Joan den abenduan abian jarri genuen berriro ere elikagaiak biltzeko kanpaina, Bizkaiko Elikagaien Bankuari laguntzeko asmoz. Aurreko urtean, kanpaina berean, artikulu askoren 75 kilo bildu genuen: zoragarria izan zen profesionalen parte hartzea. Aurten ere erantzuna ezin eskuzabalagoa izan da; aurrekoa gainditu dugu, eta lortu da ia 92 kilo elikagai biltzea!!! Lekaleak, pasta, gailetak, janari prestatuak, haurrentzako elikagaiak, Gabonetako gozokiak, eta abar…. Bizkaiko Elikagaien Bankuaren partez egindakoa eskertu nahi dizuegu, eta adore eman hurrengo kanpainetan ere ekarpenak egiteko: elkar ikusiko dugu hurrengoan!!!
ESKERRIK ASKO GUZTIOI !!!!!
BOMSeko ESK-ko BATZORDEA