ditu. Aipatzekoak dira AVIFESen lankidetza eta parte hartzea, eta Emakumearen Ahotsa Osasun Mentalean tailerraren antolaketa. Eskerrona adierazi behar diegu euren parte hartze eskuzabal eta desinteresatuarengatik, beste erakunde batzuetatik –baita beste lurralde batzuetatik ere- etorri diren txostengileei.

Txosten guztiak laster eskuragarri izango dira gure intranetean, baina Lmentaleko zenbaki honetan argazki erreportaje txiki bat aurreratzen dizuegu

J.U., G.P. (argaskiak)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko VI. Jardunaldiak

Argazki bilduma

Barrualdeko Eskualdeko Ospitalizazioaren Ordezko Aukeren IV. Jardunaldia: “Paziente aditua osasun mentalean, bere esperientzia eta iritzia”

Joan den ekainaren 16an ospatu genuen “IV Topaketa Jardunaldia“. Aurten berezia izan da; izan ere, aurkezteko aprobetxatu genuen, Barrualdeko Eskualdeko Ospitalizazioaren ordezko aukeretako beste lankideak eta Gernikako Eguneko Ospitaleko Galdakao Ospitaleko Zubia Programako kideak, Bermeotik martxoaren 30ean etorri zirenak.

Aurreko deialdietan bezala, jardunaldia izan da, batez ere, giza topaketa eta proposatutako gai baten inguruko taldekako eztabaida askea . Oraingoan erabiltzaileek eurek gure zerbitzuetan duten papera eta iritzia izan zen gaia, eta horretarako erabiltzaile bik euren esperientziaren berri eman ziguten. Ohikoa den moduan, topaketan eztabaida pizteko parte hartzaileei aurretik sarrera-testu labur bat eman zitzaien irakurtzeko.
Oraingoan ere kanpoko laguntza izan genuen Berrikuntza eta Sistemetako Saileko Ainhoa Valencianoren eskutik. Berari esker eztabaidatutakoaren eta ondorio nagusien laburpen bat dugu. Lotura honetan ikus dezakezue:

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Resumen y conclusiones de IV Jornada de Encuentro Alternativas a la Hospitalización en Comarca Interior.

Argazki bilduma

BOMS Paziente Aktiboaren programa korporatiboan sartu da.

Orain dela egun batzuk Estibaliz Gamboa egon zen gurean, Paziente Aktiboaren programaren arduraduna. Estibalizek programa aurkeztu zigun, eta beronen helburuak, baliabideak eta bideratzeko zirkuituak azaldu zizkigun. Urtearean hirugarren hiruhilekoan sartzea da helburua, patologia mental kronikoak dituzten pazienteak ESIetan dauden taldeetarara bideratzea, hain zuzen. Dakizuenez, programa honen helburua da, alde batetik, gaixotasun kronikoa duten pertsonen gaitasunak eta trebetasunak hobetzea bere gaixotasunaren autokudeaketan gaitasuna hobetzeko; bestalde, paziente horiek gero sortuko diren taldeetako monitore moduan prestatzea. Orain arte parte hartu dutenak izan dira, batez ere, diabetesa edo hipertentsioa bezalako patologia kronikoak dituztenak. Udazkenetik aurrera patologia mentala duten pertsonek ere baliabide hau balia dezakete. Pertsona horien integrazioan eta normalizazioan aurrerapen handia izango da biztanleria orokorrarrentzat eskuragarri dauden zirkuitu eta baliabideetan sartzea.

Proiektu hau oso garrantzitsua da; izan ere, Osasun Sailarekin dagoen 2015eko Programa Kontratuan sartuta dago.

Berri hau hobeto ilustratzeko erantsita doakizue Monicak Lopezek Estibalizen aurkezpena laburtzeko egindako sketchnotes (laburpena marrazkien bidez). Estibalizen aurkezpen osoa ikusi nahi baduzue, programa azaltzen duen bideo batean sartzeko lotura duzue; bertan talde batean parte hartu zuen gaixotasun mentala duen pertsona baten eta taldearen monitorearen testigantza duzue.

Jarraituko dugu programa nola doan informatzen.

A.R.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Sketchnotes
  2. Paziente Aktiboaren programa (aurkezpena)

Ongietorria egoiliar berriei: Argia Fundazioa ezagutzen

Ekainaren 11n, osteguna, urtero legez, prestakuntzako irteera egin genuen Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko hiru espezialitateko -BAME, BAPE eta BAEE- egoiliarrei ongietorria emateko. Oraingoan Argia Fundazioaren Ate Irekien Jardunaldietara joan ginen. Argia Fundazioa irabazi-asmorik ez duen erakundea da; heburua nagusia du gaixotasun mental larria duten pertsonak eta senideak artatzea; horretarako zenbait laguntza-baliabide eta diziplina anitzeko arreta eskaintzen ditu.

