Lmentala 71. zk. / nº 71 - 2019ko urrtarrila / enero 2019
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus


URTE BERRI ON!
SAREA GARA

BOMSen Plan Estrategikoa: zer da, eta zertarako balio du?

2018an Plan Estrategiko berria estreinatu dugu. Bertan ezarrita daude 2021. urtera arte erakundeak jorratu behar dituen lan-ildo nagusiak.

Plana lagun askoren gogoetaren emaitza da. Hausnarketan parte hartu zuten 300 lagunek baino gehiagok, BOMSekoek zein lan egin ohi dugun beste erakunde batzuetakoek.
Plan Estrategikoaren oinarrizko elementuak honako hauek dira:

-Xedea: adierazten du zein den BOMSen muina, zer garen eta zer egiten gaituen ezberdin arloko beste erakunde batzuekin alderatuta.
-Ikuspegia: zer erakunde eraiki nahi dugun datozen 4 urteotan.
-Baloreak: gure izaera osatzen duten elementuak, estrategia burutzen lagunduko digutenak.
-Lau erronka estrategikoak: xedea lortzeko egin beharreko proiektuak eta ekintzak, urteko Kudeaketa Planean jasotakoak.

Informazio zabalagoa emango dugu Plan Estrategikoari buruz Lmentalaren hurrengo zenbakietan.

Maria Jose Llarena

Profesionalen elkarlanari buruzko galde-sorta (D’amour): BOMSeko emaitzak

D´armour izeneko galde-sorta bat egin zen gure erakundean, jakiteko zein den gure profesionalen arteko elkarlanaren maila. Azaroko zenbakian eman genuen lortutako parte-hartze kopuruaren berri. Oraingo honetan ekarri ditugu aurtengo emaitza guztiak (denera 147 lagunek eman zuten iritzia); eta datuok batu ditugu aurreko urteetako emaitzekin.

Hauek dira aztertutako gaiak:

1.- HELBURU AMANKOMUNAK
2.- ORIENTAZIOA PAZIENTEARI
3.- ELKAR EZAGUTZEA
4.- KONFIANTZA
5.- ILDO ESTRATEGIKOAK
6.- LIDERGO PARTEKATUA
7.- BERRIKUNTZA BULTZATZEA
8.- TOPAGUNEAK
9.- PROTOKOLOAK EZARTZEA
10.- INFORMAZIO-SISTEMA

Ikusi da hobera egin dugula bi esparruan: "berrikuntza bultzatzea", eta "informazio-sistemak sustazea"; eta hobetzeko arloak, honakoak direla: "ildo estrategikoak", "lidergo partekatua", "topaguneak", eta "protokoloak ezartzea".

M. L.

Argazki bilduma

Uribeko berba-lagun taldeari, ZORIONAK !!!

Osakidetzak urtean behin aintzatesten ditu erakunde guztietan euskararen alde egin diren ekimenak. Aurten ere, abenduaren 12an, elkartu ginen, bertatik bertara ezagutzeko 2018an, euskararen esparruan eman diren aurrerapausoak.

Zuzendaritzak proposatu du aintzatestea Uribeko OMZn duela urte eta erdi bat abian jarri zen berba-lagun taldea. Izan ere, bertako langile batzuk astean behin elkartzen dira mintzapraktika egiteko. Horien artean, erizainak, administrariak eta psikiatrak daude.

Beste 8 ekimenekin batera, berba-lagun taldearen berri eman zen Gasteizen egindako ekitaldian. Bertan aintzatespen berezia jaso zuten bi ekimenek: Basurtuko Ospitalean prestatu duten sistemak, tutore euskaldunak esleitzeko mediku egoiliarrei; eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIk prestatutako jokoak, Euskara Planaren hizkuntza-irizpideak betetzen laguntzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei, baina bereziki Uribeko berba-lagun taldeari, jarritako ilusioagatik euskaren erabilera bultzatzeko gure erakundean.

BOMSeko zuzendaritza

C Hepatitisa detektatzea Bilboko Eskualdean (BOMS)

Bi arrazoirengatik da C hepatitisa osasun arazo bat: prebalentzia handia dauka, eta morbilitate eta heriotza tasa handiak ditu. Gainera, C hepatitisa da zirrosiaren eta kartzinoma hepatozelularraren sorburu nagusia; eta haren ondorioz egiten dira transplanteen %30.

C hepatitisa bukatu ahal izateko, erronka nagusia da kutsaturik dauden gaixoak diagnostikatzea. Beharrezkoa da estrategia arruntak baliatzea, eta laster diagnostikatzea, azaleratzeko ezkutaturik dauden kasuak, kalte hepatikoa ekidite aldera.

Horietako estrategia bat eskaintzen du Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak, zeren ahalbidetzen baitu diagnostikoa urrats bakar batean egitea. Oraintsu arte infekzio aktibo bat diagnostikatzerakoan, lehenengo eta behin eskatzen zen aztertzea antigorputzik zegoen; eta emaitza positiboa izanez gero, bigarren proba bat eskatzen zen, biremiarik zegoen ikusteko. Sistema horrekin galtzen zen diagnostikatutako pazienteen %40ren segimendua. Orain berriz, lagin bakar bat hartuta, batera ematen dira bi urratsak, eta diagnostikoa hobetzen da. Gainera, tratamenduari lehenago ekin ahal zaio.

Gaian sakontzen laguntzeko, aurkezpen bat erantsi dugu. Bertan proposamen bat jasotzen da, proba diagnostikoak egiteko Bilboko Eskualdeko osasun mentaleko zentro guztietan. Ikusiko duzuenez, proposamena bat dator orain arte BOMSen abian jarritako beste zenbait programarekin eta esku-hartzerekin.

Bada, gauzak horrela, bakarrik falta da aurrera egitea.

Sonia Herrera eta Luis Pacheco.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Presentación

Bejondeizuela BOMSeko erizain eta erizaintzako gainbegiraleoi

Osakidetzan Osanaia aplikazioa ezarri zenetik, 2016an, urtero ebaluatzen dira zerbitzu-erakunde guztietako erizaintzako erregistroak, “zehazteko zein diren indarguneak eta hobetzeko arloak, eta aztertzeko zer alderditan egin daitekeen indar, erizaintzako prozedurak hobeto erregistratze aldera”.

Urte berean BOMSek abian jarri zuen sistema osagarri bat, barruko ebaluazioa egiteko. Bertan parte hartzen dute erakundeko erizaintzako gainbegirale guztiek. Lortu nahi zen, ebaluazioa egiteaz gain, balio izatea elkarrengandik ikasteko, eta zaintza-planak in situ hobetzeko.

Erizainek eta erizaintzako gainbegiraleek historia kopuru handi bat aztertu dute (126) ospitaleetan eta arlo komunitarioan. Egiaztatu ahal izan dutenez, nabarmen hobetu da erregistroen kalitatea.
Emaitza aparta hauek lortu dira BOMSeko erizain eta erizaintzako gainbegiraleen lanari eta ahaleginari esker.

BEJONDEIZUELA GUZTIOI

BOMS-EKO zuzendaritza-taldea.
EX CATHEDRA

“Jopé con la LOPD” Medikuntza Grafikoaren I. Biltzarrean

Joan den azaroaren 30ean egin zen Medikuntza Grafikoko I. Biltzarra Zaragozako antzinako Medikuntza Fakultatean: Ramón y Cajal mediku eta ilustratzaile handiak ikasi zuen fakultate berean, hain zuzen ere.
Biltzarrean agerian geratu zen osasunaren arloak komunikazio-tresna berriak behar dituela, eta ikusi zen eleberri grafikoak (komikiak), infografiak, eta ilustrazioak aplika daitezkeela esparru askotan: osasun-profesionalen prestakuntzan, paziente eta herritarrei ematen zaien informazioan, profesionalen arteko komunikazioetan, eta abarretan.

Topaketa dinamikoa gertatu zen. Izan ere, aurkezpenak laburrak izan ziren; txostengileak, bikainak; eta komikigileek egindako mahai-inguruak, oso interesgarriak. Gainera, “denboraren zaindari” umoretsu bat arduratu zen ordutegia betearazteaz.

Atondu zuten, halaber, komiki medikoa zabaltzeko erakustoki berezi bat. Bertan ikusgai egon ziren aurkeztutako txostenak (poster zientifikoak, komikiak, infografiak eta ilustrazioak), osasun-profesionalek eta lantalde antolatzaileak egindako lan grafikoak, medikuntza grafikoko proiektuen bideoak….
Eta begirada bat bota ahal izan genien salgai zeuden zenbait “patografia grafikori” (Patografia eleberri grafiko bat da, pertsona baten bizitza, eta haren gaixotasuna kontatzen duena).

Bertaratu ziren 200 lagunetik gorakoen artean egon ziren hainbat osasun-kategoriatako profesionalak, ikasleak, osasun zientzietako ikasleak, eta ilustratzaile eta komikigile profesionalak.
BOMSek poster aparta aurkeztu zuen Biltzarrean, berariaz egindakoa, biñeta dibertigarrien bitartez Datuak Babesteko Lege Organikoa (LOPD) zabaltzeko.

Zorionak egile guztiei: Jon Lizarraga, Juan Medrano, Luis Pacheco, Ana Mª Fernández eta Enrique G. Arza.

M.L.

Argazki bilduma

“66 Errepidea”

Haur maiteok, Etxea doktoreak geldirik egoten ez dakienez, eta osaba Oscarrek ez duenez beste irtenbiderik ikusten bakean utz dezan, eskatu dio buruko nahasmendu larriaren gida bat egitea (nori eta berari), gizajoa entretenitzeko…

Gaur, zuekin guztiokin: 66 ERREPIDEA, eskaera zoro horren emaitza hutsa dena …
Jaungoikoak zaindu zaitzala: inolaz ere halakorik espero ez zenuen irakurle hori!!!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 66 Errepideaz jakin nahi zenuen guztia…
PERISKOPIOA

Suizidioa ETB1en

Gozamena da periskopioa altxatu eta aurkitzea gure profesionaletako bat deseraikitzen suizidioaren gaiaren inguran dauden aurreiritziak eta estigma.

Jon García Ormaza psikiatrak, abenduaren 4an, parte hartu zuen ETB1eko "Ur Handitan" saioan. Bertan BOMSeko psikiatra adituaren iritziaz gain, entzun ahal izan genituen senitartekoak galdu duten eta euren bizitza berreskuratzen ari diren pertsonen lekukotzak.

M. L.


Erlazionaturiko Artxiboak

  1. EITBko albistea

Erlazionaturiko Loturak

  1. https://www.eitb.tv/eu/bideoa/ur-handitan-4-denboraldia/6266/150899/suizidioaren-ondoan/
LEHENENGO PERTSONAN

Areto-futbola. Zentroen arteko liga (2018/19)

Sailkapen Orokorra - 3. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 ARGIA 4
2 GORANTZA 4
3 MANUENE 3
4 BILBAO LEHENAK 3
5 DURANGO 3
6 ASASAM 3
7 BARAKA 3
8 ERAGINTZA 3
9 GASTEIZ 0
10 S.J.D. MONDRAGON 0
11 ZAMUDIO 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XLVI): Donald Woods Winnicott

Donald Woods Winnicott, XX. mendeko pediatra eta psikoanalista ingeles ospetsua, oso ezaguna izan da zenbait kontzeptu sortzeagatik; objektu transizionala, ama nahikoa onbera, edo self-faltsua eta benetakoa. Pertsonaia garrantzitsua izan zen Britainia Handiko gizartean, bereziki psikoanalisiaren esparruan, eta oro har haurren psikologia eta psikiatriaren arloetan.

Agian Winnicott-en biografia, beste inoren biografian baino hobeto, antzematen da umetako bizipenen eta geroko teorizazioaren arteko lotura. Izan ere, emakume artean koskortu izanak egundoko eragina izan zuen egilearen lanbidean. Erantsitako dokumentuan ibilbide bat egiten dugu, ezagutzeko ume txikienen zaintzan bizitza osoa eman zuen profesional honen bereizgarririk aipagarrienak.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XLVI): Donald Woods Winnicott
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Javi, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), María José Llarena Cuevas, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Ana Rodríguez Iturrizar.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK