Gaurko kudeaketa-ereduari jarraituz, erakunde aurreratu batek, bezeroak, baliabideak, pertsonak eta berrikuntza ez ezik, bere inguru soziala ere kudeatu behar du. Baina, zein da erakunde baten inguru soziala?
Hainbat eragilek eratzen dute inguru soziala: elkarteak, instituzioak, administrazioak hezkuntza-zentroak, herritarrak eta abar; eta guztietan izan dezakete eragina erakundearen erabakiek eta ekintzek, onerako zein txarrerako,
BOMSek, inguru sozialaren beharrak antzeman ondoren, aztertu ditu zer gaitasun eta baliabide dituen beroietan eragiteko. Horrela zehaztu ahal izan ditu egin beharreko ekintzak, gizartearekin duen konpromisoa betetzeko asmoz.
BOMSek konpromisoa hartzen du:
1.Hobetzeko desgaitasuna duten, beharrean dauden, eta baztertzeko arriskuan dauden pertsonen bizi-kalitatea, Bizkaian.
2. Gaixotasun mentalaren estigma borrokatzeko.
3. Gizartearekin partekatzeko duen ezagutza, helburu hauei begira:
. Profesional-belaunaldi berriei prestakuntza eman: osasun arlokoei, zein beste arlo batzuetakoei.
. Prestakuntza eman gaixotasun mentala duten pertsonak artatzen dituzten profesionalei.
. Ezagutza zabaldu topaketa zientifikoetan (jardunaldiak, biltzarrak, aldizkariak, eta abar.)
Informa zaitez gizartearekin dugun konpromisoaren gainean, eta parte hartu!!!
Marijo Llarena