Bisita oso interesgarria izan zenez, eta joan ginenok hain pozik geundenez, zuekin partekatu nahi izan dut esperientzia, erantsitako artikulu honen bitartez.

Laura Narro (PIR 4)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Argia Fundazioa ezagutzen
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Xabier Pérezi

Manueneko Eguneko Ospitalean lan egiten duen profesional bati egin diogu hil honetan elkarrizketa. Xabierrek urte batzuk daramatza altzariak berriztatzeko tailer batean koordionazio lanean zentro honetan, lehen Komunitate Terapeutikoa zenean. Tailer horretan lanak berriztatzeko duen ahalmenak bat egiten du tailerrean lan egiten duten (Larrabetzuko baserri horretatik kanpoko zein baserri horretako) pertsonen arteko harremanekin.

Xabierrek konparatzen du pertsonen moduan, altzariek ere behar dutela maitasuna, errealitatea ulertzea, eta antzematen diren gabezietan laguntzea. Altzariek osatzen duten espazio guztiak hartu behar dira kontuan berriztatu nahi badira. Prozesu batzuk makinen laguntzaz egin daitezke, baina ez dago berritatze lan batean, edozein dela ere, gizatasuna ematen dioten pertsonak ordezkatzerik.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. BRICO bricolaje&decoración
  2. Ekarrizketa Xabier Pérezi

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Euskadiko Osasun Mentaleko futbol aretoren Ligako XiX. Finala

Joan den ostiralean, ekainaren 12an, Osasun Mentaleko zerbitzu eta baliabideen artean ohitura denez, Euskadiko Osasun Mentaleko futbol aretoren Ligako XIX. Finala ospatu genuen. Oraingoan, topaketa Zamudioko kiroldegian izan zen eta finala Manuenek Arabako Osasun Mentaleko Sareko errehabilitazio komunitarioko zerbitzuaren kontra jokatu zuen. Lehia handiko partida baten ondoren, berdinketa desegiteko luzapena jokatu behar izan zuten eta azkenean, Gasteizko taldea garaile izan zen (6-7).

Finaleko partidaz gain, lagun arteko partida bat jolastu zen. Horretan, Ligako jokalari konbinatu batek eta Asturiasko CD SAMO AFESA FEAFES-ek parte hartu zuten (1-0).

Sarien banaketara BOMS-eko eta AVIFES-eko Zuzendaritzako pertsona batzuk etorri ziren, baita Athletic
Fundazioko kide batzuk ere. Fundazio horretako bi pertsonek arbitro-lanak egin zituzten finalean.

Eguna amaitzeko, talde guztietako kideek erretegi batean bazkaldu zuten. Azken finean, elkartzeko eta kirola egiteko oso egun berezi bat izan zen; honekin, 2014-2015eko Liga amaitzen baitzen.

Leire Fentanes, argazkiak Jon Rodríguez (AVIFES)

Argazki bilduma

2014/15eko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra– 11. JARDUNALDIA

Taldea - Puntuak

1 GASTEIZ 27
2 MANUENE 25
3 BILBAO 24
4 AD GORANTZA 24
5 BARAKA 15
6 ERAGINTZA 13
7 ARGIA 10
8 SJD MONDRAGON 8
9 DURANGO 7
10 ZAMUDIO 5
11 ERMUA 2
12 URIBEKOSTA 0

Ebolari buruzko elkarrizketa esklusiboa

“EL MAGAZINE DE LA SALUD” informatu eta komunikatzeko zerbitzu komunitarioa da. Uribe Eskualdeko Erandio Eguneko Ospitalera joaten diren pertsonek eskaintzen dute, irrati bidez.

Uribefm, Gorliz Irratia” frekuentzia modulatuaren dialaren 107.8 entzuten dutenek eskatzen diotena lantzen du taldeak, “La Txalupa” izeneko asteroko programan.

Hainbat gai landu dira: diabetesa, Alzheimerra, espazio osasungarriak Uribe kostan… Oraingoan elkarrizketa sakona egiten diote Osasun Publikoan espezialista bati “Médicos del Mundo”-n izurriteak eragin dituen pertsonei laguntza psikosoziala ematen laguntzen duen bati.

Entzun elkarrizketa, eta osasun, ongizate edo bizi-kalitatearekin zerikusia duen edozein gai interesatzen bazaizu, edo horretaz jakin nahi baduzu, kezkatzen bazara, idatzi hona: txalupa@uribefm.com. Magazine de la Salud-eko taldeak lan horri ekingo dio gai horretako berritasunak herritarrekin partekatzeko.

Oskar Espinosa

Erlazionaturiko Loturak

  1. La Txalupa programa osorik (Fitxategia .mp3 La Txalupa 140)
  2. Ebolari buruzko elkarrizketa (fitxategia .mp3: Ebolaren elkarrizketa)
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren klasikoak (VIII). Jacques Joseph Valentin Magnan

Gaur egun nahiko ezezaguna den psikiatra frantses bat ekarriko dugu gogora oraingo honetan, nahiz eta garai batean (XIX. mendean) frantses “alienista” preziatuenetako bat izan zen: Jacques Joseph Valentin Magnan, baina ezagunagoa da Valentín Magnan izenarekin.

L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 8. fitxa: Jacques Joseph Valentin Magnan
ATSEDENALDIA

Prentsa surfean


Hil honetan hauexek izango dira, besteak beste, jorratuko ditugun gaiak: “selfien” arriskuak, nola ibiltzen den aldi berean neska batzuekin mutil bat, zapore berrietako gozokiak; eta oporretarako etxerako lanak ipiniko dizkizuegu.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa surfean

Erlazionaturiko Loturak

  1. "Selfien" arriskuak (1.)
  2. "Selfien" arriskuak (2.)
  3. "Selfien" arriskuak (3.)
  4. "Selfien" arriskuak (4.)
  5. 17 neskalagunekin aldi berean
  6. Zapore berrietako gozokiak
  7. Oporretarako etxerako lanak

Agur berezi bat

AGUR BEREZI BAT
Joyce Farmer
Astiberri Argitaletxea

Joyce Farmer (1938) EEBBetako underground komikaren aitzindarietako bat da. Hamar urte ekin zion „Agur berezi bat“ lanari: Los Angelesko hegoaldean, etxe txiki batean bizi diren atso-agure bikote baten azken lau urteen kronika da: Lars (egilearen aita) eta Rachel (aitaren bigarren emaztea eta Farmerren amaordea).

Egileak 72 urte zituen lana amaitu zuenean; lan horren bidez, beraren asmoa zen irakurleek beste modu batera ulertzea jende nagusia eta gaur eguneko zahartze prozesua.

Historiak kontatzen ditu zahartzaroaren eta heriotzaren erronkak, uko egiteak, umilazioak, beldurrak, frustrazioak eta porrotak; baina, bestalde, goraipatzen ditu bikote eta bere familiaren adorea, umorea, maitasuna eta erresistentzia. Atso-agure bikote horren bizitzako une hunkigarriak kontatzen dira, eta nola ahalegintzen diren alabarengandik autonomo eta independente izaten, eta nola, bestalde, alaba ahalegintzen den behar duten arreta eta zainketa ematen, eurek onartzen ez duten arren.Une patetikoak ere kontatzen dira, mingarriak, apurka-apurkako beherakada, gaitasunak eta funtzioak galtzea, zorroztasun kognitiboa eta horrek dakartzan maniak, gero hondatzearen sintomak izango direnak. Eta egilea une zailetan ikusten dugu, bikoteak behar duen zainketa emateko, eurek behar duten eta onar dezaketen zainketa; edo egilea bera ere maite dituenak apurka-apurka agurtzeko prozesuan egokitzeko.

J.Me.

AUPA ATHLETIC, ALAJAINA!!!!

Txapeldunorde heroikoen karikaturak. Egilea: Etxea doktorea, Lmentalak Bartzelonara bidalitako mezulari berezia.

Urak baretu ondoren, Messi, Neymar eta abarren Barca pletorikoari bere gordelekuan aurre egiteko bilbainada egin ondoren, Sabin Etxea doktoreak txokorra erretzen du, eta karikatura batzuk bidaltzen dizkigu Catalunyako atseden-etxe batetik.

J.L.

Argazki bilduma

SORERAGITEN

Hemen dituzue ekaineko asmakizunaren soluzioa eta udarako beste erronka bat: nola gurutzatu ibaia? Zuen erantzunen zain gaude. Gogoratu: erronka interesgarriak, dibertigarrriak, errazak, laburrak, luzeak, zenbaki, letra, argazki, marrazkiekin… bidali helbide honetara: CREACTIVANDO@osakidetza.net. Eskerrik asko eta ondo ibili udan!

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbińe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Rosi Domínguez Casado (R.D.), Leire Erkoreka Anda, Óskar Espinosa Martínez, Leire Fentanes Hernández (L.F.), Enrique González Arza (E.G.), Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Laura Narro Moreno, Luis Pacheco Yáńez (L.P.), Xabier Pérez Vázquez, Gaizka Portillo Benito (G.P.), Jon Rodríguez de AVIFES, Ana Rodríguez Iturrizar (A.R.), Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK