Iaz jardunaldiaren lemak pazientearengan jartzen zuen fokua, pazientea baitzen aditua bere zirkunstantzietan. Joan den apirilaren 19an, Durangon, hizketagaia harago eraman genuen: topagune sortzaile eta gogotsu batera, pazienteen eta profesionalen artean sortu behar duguna. “Proposatu” genuen ezinbestekoa dugula gogotsu jokatzea edozein prozedura terapeutikoan eta, horrekin batera, gure zerbitzuen erabiltzailearen ahalmen guztia “berreskuratu” behar dela, ezen ezkutatuta gera daitekeen bere gaixotasunaren atzean. Horregatik, hai zuzen ere, jarritako azpititulua: “Talentu-topaketa bat pertsonen artean”. Topaketa bat gaixo psikiatriko kronikoa ospitaleratzearen ordezko aukerak bilatzen tematzen diren profesionalen artean; eta aldi berean, profesionalen eta pazienteen artean, bakoitzak bere talentu berezia duela.
Jardunaldian, aurrekoetan bezala, taldeka eta aske eztabidatu zen gaiaren inguruan, eta parte hartzaileek aukera izan zuten banakako topaketak izateko. Hasieran Hogar Izarrako Javier Gutiérrez Igarzari entzun ahal izan genion. “Argazkilaritza Terapeutikoz” aritu zen; eta gero gozatzerik izan genuen erakusketa antologiko birutual batez, gaixotasun mentalek jotako pertsonek egindakoa, eta Lmentalan argitaratutakoa (2012-2016).
Oraingo honetan ere Berrikuntza eta Sistemetako Sailaren kanpoko laguntza izan dugu, Ainhoa Valencianoren eskutik. Horrek ahalbidetu digu eztabaidaren eta ondorioen laburpena egitea. Laburpena ikusgai dago erantsitako artxiboan.
O.M.