Lmentala 51. zk. / nº 51 - 2017ko martxoa/ marzo 2017
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Bota ezazu erabili ondoren

Ohikoa izaten da erizaintza kontsultetan orratz kopuru handia soberan egotea, injektagarri askok bi edota hiru orratz dituztelarik askotan.

Sareko hainbat lankidek aspaldi lanean daramagu orratz hauei (segurtasun sistemarekin eta banan-banan paketatuta) erabilpen bat eman nahian, enpresa farmazeutikoek bueltan onartzen ez dituztenean ere. Momentuz material hau lagungarria zaien bi GKE (Solidaridad internacional eta Fundación amigos de Mufunga) aurkitu ditugu eta horiekin elkarlanerako harremana ezarri dugu.

Horrenbestez, eta giza erantzukizun korporatiboaren komisioaren laguntzarekin, injektagarriak jartzen diren beste osasun mentaleko zentroetara elkarlanerako aukera borondatezko modu batean zabaltzea gustatuko litzaiguke. Barne mezularitza zerbitzuak orratzak zentroetatik jasoko ditu, eta behin egoitzan batuta GKEtara banatuko dira.

Sarean gai hau barneratuta duten beste hainbat profesional ziurrenik egongo direlakoan, edonork beste GKErik ezagutuko balu eta gure ekimenarekin bat egin nahi badu, hauek dira gure helbide elektronikoak:

ESTHER.ABAJORICA@OSAKIDETZA.NET
JULENE.FERNANDEZRIPALDA@OSAKIDETZA.NET
IRENE.TOQUEROURBANO@OSAKIDETZA.NET
ARRATE.ROJOBASTERRETXEA@OSAKIDETZA.NET

Begirada besteongan jarrita: konpromiso bat gizartearekin

Begirada besteongan jarrita: konpromiso bat gizartearekin

Dakizuenez, abenduan eta urtarrilean, aurreko urteetan bezala, lankidetzan aritu gara Jakien Bankuarekin denetariko elikagaiak biltzen.

Joan den otsailaren 15ean eskerrak emateko mezu bat jaso genuen, eskuzabaltasun-ekitza hori aurrera eramateagatik, bizirauteko gutxieneko baliabiderik ez daukatenen alde.

Elkartasunaren bidea jorratzen ari gara duela hiru urtetik. Keinu txikiak dira, baina asko lagundu ahal diete gehien behar dutenei.

Jakien Bankutik animo eman nahi digute eurekin batera proiektu hau aurrera ateratzeko. Azken finean, guztion proiektua da.

Gizarte Erantzukizunaren Batzordea

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artikulu osoa

Urdulizeko Tokiko Osasun Sarea eta BOMS

Urdulizeko Tokiko Osasun Sareak osoko bilkura bat egiten du urtero, herriko biztanleei sarearen jardueren berri emateko. BOMSek parte hartu du urtarrilaren 24ko aurtengo bilkuran.

Gure txostenak osasunaren gaia jorratu du, alkohola kontsumitzeak dakartzan arriskuen ikuspuntutik; kontuan hartuta, biztanleek eurek gai hori lehenetsi dutela.

Uribeko OMZko gure lankide Helena Senra Iñiguezek eta Mara Díaz Sainzek, psikologoa eta erizain espezialista, hurrenez hurren, aditu gisa esparru horretan, indar egin dute prebentzioan bereziki. Alkoholaren gehiegizko kontsumoa antzemateko, beste tresna batzuekin batera, lotura baten berri eman dute, norberak ikus dezan, oso erraz, egiten duen kontsumoa arriskutsua den.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Helenari eta Marari lantaldera egin duten ekarpenagatik. Izan ere, Lehen Mailako Arretarekin (URIBE-KO ESI) lankidetzan ari baikara osasuna sustatze aldera.

Izaskun Eraña

Erlazionaturiko Loturak

  1. Alkoholaren gehiegizko kontsumoak norberari dakarkion arriskuaren ebaluazioa

Argazki bilduma

Dosi anitzeko edukiontziak mantentzea eta kontrolatzea

Dosi anitzak dituzten edukiontzien balio-denbora, behin zabalduta, kutxan adierazitakoa baino laburragoa da (tantak, pomadak, jarabeak, eta abar).

