Gure irakurleen grina asebetetzeko asmoz -ondo tematu dira-eta Gabonetako ptxiguiliren bat sartzeko, aldizkari serioek garai honetan egiten duten erara-, eta kontuan hartuta, farmazia-laborategiak metxandaisingarekin gero eta kutreago daudela, L-MENTALAk, adeitasun osoz, oparitu nahi dizue mahaian jartzeko egutegi bat. Roque Mari CONSON diseinatzaile grafiko kubatarraren talentu zaporetsuaren emaitza da, eta Aquilino AIKEMBIBA modaren guru ginearraren aholkularitza estilistikoa izan du.
Prest eduki ahal duzue oso gauza gutxirekin: kartoi bat, lekeda, iltzetxo bat eta andereñoren laguntza (ez da gero brikolajearen erregea izan behar, zeren elkar ezagutzen baitugu …).
Hasiera batean pentsatu genuen aurreko urteotako tradizioari jarraitzea; alegia, suhiltzaileek, etxeko andreek eta jabetza-erregistratzaileek ezarritakoari, eta larru gorritan ateratzea BOMSeko erdi mailako arduradunak (haiek beti laguntzeko prest oso gogotsu).
Zoritxarrez, lortutako emaitza lizunak ezin izan zuen gainditu osaba Oscarren zentzura zorrotza. Egia da, bai, Sabin Etxea doktoreak goia jo zuela Photoshoparekin eta tangaren betegarriarekin, baina aizu mutil, horrela jartzeko modukoa ere ez zen izan.... Tira, eskertuko digute ene koinatu Manoloren tailerrean.
Azkenik, aukeratu dugu B plana, patibuluan akabatzeko arrisku horren handia ez duena, eta egokiagoa, alajaina, familiako jai hunkigarri hauetan: zeluloideko gangsterren egutegi bat. Ezin duzue inondiki inora ere baztertu, azken finean ez du zer ikusirik bihotzeko entitate finantzario batzuetako esku luze horiekin (diru gehiegi jasotzen zutenak black txartelekin, agertzeagatik…).
Agerian dago zoragarri geratu zaigula, pelikuletan bezala; baina hilabeteak baino pertsonaia gehiago dagoenez, baztertu soberakoak… Hori bai, mesedez, istripu baten itxura eman!
GABON ZORIONTSUAK, ETA FORZA L-MENTALA. KARAJO!!!
J.L.