Joan den otsailaren 4an, Pagasarri aretoan egin zen Adikzioen Bioetika-tailer bat, BOMSeko Prestakuntza Unitatearekin lankidetzan.
Zorionekoak gu zeren eta tailerrean Mabel Marijuan izan genuen (Ikerkuntza eta Praktika Klinikoen Etika zuzendaria EHUn), eta harekin batera Gemma Escapa ere izan zen . Gemma abokatu espezialista da Familia eta adin txikikoen Zuzenbidean, eta askotan lan egiten du gizarte arretako eta gizarte zerbitzuetako esparruetan.
Tailerraren helburua hau zen: Bioetikaren metodologia ikastea kasu erreal baten aurkezpenaren bitartez. Profesional asko bertaratu izanak eta agertutako interesak ederto erakutsi zuten ekimena ongi etorria izan zela. Nabarmendu behar da Barakaldoko Adikzioen OMZko profesionalen bultzadaz egin zela tailerra. Izan ere, haiek lan egiten duten bezalako baliabideetan artatzen diren kasu askoren konplexutasunak euren kezka eragin du.
Gure erakundeak sustatu eta garatu nahi du, pixkanaka, kasu konplexuak eztabaidatezko topagune bat, gure profesionalentzat lagungarria izango delakoan; eta, ahal bada, osatu laguntza etikoko batzorde bat .
L.A.