Balio-denbora egun batzuetakoa izan daiteke medikamentu batzuen kasuan (ahotik edo belarritik hartzeko tantak, adibidez) edo hilabete batzuetakoa (gehienez 12) beste kasu batzuetan (pomada gehienak, esate baterako).
Beraz, jardunbide egokia izango da, behin zabalduta, kutxan apuntatzea zabaldu den data eta balio-denbora.

Behean daukazun taula, gure farmazialariak prestatutakoa, baliogarria gertatuko zaizu jakiteko, medikamentuak behin zabalduta, nola mantendu behar diren eta zein den euren balio-denbora.

Zalantzaren bat baduzu ohiko beste medikamentu baten gainean, edo nahi baduzu besteren bat zerrendan sar dezagun, idatzi Pazientearen Segurtasuneko helbide elektronikora.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Medikamentuak behin zabalduta, balio-denboraren taula
  2. Dosi anitzeko edukiontziak mantentzea eta kontrolatzeko kartela

Erlazionaturiko Loturak

  1. Kontaktua
EX CATHEDRA

BOMSek parte hartu du Osakidetzako Pazientearen Segurtasunari buruzko V. Jardunaldian

Otsailaren 22an egin zen, Osakidetzak antolaturik, Pazientearen Segurtasunari buruzko V. Jardunaldia Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Parte hartu zuten Jon Darpón Osasuneko kontseilariak, eta María Jesús Mugica zuzendari nagusiak.

Hasierako txostenak nabarmendu zuen pazienteen parte-hartzearen beharra osasun arloko asistentzia-kudeaketan; pazientearen ikuspuntutik bakarrik antzeman ahal direlako ezkutaturik dauden arrisku batzuk.
Bederatzi esperientzia aurkeztu ziren, Euskadiko erakunde sanitarioetan garatutakoak. Horien artean Jose Uriartek aurkeztu zuen BOMSen psikofarmakoak preskribatzeko orduan segurtasuna hobetzeko estrategia.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egitaraua
  2. Jose Uriarteren hitzaldia

Argazki bilduma

“Psiquiatría Insólita” birbisitatua: (I) Tafefobia

“Psikiatría insolita”ren erroak 2003. urte urrun hartan hasi ziren garatzen; gure lankide Juan Medrano, OME-AEN web orrian babesturik, blog-proiektu batean hasi zenean. Gure inguruko lehenengo blog-proiektuetako horrek bi urte baino pixka bat gehiago iraun zuen, “psi” edukiaren abangoardian egon zen, eta jarraitzaile asko izan zituen.

Guztiok bizi izan dugun nostalgia eta “revival” une horietako batean, lortu dugu Juan berriro atxikitzea antzeko proiektu bati, kasu honetan Lmentalarekin. Jakinarazi digu sarrera batzuk guztiz berriak izango direla, baina beste batzuk antzinako batzuen egokitzapenak edo ahaztutako beste batzuen nahasketa bat izango direla. Dena den, seguru egon ahal dugu interesa sortuko dutela, eta ezusteak bermatuta egongo direla guzti-guztietan.

Hona hemen sortako lehena, adibide gisa: Tafefobiaren, edo “bizirik ehortzita izateko beldurraren" ingurukoa. Neurri batean edo bestean guztiok entretenitu gara, esna egonik, amesgaizto horrekin.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “Psiquiatría Insólita” berrikusita: (I) Tafefobia

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lotura "Psiquiatría insólita"rekin (2003-2005)

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

Omenaldia 2016an erretiratu diren lankideei

Joan den otsailaren 10ean, goizeko 13:00etan, egoitzako areto nagusian bildu ginen BOMSeko langileok gorazarrea egiteko gure lankide erretiratuei. Urtero legez, ekitaldi xume bat egin genuen urte hauetako lana eskertu eta, etapa berriari begira, onena opatzeko.

Langileekin, omenduen senitartekoekin, eta lankideekin batera, BOMSeko zuzendaritzako ordezkariak ere egon ziren, euren esker ona erakutsi eta oparitxo bana emateko.

Espero dugu, guk bezala, omenduek ere une hunkigarria bizi izana.

J.D.

