Azaroaren 31n eta abenduaren 1ean egin genituen Euskadiko Patologia Dualeko VIII. Jardunaldiak. Horien bitartez saiatzen da patologia dualari buruzko ezagupenak zabaltzen, eta arazoari begiratzen diziplina ezberdinetatik, eta ikuspuntu partekatu batetik. Txostengileek ez dute “ildo editorial” bakar bat, bakoitzak baititu bere ikusmolde profesionala, eta lan ibilbide bat eginda, baina guztien artean oinarria ezartzen dute gogoeta eta eztabaida onuragarriak sortzeko.
Jardunaldiak antolatu dituzte Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuak eta BOMSek, eta euren jatorria dira 90eko urteetan egiten hasi ziren profesionalen bilerak. Gaur egun Espainiako Patologia Dualeko Elkartearen laguntzaz egiten dira, eta duela 5 urtetik biltzeko lekua Bizkaiko Medikuen Elkargoko Areiza Aretoa da. Elkargoari esker doakoak dira, eta horregatik eman nahi dizkiegu eskerrak. Aurten, aurreko urteetan bezala, aretoa guztiz bete zuten diziplina askoritako profesionalek.
Profesionalen konpromisoari eta parte hartze gogotsuari esker, aukera egon zen Patologia Dualaren inguruan iritziak trukatzeko, eta topagune bat sortzeko.
Gure esker onarekin batera, etortzeagatik eta parte hartzeagatik, gonbidapena luzatu nahi dizuegu hurrengo jardunaldietara etortzeko; eta bide batez animatu "Socidrogalcohol" jardunaldi autonomikora ere joateko. Gizarte mota horri “sociedad hermana” izena eman zion Juanma Jiménez Lermak, SEPDko Euskadiko kideak. Bilbon egingo den otsailaren 16ko jardunaldian gai hauek jorratuko dira: substantziarik gabeko adikzioen arazoa, nerabeek kontsumitzen dituzten substantziak, eta mina tratatzeko erabiltzen diren opioideek ekarri dituzten erronka berriak, kontuan hartuta AEBn gertatzen ari den adikzio-izurritea.
Rodrigo Oraa