Interneten bilatzen badugu "bipolar" hitzaren definizioa, hauek bezalako adierak aurkituko ditugu:
Buruko nahasmendu maniako depresiboa …
Gaixotasun mental larria…
Baina “Bipolarrak” esan nahi du bi polo dituela.
Iman batek ere baditu bi polo, positiboa eta negatiboa, lehen esaten zen moduan; orain, berriz, iparburua eta hegoburua.
Baina, zer dago iman baten bi poloen artean? Egundoko energia; ikusi ezin duguna.
Zuria eta beltza ere bi polo dira, horien artean gris-sorta handia dago; baina euri tanta bakar batek ortzadarreko kolore guztiak atera ahal dizkio argi zuriari prisma efektua eginez: gorria, laranja, horia, berdea, urdina, anila, morea,… eta koloretako mundu bat sortu.
Bizi garen mundua, Lur Planetan, badaude halaber Ipar eta Hego poloak; eta horien artean itsasoak, lurrak, eta hainbat herrialde; mapetan koloretan margotuta agertzen direnak; eta mundua banatzen dutenak. Elkarren aurka egiten dute: beti iruditu zain triste hori.
Gogoratu mapa fisikoa, beti izan dut oso gogoko, haranetako kolore berdeagatik, itsasoaren urdina duten ibai eta lakuengatik. Mendiak eta mendilerroak, berriz, kolore marroikoak, gailur altu eta zuriak dituztela. Bereziki gustatu zait mapa osoa, bizi-bizia, animaliak, landareak, mineralak dituena; eta azken finean, hori guztia energia trinkoa besterik ez da.
Bila ezazu egun gris euritsuetako ur tanta hori, prisma efektua egiten duena, argi zuriari unibertso fisiko honetako kolore guztiak ateratzen dizkiona. Edo bestela, zu zeu izan tanta hori, alboan dituzunen bizitzari kolore emango diona.
Bipolara izatea buruko nahasmendu bat da edo, halaber, modu bat bizitzeko Lur Planetako eta Unibertsoko energiaren, argiaren izpitxo bat, kolore horien apur bat.
Historia 1031 (Bermeo)