Argazki bilduma

Blogariak BOMSen: (I) Gaizka Portillo

Gaizkarentzat argazki bat zera da: partekatzea leku bat, esperientzia, eta sentipenak. “Saiatzen naiz transmititzen une horretan sentitzen ari nintzena, eta ikusten dutenek harrapa dezaten une horren mamia”

Blog honek islatzen du, bere argazki onenen sorta baten bitartez, argazkilari gisa egin duen 10 urte baino gehiagoko ibilbidea.

Bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu, argazkien bitartez, egileak transmititu nahi izan dizkigun lekuen, esperientzien eta sentipenen bila.

E.G.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Gaizka Portilloren Bloga
LEHENENGO PERTSONAN

Maitasun-gutunen lehengo lehiaketa Zaldibarko Ospitalean

Joan den urtarrilean Zaldibarko Ospitalean deitu zuten “Maitasun-gutunen I. lehiaketa”.
Erantsitako dokumentuan proiektuaren zehaztasun batzuk jasota daude: helburuak eta jarduerak, batez ere. Eta, beheko aldean, badaude lehiaketaren harira egindako objektu eta apainketen irudi batzuk ere.

Utziko dugu, Lmentalako hurrengo alerako, lehiaketako testuren bat argitaratzea.

Zaldibarko Ospitaleko Terapia Okupazionaleko Lantaldea.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Maitasun-gutunen lehengo lehiaketa Zaldibarko Ospitalean: helburuak eta jarduerak

Argazki bilduma

2016/17ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra - 7. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 LEHENAK 21
2 ARGIA 16
3 MANUENE 12
4 A.D. GORANTZA 10
5 BILBAO 10
6 DURANGO 10
7 BARAKA 9
8 GASTEIZ 4
9 S.J.D. MONDRAGON 3
10 ZAMUDIO 3
11 ERAGINTZA 1
12 --- 0
13 AITA MENNI Mondragon 0
14 ERMUA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXVI): 1950. hamarkada baino lehenagoko Psikofarmakologiako mugarriak

1950. hamarkada jo izan da Psikofarmakologiako “urrezko hamarkadatzat”, zeren eta psikofarmako asko aurkitu ziren, eta gaurko “armategi” terapeutikoaren sorburua izan zen. Baina aurretiaz psikiatrak bazerabiltzaten botikak. Aldizkariaren ale honetan azken horiei buruz arituko gara, 1950 baino lehen bazeudenei buruzkoak, hain zuzen ere.

Nabarmenduko ditugu, bereziki, farmakoei sarbide eman zietenak, eta ez horrenbeste beraien garapenean parte hartu zutenak. Espero dugu zuei interesgarria iruditzea horretarako baliatu dugun ikonografia.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artikulu osoa

Barbiturikoak eta litioa: “Psikofarmakologiako mugarriak” izeneko XXVI. fitxako eranskina

“Psikiatriako klasikoak” atala bada, berez, klasiko bat Lmentalan; baina ataleko berrikuntza gisa, ibilbide interesgarri bat proposatzen zaigu egitea psikofarmakologiako mugarrietan zehar, XIX. mendetik XX. mendeko erdialdera arte.

Egileekin adostu eta gero badirudi harira datorrela, haiek egindako zerrenda zehatzaren atzean, eranstea dibulgaziozko apunte pare bat, litioari eta barbiturikoei buruzko bitxikeria batzuen berri emateko. Barbiturikoez esaten da, Zaldibarreko Ospitalea ere bide batez labur-labur aipatuta, erabiltzen zirela 1929an lo-tratamenduetan, “oso emaitza onarekin, batez ere mania akutu hutsetan”.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Barbiturikoak, etimologiak eta lo-tratamenduak
  2. Litio, litines eta 7UP
ATSEDENALDIA

SORERAGITEN

Villaviejatik bueltatu eta gero bada garaia erronka poliziakoa proposatzeko… Eutsi goiari, eta ez ahaztu erantzuna guztiokin partekatzea. Gero eta gehiago ari zarete bidaltzen zuen proposamenak. Jarrai dezagun hazten, bada!

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Esther Abajo Rica, Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Comisión de Responsabilidad Social, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Equipo de Terapia Ocupacional de H. Zaldibar, Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Julene Fernández Ripalda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Gaizka Portillo Benito, Reda Rahmani, Arrate Rojo Basterretxea, Irene Toquero Urbano, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK