Lmentala 57. zk. / nº 57 - 2017ko urria / octubre 2017
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Deia











DEIA

Laster zure posta elektronikoan...

Hobetu nahi dituzu trebetasun eta ezagutza digitalak?

BOMSeko Informatika Sailak (Sistemak) RSMB/BOMSeko profesional guztiei eskaintzen die eguneroko tresna teknologikoak hobeto ezagutzeko eta erabiltzeko aukera.

Pilula informatiboen bitartez, profesionalek gehiago ikasiko dute gai hauen inguruan:

- Programa informatikoak (Osabide Global, Osabide Integra, eOsabide, pakete ofimatikoak, digitalizazioa, eta abar.).
- Komunikatzeko tresnak (Internet, Intranet, Posta elektronikoa, Lync, blogak, sare sozialak,...),
- Beste gailu batzuk (tabletak, mugikorrak, ordenagailuak, inprimagailuak,...).
- Haien erabilerari lotutako beste kontu batzuk (Zibersegurtasuna, konfidentzialtasuna, eta abar.)

Intraneten dago informazio zabalagoa.

E.G.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Intraneta

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2017

Urtero bezala, udazkenarekin batera, gripearen aurkako kanpaina hasiko da.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Oinarrizko Prebentzioko Unitateak animatu nahi zaitu txertoa hartzera, zugatik eta besteongatik.

Ospitaleetako langileek euren zentroetan har dezakete txertoa. Ordutegiaren berri emango zaie aurrerago.
Arlo komunitarioan, gripearen aurkako txertoak bidaliko dira zentroetara, horrela eskatu diguten langileentzat.

Kanpaina hasiko da urriaren 16an.

BOMSeko Oinarrizko Prebentzioko Unitatea

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

BOMSeko IV. Prestakuntza jardunaldiak-"Elkarrekin ikasten"- Azaroaren 9an. Eman izena!

Topaketak esparru bat sortu nahi du BOMSeko profesional guztiok elkarrekin ikasi ahal izateko; hori baita, hain zuzen ere, gure goiburua. Eta jarraipena emango dio 2014. urtean abiatutako ildoari, “Pertsonak” ataleko helburuei begira, BOMSeko Plan Estrategikoan eta gure baloreen barruan ezarrita daudenak “sarea gara” lelopean.

Jardunaldia azaroaren 9an egingo da Deustuko Unibertsitatean, Mendeurrena Eraikineko auditorioan.
Beheko loturan aurki dezakezue informazio gehiago: egitaraua eta izena emateko orria. Izen-ematea buletin honen bitartez egingo da telematikoki,”bidali” botoia sakatuz. Izen-emateak automatikoki dakar plazaren erreserba.

Apunta zaitez! Zuen zain gaude!


BOMS-Komunikazioa

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egitaraua

Erlazionaturiko Loturak

  1. Izena eman hemen!

2016ko Txosten zientifikoa

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko profesionalen ahaleginari eta lanari esker, 2016ko txosten zientifikoa aurkezten dizuegu, zuek egindako ekarpenak bilduz.

Eskerrik asko zuen laguntzarengatik.

Conchi Moreno

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 2016ko Txosten Zientifikoa

Psikiatria Insolita birbisitatua (VII): Fómites

Kezka handia eragin du bakteriak gero eta erresistenteagoak izateak antibiotikoen aurka. Modua aurkitu behar da beroiei aurre egiteko, eta ekidin behar da zeparik arriskutsuenak ospitaleetan kontrol gabe zabaltzea. Orain erakutsiko dugunez, ez da nahikoa eskuak garbitzea, zeren osasun langileen tresnak eta eta arropak leku paregabeak baitira mikrobio arriskutsuak ugaldu eta heda daitezen.

J. Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psiquiatría Insólita revisitada (VII):Fómites
TXOKO-BOMS

Erretiroak Julian de Ajuriaguerra zentroan

Joan den irailean erretiroa hartu dute lau egunen aldearekin gure lankide, psikiatra eta psikoterapeutek: Salvador Álvarez Leal eta Juan Antonio Abeijón Merchán.

Beren lan-bizitza gehiena eman dute Julian de Ajuriaguerra zentroan; lehenengoa Osasun Mentaleko Zentroko burua izan da eta bigarrena Adikzioetako Osasun Mentaleko Zentrokoa. Horrez gain, Salva Otxarkoagako OMZko arduraduna izan da, eta Juan Antonio Manuene Komunitate Terapeutikoko zuzendaria.

Lmentalatik gure desiorik onenak opa dizkiegu bizitzako aldi berri honetarako, eta eskerrak eman nahi dizkiegu egin duten lan eskergarengatik.

L. P.
PERISKOPIOA

Haurdunaldia eta psikofarmakoak El Correon

2016ko abenduan argitalpen baten berri eman genizuen: “Uso de psicofármacos en el embarazo y la lactancia” liburuaren bigarren edizio berrikusia, Maria José Zardoya, Luis Pacheco eta Juan Medranok koordinatutakoa.

El Correo egunkariak irailaren 18an argitaratu du berria "Ciudadanos" atalean. Lmentalan ere ikus dezakezue.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. El Correoko Artikuloa

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Gemma Correll: Umoreak bizitza salba dezake

Antsietatea eta depresioa ez dira txantxetan hartzeko modukoak, ala bai?

Gemma Correll ilustratzaile britaniarrak uste du umoreak bizitza salba diezaiekeela, bera bezala, antsietatearekin eta depresioarekin batera bizi diren pertsonei. Nahaste horiei buruz askatasun handiagoz hitz egin beharko litzatekeelakoan dago. Berak dioenez, hobeto sentituko zen bere nerabezaroan jakin izan balu “ez zegoela erabat bakarrik bere beldurrekin”.

Komiki eta biñeten bidez, islatzen du umore nahaste horien aurkako bere eguneroko borroka, eta sare sozialak erabiltzen ditu bere lana zabaltzeko.

Gonbidatzen zaituztegu argazki-galeria honetan sartzera eta bere lanaren zati bat ezagutzera.

M. L.

Argazki bilduma

Marco Antonioren pasadizoak (IV)

Marco Antonio konturatzen denean Laura bahitu duela Jafar gaizkileak, askatzen ahaleginduko da.

Espero dugu dena ondo irtetea.

Salvador del Arco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Las aventuras y desventuras de Marco Antonio (IV)

Argazki bilduma

BAZEN BEHIN

Ospitalez kanpoko asistentzia psikiatrikoa (A.P.E.), 1970ean

Hona ekarriko dugu aitzindariak izan ziren urte haietako lan interesgarri bat. Garai hartan (hori bai, inguruko herrialdeak baino geroxeago), hasten ginen pentsatzen ospitaleetatik harago ere bizia bazegoela. Ordura arte “ gaixo psikiatrikoa baztertu eta isolatzen zuten gizartetik. Horixe baitzen ospitaleratze klasikoaren ezaugarririk behinena”. Eredu horren aurka, hain zuzen ere, borrokatzen zen Ospitalez Kanpoko Asistentzia Psikiatrikoa (A.P.E.), erantzuteko asmoz gero eta handiagoa zen gaixoak psikiatrikoetan ospitaleratzeko eskaerari.

Artikulua Juan Medranok berreskuratu zuen Zamudioko Ospitaleko egoitzan metatzen diren paperen artetik. Eta badirudi gaia lotuago dagoela garai hartan ematen zen ikastaroren bati. Bertan A.P.E. zerbitzuen eginkizunak azaltzen dira. Gaur eguneko ikuspuntutik begiratuta, bazuen naif ukitu bat. Artikuluaren amaieran aipatzen zen psikiatria berria, eta garaian nola antolatzen zen Bizkaiko asistentzia psikiatrikoa.

Artikuluaren Pdf-az gain, irudi bat erantsi dugu, izenburu honekin:“la asistencia psiquiátrica hospitalaria en Vizcaya”, eta baita Castilla del Pinok 1967an egindako aipamen bat ere. (Triunfo aldizkaria, 1971ko otsailaren 20).

Bide luzea egin dugu 1970etik, eta uste dut proposamen haiek egiten zituztenek amestu ere ez zutela egingo denboraren joanean lortutakoa (M. Bustamante, A.G. Guija, M.P. Aisa, L. Corral eta A. Cruz Montes); eta jakina, oraingo zalantza da zer etorriko den datozen urteotan.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. La Asistencia Psiquiátrica Extrahospitalaria (A.P.E.), en 1970

Argazki bilduma

Psikiatriako klasikoak (XXXII): Frantz Fanon

Frantz Fanon psikiatra XX. mendean jaio zen Martinika frantziarrean. Zoritxarrez ezagunagoa izan zen politikan izan zuen inplikazioa dela eta, psikiatria aldetik izan zuen jardueran baino. Ikono bihurtu zen kolonialismoaren aurkako borrokan Afrikako kontinentean. Bere biografia oparoak, laburra izan arren, eragin handia izan zuen joan den mendearen bigarren zatian. Ideia politikoak direla eta, pertsonaia eztabaidagarria izan zen. Francesc Tosquelles-ek hasitako psikoterapia instituzionalaren korronteari jarraipena eman zion Afrikako iparraldean 50.ko hamarkadaren amaieran bizi zuen giro kolonial hilgarrian .

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XXXII): Frantz Fanon
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Salvador del Arco Heras, Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Concepción Moreno Calvete, Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani, RSMB-Comunicación, Unidad Básica de Prevención RSMB.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK