Zaldibarko Ospitalean azken urteotan izan diren aldaketen ondorioz, unitate asistentzial motak aldatu egin dira. Aldaketa horrek ekarri dio ospitaleko sukaldeari menuak aldatu behar izana.
Pazienteek, profesional asistentzialen bitartez, helarazi ziguten eskaintzen ari ginen platerak aldatzeko beharra zutela. Kontuan izanda gaixotasun mentala duten paziente askok joera dutela sedentarismorako eta osasungarriak ez diren janari gehiegi jateko, gure proposamena izan zen “Janari osasungarria” izeneko proiektua abian jartzea.
Proiektu hori 2016ko ekainean hasi zen. Menuak hobeto egin ziren, gozoagoak eta osasungarriagoak: barazki eta arrain fresko gehiago sartu ziren, etxeko postreak eta abar. Helburua da koipe gutxiago eta frijiturik ez jatea. Sukaldaritza berri honen lagin moduan gosaria dugu: esne erdigaingabetuaren ordez, esne gaingabetua jarri da; ogi zuriaren ordez, bihi osoko ogia eskaintzen da, marmelada eta margarina kendu, eta oliba olio birjina estra edo eztia ematen da, eta horrez gain, indioilar-bularkia edo gazta freskoa (Burgos motakoa) eta fruta bat ematen da. Menu horren bidez, erdira murriztu ditugu kaloriak, eta azukre konplexuak gehitu ditugu; neurri horiekin lortzen dena da indize gluzemiko gutxiago izatea, asetasuna eta idorreriaren aurka zuntz gehiago izatea.
Beste alderdi onuragarri bat da hondakin gutxiago sortu ditugula, eta ingurumenerako onura da hori.
Sukaldea osatzen dugun pertsonen konpromisoa izan ez balitz, proiektu honek ez zuen aurrera egingo; izan ere, lan-zama handiagoa ekarri du etxeko postreak egiteak, bollo industrialen edo askari berriak eman ordez. Jakiak koipe gutxiagorekin egiteko moduak ere eragina izan du eta inbertsio ekonomiko handi bat egin da: labe, plantxa berriak, eta abar. Horregatik ari gara errezetak batzen liburu batean argitaratzeko
Ospitalean eskaintzen zaien elikadura berriarekin gogobeteta daudela adierazi digute pazienteek pertsonal sanitarioarekin izandako hainbat bileratan, paziente batek bidalitako zorion-gutun batean ikus daitekeen bezala (erantsita doa).
Cari Matilla