Lmentala 76. zk. / nº 76 - 2019ko ekaina / Junio 2019
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Plan Estrategikoaren 3. erronka: profesionalak

2018-2021 Plan Estrategikoaren 3. erronkan zehazten da nola egingo den profesionalen kudeaketa. Esparru horretan konpromisoa eta talde-lana sendotu nahi dira. Horregatik:

• Langile kopurua, profesionalen ezaugarriak, eta beroien kualifikazioa aztertuko dira, behar bezala erantzuteko asistentzia-eskaerari.
• Pertsonen inplikazioa sustatuko da, euren parte-hartzea bultzatuz, talde-lana eginez, eta beren lana aintzatetsiz.
• Lan-osasuna pertsonen kudeaketan txertatuko da.
• Eutsiko zaio lidergo partekatuaren ereduari.

Hauek dira aurreikusita dauden egitasmoak:

• Kudeaketa eraginkorra egingo da plantillaren eta profesionalen profilen gainean.
• BOMSek jarraituko du prestakuntza eskaintzen.
• Hobetuko dugu BOMSeko irakaskuntzako eskaintza (BAME, BAPE, BAEE).
• Aurrera egingo dugu hizkuntza-normalizazioaren esparruan.
• Barne-komunikazioa garatuko dugu.
• Laneko segurtasuna areagotuko dugu.

Marijo Llarena

Nola jokatu adin txikikoei asistentzia emateko, euren gurasoak ados ez badaude (2019an berrikusi da)

Gurasoen adostasun faltan, adin txikikoei asistentzia ematerakoan, nola jokatu behar den azaltzen duen gida berrikusi eta gero, argitaratu da Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko intranetean. Bizkaiko haur eta nerabeen osasun mentaleko zentro batzuetan lan egiten genuen psikiatra batzorde batek, lankidetzan Osakidetzako Aholkularitza Juridikoarekin, 2014. urtean prestatu genuen gidaren lehen bertsioa, eta aurten, 2019an, berrikusi da, zeren azken urteotan gertatutako berrikuntzek neurri handi batean aldarazi baitute gure lan asistentziala.

Arrazoiak: maiz etortzen dira, osasun mentaleko zentroetara, arazoak dituzten familietako adingabeak. Gerta daiteke gurasoak banatze edo dibortzio-prozesuan egotea. Ondorioz, profesionalek topo egiten dute emozioek zaildutako egoerekin, eta batzuetan baita auzi judizialekin ere. Holakoetan, erabakiak hartzeko orduan, askotariko zalantzak sortzen dira: klinikoak, etikoak eta legezkoak. Eta egoerak errepikatzen direnez, beharrekotzat jo da dokumentu hau idaztea. Izan ere, gida bat egin nahi izan dugu, arin kontsultatu ahal izateko Osakidetzako Aholkularitza Juridikoarekin adostu ditugun gomendioak, betiere aintzat hartuta legezko araudia.

Nahiz eta sarreran banatze edo dibortzio-prozesuan dauden gurasoak aipatu, esandako guztia aplika dakieke, halaber, ados ez dauden gurasoei, edozein legezko egoeratan egonda ere. Horregatik, izenburuan aipamen generikoa egiten zaio “gurasoen ezadostasunari”.

Praktika klinikoari begirako dokumentu erabilgarri bat egin nahi izan dugu, eta Osakidetzako profesionalen eskura jarri. Jadanik helbide honetan kontsulta daiteke: Agirigune, “Profesionalak”, “beste gida batzuk”.

Myriam García Ruiz (Ezkerraldeko HN OMZ)
Biotza Goienetxea Laiuno (Bilboko HN OMZ)
Maite Ramírez Trapero (Barrualdeko Eskualdeko HN OMZ)

Bejondeizuela espezialista berrioi!

Zorionak eta bejondeizuela BOMSeko Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalean prestaturiko espezialista belaunaldi berriari:

Lucía González Endemaño (Psikiatra)
Verónica del Val Vicente (Osasun mentaleko erizaina)
Pablo Olarte Hernando (Psikologo klinikoa)
Irati Rekarte Gallastegi (Osasun mentaleko erizaina)
Sofía Trincado Robles (Psikiatra)

Sasoi honetan, urtero esaten dizuegun legez, badirudi atzo bertan hasi zenutela egoitza aldia, eta orain, berriz, irteeran zaudete, eguneroko lanari ekiteko prest, BOMSeko kide guztiekin batera.

Onena opa dizuegu zuen itsasaldi berrian!

O.M.

Egoiliar berriak dagoeneko lanean hasi dira

Joan den maiatzean psikiatriako, psikologia klinikoko eta erizaintzako egoiliar berriak hasi dira lanean. Beste urte batez, harro sentitzen garela da esan ahal dugun gauza bakarra, gu aukeratu gaituztelako prestakuntza espezializatua egiteko, kontuan hartuta zein garrantzitsua den hori euren lanbide-bizitzarako.

MIGUEL MENDEZ, SARAI (BAEE)
JUEZ TORIBIO, ASIER (BAEE)
ZORRILLA SORIANO, DAVINIA (BAEE)
DIAZ SCHMIDT, MIRIAM ANGELICA (BAEE)
GONZALEZ NAVARRO, CLAUDIA (BAME)
ALONSO SALAS, IRENE PILAR (BAME)
MORADO SAN SEGUNDO, LETICIA (BAME)
MAGUREGUI GARCIA DE LATORRE, ANDERE (BAPE)

Eta laster gutako askok aukera izango dugu eurak ezagutzeko egingo duten errotazioan.

BOMSeko Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Ospitaleratzearen Ordezko Aukeretako VIII. Jardunaldia Barrualdeko eskualdean: "Eguneko ospitaleetako ereduak"

Maiatzean, Durangoko Eguneko Ospitalean egin zen Ospitaleratzearen Ordezko Aukeretako VIII. Jardunaldia; eta oraingo honetan dauden eguneko ospitale-ereduen gainean mintzatu zen.

Gure eguneko ospitaleen jatorria askotarikoa da, eta berdin gertatzen da bakoitzaren planteamendu teoriko eta klinikoekin. Dena den, azken urteotan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean txertatzearen ondorioz, zenbait alderditan berdindu dira (profesional motak eta kopuruak, eta programaturiko jarduerak, adibidez).

Gure urteroko topaketei esker, erraztu da profesionalek elkar ezagutzea, eta areagotu da erakundeko parte izatearen sentipena.

Hala ere, aztertu behar dugu, alde batetik, gure eredua egokiena den paziente jakin batzuentzat; eta bestetik, ez ote genukeen eskaintza dibertsifikatu behar. Aukera horiek BOMSeko aurtengo Kudeaketa Planean jaso dira. Izan ere, bertan proposatu zen gure eguneko ospitaletako eredua berrikustea.

Gauzak horrela, hurbil ditugun eguneko ospitaleko bi eredu aurkeztu ziren (Argiakoa eta BOMSeko Uribe-Algortakoa), eta aukera izan genuen, eurak ezagutzeaz gain, euren inguruan taldeka eztabaidatzeko. Bigarren gai bati ere heldu zitzaion: pazienteak bideratzen dituzten OMZen iritziak eta beharrak ezagutu, profesionalei bidalitako inkesta baten bitartez.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Resumen y conclusiones de VIII Jornada de Encuentro Alternativas a la Hospitalización en Comarca Interior.

Argazki bilduma

Eboluzioari eta neurozientziei buruzko III. jardunaldiak

Joan den maiatzaren 17an egin dira BOMSek eta Deustuko Unibertsitateak antolatzen dituzten Eboluzioari eta Neurozientziei buruzko III. Jardunaldiak.

Bertan parte hartu dute hainbat esparrutako txostengile askok, barnean hartuta Neurozientzietako Saila, EHUko medikuntzako fakultatea eta Kultura Zientifikoko Katedra, eta beste unibertsitate batzuk, hala nola Valentziakoa, Kordobakoa edo Lisboako Chammpalimaud Fundazioa. Izena eman zuten 300 lagunek bete dute Deustuko Unibertsitateko auditoriuma.

III. jardunaldi hauetan ondo islatu da BOMSek duen jarrera, neurozientziari eta osasun metalari lotutako esparru guztietan ezagutza zabaltzeko, zorroztasun zientifiko handiz eta sotiltasunez.

J.U.

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Zentroen arteko ping-pong txapelketa

Bilboko Eskualdeko eguneko ospitaleetan (Ajuriaguerra, Garamendi eta Txurdínaga) martxoan egin dugun ping-pong txapelketaren berri eman nahi dizuegu oraingo honetan. Horrela, jadanik maiztasunez egiten ari ginen jarduera bultzatu eta zentroetan ezarri nahi genuen.

Pozik gaude antolamenduarekin, alde batetik, guztiok hartu dugulako parte; eta bestetik, inklusboa izan delako; irabaztea edo galtzea alde batera utzita, guztiek jolastu behar izan dute partida kopuru bera. Gainera, aukera aparta izan da zentro ezberdinetako pertsonak jarduera beraren inguruan biltzeko, eta elkar ezagutzeko, bereziki, partiden aurreko egunetako entrenamenduetan.

Myriam Ruiz González (Garamendi eta Ajuriaguerrako EO)
Janire Ibarrondo Becerril (Txurdinagako EO)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Campeonato de ping-pong visto por sus participantes

Argazki bilduma

Areto-futbola: zentroen arteko liga (2018/19)

Sailkapen Orokorra - 11. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 MANUENE 24
2 ERAGINTZA 22
3 BILBAO LEHENAK 18
4 ARGIA 17
5 GORANTZA 13
6 DURANGO 12
7 GASTEIZ S.J.D. MONDRAGON 7
8 ASASAM 4
9 BARAKA 3
10 ZAMUDIO 3
11 Descansa 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LI): Julián de Ajuriaguerra y Ochandiano

Itzal handiko profesionalek luze eta zabal landu dute 1911n Bilbon jaio zen pertsonaia honen biografia. Gure Sareko osasun mentaleko bi zentrok eta eguneko ospitale batek bere izena duten arren, uste dugu haren figura oraindik nahiko ezezaguna dela gure inguruan. Horregatik, eta (BOMS) Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko profesionalengana hurbiltzeko, asmoa dugu bere bizitza labur kontatzeko.

Julian de Ajuriaguerrak Parisen egin zituen ikasketak eta lanbide-jarduera, eta bertan heldu zen Frantziako College entzutetsuko irakasle izatera. Suitzan ere gin zuen lan, non klinika psikiatriakoa eta Psikiatriako Katedra zuzendu zituen Genevako Unibertsitatean. Gainera, gure autonomia erkidegoarekin lotura handia izan zuen. Berarengandik prestakuntza jaso zuten psikiatra eta psikologo askok, gerora gure inguruan karrera profesional garrantzitsuak eraman zituztenak.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LI): Julián de Ajuriaguerra y Ochandiano
ATSEDENALDIA

Aurkitu desberdintasunak

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Myriam García Ruiz, Biotza Goienetxea Laiuno, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Janire Ibarrondo Becerril, María José Llarena Cuevas, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Maite Ramírez Trapero, Myriam Ruiz González, Unidad Docente Multiprofesional RSMB, Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK